Eraberean
Berean zerbitzuak idazkaritza teknikoko lanak egiten ditu Eraberean sarean –arraza-, etnia- edo nazio-jatorriagatiko, sexu-orientazio edo -identitateagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminazioaren aurka borrokatzeko, Eusko Jaurlaritzak sustatutako sarea–.
Sare hori Eusko Jaurlaritzak berak eta Euskadi osoan lan egiten duten zenbait gizarte-erakundek osatzen dute, immigrazioaren, ijito-herriaren eta LGTBI kolektiboen arlokoak, eta arreta arlo pribatuan jartzen du, bereziki.
Elkarteek diskriminazio-egoerak detektatzeko antena gisa jardun eta arreta espezializatua ematen dute. Sarearen beste planteamendu bat prebentzioa, kontzientziazioa eta gizarte-sentsibilizazio soziala dira.
Azken aldaketako data:
