Nazioarteko kultura behatokiekin II. lan-jardunaldiak

2008ko azaroan egin ziren Bilbon Kulturaren Euskal Behatokiak deitutako II. lan-jardunaldiak, eta Frantziako, Quebeceko eta Piemonteko kultura-behatokietako ordezkariek eta Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak eta Galiziako kulturaren behatokiak hartu zuten parte.

JARDUNALDIETAKO PARTE-HARTZAILEAK

Euskal esperientzia ezagutzen duten eta ideiak ematen jarrai dezaketen nazioarteko behatokien talde txiki baten barne-lanerako topaketa gisa antolatu dira KEBk antolatutako II. Nazioarteko Jardunaldiak, lehenengo jardunaldietan gertatu zen bezala. Gonbidatutako honako organismo hauetako arduradunak etorri ziren:

Jutras Dominique Jutras, Quebec-eko Observatoire de la culture et des communications-eko zuzendaria
sylvie Sylvie Octobre, Frantziako Département des études, de la prospective et des statistiques-eko (DEPS) zuzendariaren ondokoa
Pozzolo Luca dal Pozzolo, Osservatorio culturale del Piemonte-ko zuzendaria
missé Josep Missé, Kataluniako Generalitateko plangintza estrategikoko bulegoko arduradun teknikoa
Sergi Sergi Mosteiro, Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko plangintza estrategikoko bulegoko estatistika-teknikaria
marcelino Marcelino Fernández, galiziar kulturaren kontseiluko gerentea
hakan Hakan Casares, galiziar kulturaren kontseiluko koordinatzailea