Zer gara?
Ukaezina da gure gizarteko herritar batzuek askotariko diskriminazioa jasaten dutela. Halaber, bai tratu-berdintasuna bai diskriminaziorik eza eskubide eta printzipio juridiko unibertsalak dira, hala deklaratuta baitaude giza eskubideei buruzko nazioarteko zenbait testutan. Hori dela eta,...
...etnia, arrazakeria, sinesmen, ezaugarri sexu-generiko edo bestelakoengatiko diskriminazioari aurre egiteko, Berean titulartasun publikoko zerbitzuak erreferente izan nahi du Euskadin desberdinen arteko elkarbizitza berdintasunean sustatzen, giza eskubideen ikuspegitik betiere, baita pertsonen diskriminazioaren aurka borrokatzen ere.
Berean Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritzari atxikita dago, eta hauei ematen die zerbitzua:
- Informazioa ematen die webgune, posta elektroniko edo telefono bidez
- Sentsibilizazio-lana egiten du gizarte-erakundeek eta tokiko erakundeek antolatutako hitzaldietan parte hartuz

- Teknikarientzako prestakuntza, aurrez aurre eta online
- Diskriminazio-kasuei buruzko orientazioa
- Ezagutza sortzen du, txostenen eta memorien bidez eta jardunaldiak eta kongresuak antolatuz

- Teknikarientzako prestakuntza, oinarrizkoa eta aurreratua, aurrez aurre eta online
- Edukiari eta prozesuei buruzko aholkularitza, estrategiak, planak, protokoloak eta programak lantzeko
- Laguntza teknikoa kontseiluei, batzordeei eta sareei
- Ezagutza sortzen du, txostenen eta memorien bidez eta jardunaldiak eta kongresuak antolatuz

Azken aldaketako data:
