Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Ijito Herriaren Euskal Kontseilua

Berean zerbitzuak idazkaritza teknikoko lanak egiten ditu Euskadiko Erlijioen Kontseiluarentzat. Instituzioen eta erlijio-konfesioen eta -elkarteen arteko elkarrizketarako eta lankidetzarako organoa da.

Arau honetan ezarritakotik sortu zen: 8/2023 LEGEA, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kultu-lekuei edo -zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzkoa. Kontseilu horren eginkizuna izango da aholkua eta informazioa ematea erlijio-askatasunaren eta kultu-askatasunaren erabilerari eragin diezaioketen euskal erakundeen ekimen eta erabakietan. Euskadiko Erlijioen Kontseiluak Euskadiko erlijio-aniztasunaren kudeaketa positiboa sustatuko du, eta elkargune izango da erakunde, erlijio-konfesio, entitate akademiko eta gizarte zibileko antolakundeentzat.

Hala, elkarrizketarako eta adostasunerako foro gisa egituratuko da, gure gizartearen aniztasuna babesteko eta sustatzeko lagungarri diren diagnostikoak partekatu eta jarduerak proposatzea xede hartuta. Kontseiluaren helburua da erlijioen eta kulturen elkarbizitza babestea eta bultzatzea, oinarritzat hartuta erlijio-aniztasunari eta erlijio-adierazpen guztien eskubideei eta betebeharrei zor zaien errespetua.

Azken aldaketako data: