Nazioarteko kultura behatokiekin II. lan-jardunaldiak

2008ko azaroan egin ziren Bilbon Kulturaren Euskal Behatokiak deitutako II. lan-jardunaldiak, eta Frantziako, Quebeceko eta Piemonteko kultura-behatokietako ordezkariek eta Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak eta Galiziako kulturaren behatokiak hartu zuten parte.

EZTABAIDA-EREMUAK

JARDUNALDIAK

Gai-eremu biren inguruan antolatu dira jardunaldiak:

Egindako lana kontrastatzea eta proiektu berriak azaltzea

Urrats garrantzitsuak egin ditu KEBk 2008an bere informazio-sistema sendotzeko, bai estatistika deskribatzailea sortzen, bai kultura-azterketari aplikatutako ikasketa-bide berriak eta ikerketa-teknika berriak zabalduko dituzten ikuspegi analitikoagoa duten beste mota bateko azterlanetan.

Gazteen kultura-ohiturei eta -praktikei buruzko azterlanen eta erabili beharreko metodologiaren gaineko hausnarketa

II. Jardunaldietako gai nagusia gazteen kultura-kontsumoko eredu berriei buruzko eztabaida izan zen. I. Jardunaldietan agertu zen gai hau, eta egungo kultura-politiken interesa jasotzen du hein handi batean. Nola ekin kultura-kontsumoko ereduen azterketari aurreko belaunaldietakoengandik hain ezberdinak izanik? Nola zentratu eztabaida gazteen portaeratik harago, kulturaren eta entretenimenduaren arteko muga zabalduta? Zer rol dute teknologia berriek aldaketa-prozesu honetan? Horiek dira eztabaidan adierazi diren kontuetako batzuk.

Estatistikoki tratatzen bereziki zaila den multzoa denez aztergaia, era honetako azterlanetan erabili beharreko metodologiari buruzko hausnarketa izan zen azterketaren giltzarrietako bat.