Herritarren parte-hartzea
Parte hartzeko bideak
Herritarrei beren iritziak honako bide hauen bidez emateko aukera eskaintzen diegu:
- Formalki identifikatzen
- Identifikatu beharrik gabe
Erantzuteko epea
Zuzenean zerbitzuak harremanetarako postontzian jasotako kontsultei posta elektronikoz erantzuteko (edo organo eskudunari bidaltzeko) konpromisoa hartzen du, gehienez ere bi egun balioduneko epean, jasotzen dituenetik zenbatzen hasita.
Era berean, Zuzeneanek zuzenean emandako zerbitzuekin zerikusia duten kexa eta iradokizunei erantzuteko konpromisoa hartzen du, bai eta horien kudeaketaz arduratzen den unitateari dagozkionak bideratzekoa ere.
Postontzian jasotako kexei eta iradokizunei erantzuteko epea 10 egun baliodunekoa izango da (arloan eskumena duen organoak jasotzen duenetik) eta 3 hilabetekoa Erregistro Elektroniko Orokorrean edo horretarako gaitutako administrazio-prozeduran jasotakoentzat.
Espektatiba eta gogobetetasunaren azterketa
Gainera, urtero, Zuzenean zerbitzuak ematen dituen zerbitzuei buruzko espektatibak eta gogobetetzea modu independentean aztertzen dira, herritarrentzako ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzeko aukera emanez.
Azken aldaketako data: