Erakundearteko Esparru Plana 2026
Berean zerbitzuaren eginkizunetako bat tratu-berdintasunarekin eta diskriminaziorik ezarekin lotutako prozesuak eta edukiak erraztea da.
Esparru-plan hau konpromiso instituzional argi baten adierazpena da, tratu-berdintasunean aurrera egiteko eta EAE osoan aukera-berdintasuna bultzatzeko konpromiso argiaren adierazpena. Hori, berez, jauzi kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena da; izan ere, orain arte ez da antzeko ezer egin, ez oro har, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan, ez eta historikoki diskriminatuta egon diren kolektiboekin lotuta ere.
Planaren helburua da adostutako xede eta jarduera-ildo batzuk adieraztea, eta horien inguruan ekintza batzuk adostea, denek berdin jokatzeko. Helburuetako bat da Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta toki-erakundeen artean batera gara daitezkeen jarduerak sartzeaz gain, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko planak egin nahi dituzten erakundeek ere beraienak egin ahal izatea, esparru-plan honen orientabideak aprobetxatuz.
Emaitza dokumentu programatiko bat izango da: lerro eta ardatz batzuen inguruan antolatuta, zenbait ekintza ezarriko dira. Zehazki, hau da emaitzaren izen deskribatzailea: “Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloko Erakundearteko Esparru Plana”.
Azken aldaketako data:
