Estigma eta adikzioak: gure begirada Euskadi inklusibo eta osasungarri baterantz

2023ko Euskadiko Adikzioen VIII. Planak , funtsezko helburuen artean, adikzioei lotutako estigma murriztera bultzatzen du, ekitatearen, giza eskubideen eta osasun integralaren ikuspegia txertatuta.
Bideo honetan, adikzioei enpatiaz, erantzukizunez eta konpromiso kolektiboaz begiratzearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzeko ahotsak, esperientziak eta hausnarketak aurki ditzakezue. Benetako historien eta Planaren datuen bidez, adikzioekin bizi direnei laguntzeko, haien duintasuna errespetatzeko, eta babes- eta aukera-inguruneak bultzatzeko beharra aldarrikatzen da.
Eduki hau gizarte-elkartasuna bultzatzeko deitzat hartzera gonbidatzen dugu, eta prebentziotik, ulermenetik eta inklusiotik inplikatzera, estigmarik gabeko Euskadi osasungarriago eta bidezkoago bat eraiki dezagun.
Drogak kontsumitzen dituzten pertsonen estigma 
- Txosten honek estigmaren eraikuntza soziala, diskriminazioaren oinarri den botere-harremana eta adikzioen arloko profesionalei egindako 14 elkarrizketa sakonen emaitzak azaltzen ditu.
Monografikoa "Estigma eta generoa" 
- Argitalpen honetan, adikzioei lotutako estigmari buruzko artikulu zientifikoak eta estatuko eta nazioarteko erreferentziazko erakundeen lanak biltzen dira, genero ikuspegitik.
Azken aldaketako data: