Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Eudel 2025-2026 prozesua

Berean zerbitzuaren eginkizunetako bat tratu-berdintasunarekin eta diskriminaziorik ezarekin lotutako prozesuak eta edukiak erraztea da.

Kasu honetan, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen barruan, buru izan da diskriminazioaren aurkako gaietan araudia betetzeari buruzko dokumentu bat prestatzen. Dokumentua EAEko toki-erakundeentzat da, eta zenbait sektoretan jarduten duten 19 udal, mankomunitate eta kuadrillatako teknikariek hartu dute parte; immigrazioan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean, bizikidetzan, esku-hartze komunitarioan, segurtasunean eta abarretan jarduten duten teknikariek.

Lan horren emaitza Bidea Zabaldu izeneko dokumentua da. Dokumentu horrek, arlo horretan erakundeen jarduna eta udal-eskumena egokia dela zehazteaz gain, adierazten du zein den diskriminazioaren aurkako araudia betetzeko gutxieneko estandarra, eta, horretarako, etapakako ibilbide bat egiten du, praktikan jarri ahal izateko.

Besteak beste, jarduera-protokolo adostu bat jasotzen du gorroto-gertakarien aurrean jarduteko (arrazistak, xenofoboak, ijitoen aurkakoak eta LGTBIfobikoak).

Azken aldaketako data: