Nazioarteko kultura behatokiekin II. lan-jardunaldiak
2008ko azaroan egin ziren Bilbon Kulturaren Euskal Behatokiak deitutako II. lan-jardunaldiak, eta Frantziako, Quebeceko eta Piemonteko kultura-behatokietako ordezkariek eta Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak eta Galiziako kulturaren behatokiak hartu zuten parte.
Lehenengo jardunaldietatik urtebete pasatu eta gero, KEBk zabaltasun-konpromisoa eta beste eragile batzuekin lan egiteko konpromisoa agerian utzi zituen berriz ere kultura-behatokiei II. Nazioarteko Lan Jardunaldietarako deia luzatzean. Bilbon 2008ko azaroaren 24 eta 25ean izan ziren jardunaldiok.
Oraingo honetan, egungo kultura-politiketako eztabaida nagusietakoren bati jakintza berriak eskaintzea eta ibilbide luzeko beste organismo batzuekin bizipenak partekatzea azpimarratu ziren.
KEBren nahia topagune, hausnarketagune eta ikasketagune hau sendotzea da etorkizunean jarraipena izan dezan.
- Jardunaldietako parte-hartzaileak
- Eztabaida-eremuak
- Lan-saioak/-tailerrak
- Azken ondorioak/hausnarketak
- Artikulua: Kultura-kontsumitzailea, sepia-koloreko erretratu bat
Luca Dal Pozzolo-rena (Osservatorio Culturale del Piemonte-ren zuzendaria)