Online
Berean zerbitzuak prestakuntza espezializatua eskaintzen die erakundeetako eta gizarteko eragileei. Zenbait formatutan ematen da prestakuntza (aurrez aurrekoa eta online), mailak daude (oinarrizkoa eta aurreratua) eta zenbait gairi buruzkoak dira: aniztasunaren kudeaketa positiboa, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza, eta gorroto-delituen identifikazioa eta prebentzioa.
Prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera da diskriminazioaren aurkako borrokaren estrategia garrantzitsuenetako bat; izan ere, aukera ematen du diskriminazioa identifikatu, egiaztatu, kudeatu eta horren aurka borroka dezaketen eragileen eta agenteen kopurua eta gaitasuna handitzeko. Ildo horretan, prestakuntza benetako prebentzio-estrategia bihurtu da, eta horrela landu da.
- Oinarrizkoa: 30 ordu, Moodle bidez.
- Aurreratuta: 48 ordu, Moodle bidez
- Prestakuntza horien edukia, datak eta ezaugarriak zehatzago jakiteko, prestakuntzaren katalogoa kontsulta daiteke: Katalogorako esteka

Azken aldaketako data:
