Osasun Saila

EBko COVID ziurtagiri digitalari buruzko gorabeherak

  • Jakin behar duzu ziurtagiria txertoa hartu eta 24 ordura baino ez dagoela eskuragarri. Oraindik denbora hori igaro ez bada, itxaron hurrengo egunera arte eta errepikatu prozesua.
  • Batzuetan ez dira erraz ikusten. Saiatu "kargatu" botoia sakatzen, argi ikusi arte, eta saiatu berriro.

Hainbat arrazoi egon daitezke:

  • "404 errorea" mezua: baliteke zerbitzuan eguneratzeak gertatzen ari direlako izatea. Saiatu berriro, geroago.
  • Egin froga interneteko BESTE NABIGATZAILE batekin,
  • "Ez DAGO ERREGISTRORIK" mezua: sistemak ez zaitu behar bezala identifikatzen. Kasu horretan, honako urrats hauek eman lagundu ahal izateko. 
    • Modu PRESENTZIALEAN: Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan joan eta aurkeztu hurrengo dokumentazioa: NANaren, AIZaren edo atzerritarren nortasun-txartelaren kopia, edo, bestela, pasaportea.
    • ONLINE bidez: bidali mezu elektroniko bat beheko helbideetara (1) intzidentearen deskribapena adieraziz, (2) arazoak zer ziurtagiri-motarekin duzun zehaztuz (txertaketa, berreskuratzea froga negatiboaren ziurtagiaria) eta (3) NANaren kopia aurkeztuz.

Informazio hori ematen bada soilik aztertu ahal izango da intzidentzia.

  • Sistemak lehenengo abizena sartzeko eskatzen dizu. Horrek bat etorri behar du osasun-txartelean agertzen denarekin, eta azenturik gabe idatzi.
  • Jaiotze-data formatu honetan sartu behar da: uuuu/hh/ee
  • Arazoa captcha kodearekin bada (bistaratzen diren karaktereak eta adierazteko eskatzen dizutenak), saiatu "kargatu" botoia sakatzen.
  • Ziurtagiria eskatzean "ez dago erregistrorik" mezua agertzen bada: “sortu ziurtagiria” botoia sakatu.
  • "Ezin da ziurtagiririk lortu, ez baitago telefono-daturik" mezua agertzen bada: osasun-zentrora joan, pazientearen fitxan sar dezaten.
  • "Beste leiho bat irekiko da ziurtagiriarekin. Itxaron mesedez" mezua agertzen bada eta ez baduzu ziurtagiria aurkitzen, leiho berriak konfiguratu gabe daudelako da. Saiatu ziurtagiria berriro eskatzen. Kasu honetan, data bat edo gehiago bistaratzen dira taula batean. Berriena sakatu eta "deskargatu" botoia sakatuko ezatu.
  • SMSa iristen ez bazaizu, zure telefonoa ez dago eguneratuta datu-basean. Eguneratzeko, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin edo aldatu zure datuak Osakidetzako Osasun Karpetaren bidez.
  • Ziurtagiria NANik gabeko pertsona baten izenean egiten bada (adib.: adingabeak), OTIrekin lor daiteke, dagokion atalean.
  • OTIrik gabeko pertsonek aukera telematikoa duen ziurtagiria lor dezakete, sinadura elektronikoko tresnarik gabe.
  • "Beste leiho bat irekiko da ziurtagiriarekin. Itxaron mesedez" mezua agertzen bada eta ez baduzu ziurtagiria aurkitzen, leiho berriak konfiguratu gabe daudelako da. Saiatu ziurtagiria berriro eskatzen. Kasu honetan, data bat edo gehiago bistaratzen dira taula batean. Berriena sakatu eta "deskargatu" botoia sakatuko ezatu.
  • Ziurtagiria eskatzean "ez dago erregistrorik" mezua agertzen bada: “sortu ziurtagiria” botoia sakatu.

Bidali mezu elektroniko bat beheko helbideetara (1) arazoaren deskribapena adieraziz, (2) arazoak zer ziurtagiri-motarekin duen zehaztuz (txertaketa, berreskuratzea edo proba negatiboa) eta (3) NANaren kopia aurkeztuz

Informazio hori ematen bada soilik aztertu ahal izango da intzidentzia.

Azken aldaketako data: