Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

ADOS Aholku Batzordea

Berean zerbitzuak idazkaritza teknikoko lanak egiten ditu ADOS Aholku Batzordearentzat. Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan aritzeko kide anitzeko organo bat da ADOS, Eusko Jaurlaritzaren eta euskal erakundeen politika publikoetan parte hartzeko, lankidetzan aritzeko eta aholku emateko, Euskadiko komunitate islamikoekin dituzten harremanetan.

Batzorde horren helburua da Euskadiko errealitate islamikoaren eta euskal erakundeen arteko lankidetzan laguntzea. Batzordearen lana borondate partekatu eta adostu honetan oinarritzen da: euskal islam tolerantea, irekia aitortzea eta sustatzea, erlijioa aitzakiatzat hartzen duen terrorismoaren edozein legitimazioren aurka egiten duena.

Ildo horretatik, ADOS Aholku Batzordearen xedea da komunitate islamikoek euskal gizartean bizikidetza integratua izan dezaten sustatzea eta sendotzea, euskal gizartearen parte diren aldetik.

Azken aldaketako data: