Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

43/2012 EBAZPENA, irailaren 11koa, Erabakia, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabakia argitara emateko dena: Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko epe maximoa luzatzeko Erabakai.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5242
  • Xedapen-zk.: 43
  • Xedapen-data: 2012/09/11
  • Argitaratze-data: 2012/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

2012ko irailaren 11n egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartuzuen: Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko epea maximoa luzatzeko Erabakia; eta erabaki horri behar bezalako zabalkundea ematearren, honako hau

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 dekretuaren 14.7 artikuluak honako hau ezartzen du: lehiaketaren ebazpena jakiteko epe maximoa sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta ebazpena ez bada jakinarazi, interesdunek ulertu ahal izango dute euren eskabideak ezetsiak izan direla.

Ildo berean, oinarrietako hogeita hamazazpigarren klausula zehazten du ezen, ebazpena jakinarazteko epe maximoa sei hilabetekoa izango dela, hargatik eragotzi gabea honakoa: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.6 artikuluarekin bat etorriaz epe hura luzatzea. Epe hori igaro eta ebazpena ez bada jakinarazi, interesdunek ulertu ahal izango dute euren eskabideak ezetsiak izan direla.

Goiko aurreikuspen horiekin bat etorriaz, eta kontuan izanik jasotako eskabide kopurua eta horiek balioestea oso konplexua dela; bidezkoa da aipatu lehiaketaren ebazpena jakinarazteko epea luzatzea, hain justu ere sei hilabeteko epea gehigarri batez.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Kulturako sailburuaren proposamenez, 2012ko irailaren 11n egindako bileran aztertu eta gero, erabaki hau hartu du.

ERABAKIA

«Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko epe maximoa luzatzea, sei hilabeteko epea gehigarri batez.

Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzako Zuzendaritzari eskatzea ezen, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu dezala».

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.