Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2000ko martxoaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako derrigorrezko irakasmailetako eta Haur Hezkuntzako (2. zikloa) jantokiak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1420
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2000/03/22
- Argitaratze-data: 2000/03/28
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Gizarte modernoetan erabat zabalduta dagoen ustea da Hezkuntza Sistemak oinarrizko egitekoa duela gizabanakoaren prestakuntzan. Beraz, hori dela-eta, berebiziko garrantzia dute hezkuntza-egintza bera gauzatzeko dauden bitarteko eta inguruabarrek. Xede horrekin, Euskal eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993 Legeak leku garrantzitsua gordetzen dio, gainontzeko helburuen artean, hezkuntza-eskubidea —konstituzioak aitortzen duen eskubidea— oztopatzen edo galarazten duten traba ekonomikoak, sozialak nahiz bestelakoak gainditzeko zereginari.
Bestalde, azken urteotan gertatu diren aldaketa sozial eta kultural sakonek familia-ingurune berria sortu dute, eta horren ondorioz, hezkuntzako zereginak ere baldintza berrietan eman behar dira. Ikastetxeetako zerbitzu osagarriak ere testuinguru horretan sortu dira, zailtasunak zailtasun, eta egin diren ahalegin handiei eskerrak. Bestalde, zerbitzu osagarri hauek eskola-izaera eskuratu dute, irakaskuntza edukinekin zerikusi zuzenik ez izan arren. Argi dago ahalik eta erantzun egoki eta eraginkorrena eman nahi zaiela ikasleen eta familien eskaera nahiz bidezko interesei, beti ere kasu bakoitzaren egoera zein den ikusita. Hala ere, eskaera horri erantzuna eman bazaio, gurasoek borondatez egindako ahaleginari esker eta gure hezkuntza sistemako profesional guztien konpromiso goraipagarriari esker eman izan zaio. Eta horren adibide dira Agindu honen bidez arautu nahi diren eskola-jantokiak. Azkenik, aipatu behar da, jantokien zerbitzua borondatezko lanari esker sortu izanak, funtzionamendu-kostu zein antolaketa-egitura guztiz hetereogeneoa duen zerbitzua ekarri duela jantokien arloan.
Horren guztiaren ondorioz, gaur egun jantoki-zerbitzuaren eskaria etengabe ari da handitzen, hala eskatzen baitu gizartean eman den aldakuntzak. Baina, era berean, guztiz zerbitzu heteregeoneoa eratu denez, horrek ekarri dituen egoera eta ondorioak ez dira nahiko genituzkeenak, eta, are gutxiago, baliabide publikoak kudeatzeko orduan eragina badute. Horregatik guztiagatik, eta gizarteari jantokien zerbitzu lehiakorra eta kalitatezkoa eskaini nahian, Agindu honek aurrera egin nahi du honako helburu hauek lortzen lagunduko duen kudeaketa-eredua zehazteko orduan: batetik, derrigorrezko irakasmailetako ikasleei ere zerbitzu hau eskaintzea; bestetik, giza-baliabideak, baliabide ekonomikoak eta baliabide materialak behar bezala esleitzeko tresna izatea eta, azken finean, irakaskuntzako sare publikoko jantoki guztiak gure ardurapean hartu eta kudeatzeko lagungarri izatea.
Beraz, honen bidez zehaztu nahi dena da ikastetxe publikoetako eskola-jantokien Kudeaketa Zuzena, beti ere aurretik aipatutako helburuak kontuan hatuz, eta ikastetxeen autonomia ere bere horretan errespetatuz. Ondorioz, jantokien kudeaketa ikastetxeen esku geratzen da. Hala ere, kudeaketa-eredu honek hainbat arazo sor ditzakeela aurreikusten denez, aukera ematen da, salbuespen moduan, zuzenbide pribatuko entiateek eman dezaten jantoki zerbitzua, baina administrazio-baimen printzipioaren eraginpean egongo dira ezinbestez, eta Agindu honetan jasotako baldintza nahiz bete beharrak bete beharko dituzte.
Gizarteari eskaini nahi zaion jantoki zerbitzuaren ereduak iraungo badu, autofinantzatu egin beharko da nahitaez. Horregatik, zerbitzu hau zabaldu eta homogeneizatzeaz gain, autofinantzatu ere egin beharko da, horretarako, kostua beregain hartuz. Beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beregain hartzen du jantokiaren erabiltzaileek ordaindu beharreko kuotak ezartzeko eskumena, eta kuotak benetako kostura egokituz joango da apurka-apurka. Bestalde laguntza premia duten familiek ikasketarako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte; izan ere ikasketetarako laguntzen kontzeptuen artean jasota daude jantokirako laguntzak.
Hori guztia dela-eta, honako hau
Kudeaketa zuzeneko jantokien zerbitzua ikastetxeko Urteko Kudeaketa Planean sartuko da.
– Salbuespen gisa, eta jantoki zerbitzua kudeaketa zuzeneko zerbitzu bihurtu artean, aukera egongo da zerbitzu hau zuzenbide pribatuko entitateen bitartez eskaintzeko, baina Agindu honetako III. kapituluan jasotakoaren arabera beti ere.
– Hezkuntza, Administrazio eta Ikerketa Sailak Agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten eskola-jantokiak zabaltzea eta berorien funtzionamendua baimenduko du. Hala ere, Sail horrek berak baliogabetu egin dezake baimen hori, baldin eta baliabideen plangintza eta aprobetxamendu irizpideek hala gomendatzen badute.
Garraio-eskubidea duten ikasle kopuru adierazgarria izatea(eskualdeak).
Laguntza behar duten familietatik datorren ikasle bekadun kopuru adierazgarria izatea.
Integratzeko zailtasunak dituzten ikasle-talde kopuru adierazgarria izatea.
Sailaren giza baliabideak eta baliabide materialak esleitzeko orduan, jantoki hauek lehentasuna izango dute.
– Baliabideen zuzendariak, irizpide horiek kontuan hartuta, ofizioz zehaztuko du, kudeaketa zuzeneko jantokia eskatu dutenen artean zeintzuk duten lehentasuna.
– Lehentasunezko arreta behar duten jantoki guztiak izango dira kudeaketa zuzenekoak, eta horrela jasota agertu beharko da administrazioaren baimenean.
OOGak (Ordezkaritza Organo Gorena) baimen-eskabidea igorriko du, bertako lehendakariak sinatua, dagokion Lurraldeko Ordezkaritzako Aukera Berdintasuneko Zerbitzura.
Eskabideari honako agiriak erantsiko zaizkio:
– OOGaren Akordioa, eta bertan, nahitaez, honakoak jasoko dira:
Kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzuaren berariazko aukera egin izana.
Sailak antolatu eta finantzatutako eguerdiko garraioari berariaz uko egitea. Hala ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eguerdiko garraio-zerbitzua baimendu ahal izango du, baldin eta garraio-zerbitzua gutxitzen bada, OOGaren aginduz ikastetxeko jantoki zerbitzutik kanpo geratzen diren talde zehatzentzat, taldeek eurek hala eskatzekotan, eta aurretiaz uko egiten badiote jantoki-zerbitzuari. Uko egite hori ikasturte osorako izango da.
Jantokiak duen plaza kopurua, eta txanda bakoitzean zenbat jankide egongo diren.
– Zabaldu nahi den jantokiaren ezaugarri orokorren memoria deskribatzailea, ikastetxeko zuzendariak sinatua, eta honako puntuak jasoko dituena:
Instalazioak, jantoki kopurua eta jantokien kokapena.
Jantokirako eskatutako antolaketa eta funtzionamenduko barne-araudia.
Jateko txandaren aurretik eta txanda bukatu ostean egiteko programatutako jarduerak.
Lurralde Ordezkaritzako Aukera Berdintasuneko Zerbitzuak izango du baimen-eskabideak bideratzeko erantzukizuna. Beraz, eskabidea a) idatz-zatian adierazten diren agiriekin osatu ondoren, eta jarraian zehazten diren txosten tekniko eta administratiboak gehitu ondoren, Aukera Berdintasuneko Zerbitzuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Baliabideetako Zuzendaritzara bidali beharko ditu guztiak, eta, horretarako, honako txostenak jaso beharko ditu Lurralde Zerbitzuetatik:
Baliabide Zerbitzuak egindako txostena, eskabidea egin duen espazioen, ekipamenduen eta instalazioen egokitasunari buruzkoa.
Ikastetxeetako Zerbitzuaren beraren txostena, zerbitzua ematearen egokitasunari buruzkoa.
Aukera Berdintasuneko Zerbitzuaren txostena, ikastetxeko ikasleen ezaugarriak adieraziz (bekadunen kopurua, garraioa erabiltzen dutenen kopurua eta abar).
Baliabideetako zuzendariak ebatziko du baimena eman ala ukatzea. Horretarako gehienez ere sei hilabeteko epea izango du eskabidea egiten denetik, eta gerta liteke baiezko ebazpen bi ematea aldi berean:
– Behin-behineko baimena: jantokiek egokitze-lanak behar badituzte eta aldi berean jantoki-zerbitzuaren funtzionamendua bermatu ahal bada.
– Behin betiko baimena.
Baimena ematen duen ebazpenak eskolako jantoki-zerbitzua emateko honako baldintza guztien aipamena egin beharko du: zerbitzuaren prestazioaren titularra, jantokiaren funtzionamendua, txanda bakoitzeko gehienezko jankide kopurua eta beste batzuk.
Baimena ematen duen ebazpenean jasotako edozein baldintza aldatu nahi bada, Baliabideetako Zuzendaritzaren oniritzia beharko da, eta dagokion Lurralde Ordezkaritzaren bidez egin beharko da aldaketa-eskabidea. Eskabidea ikasturtearen azken hiruhilekoan egin beharko da, eta horrela hurrengo ikasturtea hasi baino lehen baimendu ahal izango da. Baliabideetako Zuzendaritzak ebatziko du aldaketa-eskaera bidezkoa den ala ez.
– Agindu honetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetzeak, edo jantoki-zerbitzuan ekonomia-defizita egoteak, eskola-jantokia zabaltzeko eta berorien funtzionamenduaren gaineko baimena baliogabe dezakete. Edozelan ere, baimena zuzenean baliogabetuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jankideentzako ezarritako kuotak ez badira bere horretan betetzen.
– Nolanahi ere, ikastetxeko OOGak ezin baditu berma eskola-jantokia behar bezala funtzionatzeko eta antolatzeko beharrezko baldintzak, Baliabideetako zuzendariak jantoki-zerbitzua etetea erabakiko du.
– Baliabideetako Zuzendaritzak baimenetan jasotako baldintzen jarraipena egingo du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organo eskumendunen bitartez, 23. artikuluan jasotakoari jarraiki.
– Janarien prestaketa:
Kanpoan prestatutako janaria. Horrelakoetan, homologatutako enpresa bati kontratatuko zaio janariaren prestaketa eta banaketa.
Ikastetxean bertan prestatutako janaria. Lehengaien horniketa homologatutako enpresa bati kontratatuko zaio.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak homologatu egingo ditu aurreko idatz-zatian adierazitako enpresak.
– Sukaldeko langileak bi motatakoak izan daitezke:
Janariaren horniketaz arduratzen den enpresak berak kontratatutako langileak izan daitezke, eta berdin dio janaria ikastetxean bertan ala kanpoan prestatzen den.
Sailaren langileak. Langile hauek lehentasuneko jantokietan arituko dira batez ere.
– Jantokiko begiraleak.
Begiraleak enpresa homologatu bati kontratatu beharko zaizkio, ikastetxean bertan zeregin horietarako pertsonala duten kasuetan izan ezik.
Jantokietako begiraleen ratioak Administrazio eta Zerbitzuen Sailordetzak onartu beharko ditu urtero, baina aldez aurretik gai honekin zerikusia duten alde guztiekin hitz egingo du.
– Enpresa homologatuen kontratazio-espedientea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bideratuko du, eta horretarako, eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu ikastetxeak. Espedientea hasi baino lehen, OOGak egoki ikusten dituen oharrak proposatuko dizkio Sailari.
– Salbuespen moduan, ikastetxeei aukera emango zaie kontratazioa zuzenean egiteko, baina aldez aurretik Sailaren baimena beharko dute eta indarrean dagoen legedia bete beharko dute. Gainera, ezinbesteko baldintza izango da zerbitzuaren kostua txikiagoa izango dela bermatzea eta jantokiko arretako pertsonala eta sukaldekoa Sailekoak izatea.
Berezko eskubidea dutenak:
Ikastetxeko ikasleak, garraio-eskubidearekin.
Beste ikastetxe batzuetako ikasleak, garraio-eskubidearekin.
Ikastetxeko bekadunak.
Beste ikastetxe batzuetako bekadunak.
Bolondresak:
Ikastetxeko gainontzeko ikasleak.
Beste ikastetxeetako gainontzeko ikasleak.
Ikastetxeko langileria.
– Eskola-jantokiko antolaketa eta funtzionamendurako jarraibideak onartzea.
– Jantokiko barne-funtzionamendurako araudia onartzea. Araudi hori ikastetxeko Antolamendu eta Jarduera Araudiari (AJA)gehituko zaio.
– Jantokiaren funtzionamendua gainbegiratzea, Euskal eskola Publikoaren Legearen 36.2.c) artikuluak zuzendarien kidegoari esleitzen dizkien eskumenei kalterik egin gabe.
– Jantokiaren kudeaketa ekonomikoa kontrolatzea. Horretarako jankideen kuotak ordaintzeko epea eta kuoten zenbatekoak onartuko ditu, beti ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako irizpideei jarraituz. Horiez gain, jantokiaren urteko aurrekontua eta urte bukaerako likidazioa ere onartuko ditu.
Irizpide horiek ez badira ezartzen, jantokia irekitzeko eta jantokiaren funtzianemdurako baimena baliogabetu egingo dira zuzenean, Agindu honetako 9. artikuluan ezarritakoak dioena betez.
– Menuak onartzea, ikasleen premia dietetikoak kontuan hartuz. Haur Hezkuntza ikasleen menuak egiteko, ikasle horien premia bereziak hartuko dira kontuan. Behar bezala justifikatutako kasuak badaude, OOGak aukera emango du jankide mota bakoitzarentzako menu desberdinak egon daitezen, baina ezinbesteko baldintza da aukera horrek kostua handitzerik ez ekartzea.
– Gainbegiratzea ikastetxeko ikasleak eta langileak jantokian onartzeko erabilitako irizpideak Agindu honetako 12. artikuluan ezarritakoarekin bat datozela.
– Ikasleen partehartzerako programak onartzea: osasunerako hezkuntza, gizarte-azturak eskuratzea eta aisialdia.
– Jantokiko Batzordea sortzea onartzea.
– Administrazioari bidaltzea kontratatutako enpresaren zerbitzuaren ezaugarriei eta kalitateari buruzko txostenak, bai eta janari motari buruzko eta enpresa homologatuari buruzko proposamena ere.
– Zerbitzuaren premiei gehien komeni zaizkien handitze-obrak proposatzea, bai eta instalazioak hobetzeko eta jantokiko zerbitzuak hobetzeko proposamenak egitea ere.
– Eskola-jantoki bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta eta zerbitzuaren kalitatea behar bezalakoa izan dadin, begirale eta sukalde orduen ratioak handitzeko eskabideak tramitateza.
– Zerbitzuak behar bezala funtziona dezan, egoki ikusten den edozein funtzio betetzea, bai eta indarrean dagoen legediak agintzen dizkion bestelako funtzioak ere.
Ikastetxeko zuzendaritza karguen zereginak honakoak dira:
Janari-zerbitzua antolatzea eta menuen jarraipena egitea.
Jantoki-zerbitzura atxikitako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko langileriaren buru izatea eta kanpoko langileen funtzioen gaineko aginpidea izatea, enpresa hornitzaileen eta haien langileriaren arteko lan-harremanei, halakorik egongo balitz, kalterik egin gabe.
Jankideek egin beharreko ordainketen jarraipena egitea, bai haien ikastetxeko jankideena bai zerbitzua erabiltzen duten gainontzeko ikastetxeetakoenena. Jantoki partituak badira, kudeaketa ekonomikoa bakarra izango da eta jantokia kokatuta dagoen ikastetxeko kudeaketa ekonomikoa orokorraren baitan egingo da.
Jantokiko fondoen kontrol zuzenaz arduratzea.
Gainbegiratze-zereginez arduratzea. Gainbegiratze-zereginak honakoak izango dira: zerbitzua ematen den bitartean ikastetxean egotea eta jantokiko disziplinaz nahiz funtzionamenduaz arduratzea.
OOGari ikasleen partehartzerako programak proposatzea.
Sukaldeko tresneriaren inbentarioa aldian behin prestatzea eta gaurkotzea eta behar direnak berriz jartzea.
Zerbitzua emateko kontratatutako enpresaren zerbitzuaren ezaugarriak eta kalitateari buruzko txostena aurkeztea OOGari eta instalazioak behar dituen obra eta hobekuntza proposatzea.
Elikagaien eta lokalen higienea zaintzea.
Zerbitzuak behar bezala funtziona dezan, egoki ikusten den beste edozein funtzio, bai eta indarrean dagoen legediak agintzen dizkion bestelako funtzioak ere.
– Zeregin horiek ikastetxeko irakaslegoari eskuordetu ahal izango zaizkio, baldin eta borondatez hartu nahi badituzte, eta bereziki irakastordu guztia bete gabe dituzten irakasleen artean eskuordetu ahal izango dira.
– Jantokiaren kudeaketa eta administrazio zereginetaz arduratzeak, bere garaian irakaslegoaren lan taldearen negoziazio esparruan ezarriko den baremoaren araberako lanordu murrizketa ekarriko dio ardura horiek hartzen dituenari. Jantokiaren kudeaketa eta administrazio zereginen ardura irakastorduak bete gabe dituzten irakasleek hartzen badute, ordu murrizketak dagokion egokitzapena egitea eskatuko du.
– Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan jasotakoa alde batera utzita, hezkuntza administrazioak aukera emango die ikastetxeei —Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak egingo duen deialdiaren bitartez, eta deialdian bertan jasoko diren baldintzen arabera—, orain arte adierazitako zeregin guztiak egin ditzan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen uztailaren 28ko 197/1998 Dekretuaren 12. artikuluko 7 eta 8 idatz-zatietan jasotako neurriak betetzearen ondorioz berkokatu egin beharko den langileriak.
Horrela eginez gero, 1. idatz-zatian jasotako zereginez gain, jantokiaren kudeaketa arduradunak zaintza-lanak ere egingo ditu, eta jantokiko begiralea izango balitz bezala zenbatuko da ratioen ezarpenari begira.
Ikastetxeko zuzendaria. Batzordeko lehendakaria izango da. Jantoki partitua bada, jantokia partitzen duten ikastetxeetako zuzendariak izango dira lehendakari.
Jantokiko kudeaketa eta administrazioaren ardura duen irakaslea.
Hainbat ikasle (DBHko lehenengo ziklotik gorakoak) eta jantokia erabiltzen duten ikasleen hainbat guraso. Ikasle eta guraso kopurua ikastetxeko OOGak erabakiko du.
Jantokiko Batzordea ez bada eratu, OOGko batzorde iraunkorrak hartuko ditu beregain Jantokiko Batzordearen zereginak, eta OOGrik egon ezik, ikastetxeko zuzendaritza taldeak hartuko ditu.
– Jantokiko Batzordearen zereginak honakoak dira:
Jantokiko aurrekontua egitea.
Ordezkaritza Organo Gorenari kontuak ematea.
Jantokiko arduradunari laguntzea jantokiko fondoak administratzen.
OOGari menuak proposatzea, ikasleen premia dietetikoak kontuan hartuz.
Ikasleen partehartzerako programak proposatzea: osasunerako hezkuntza, gizarte-azturak eskuratzea eta aisialdia.
Helburuen betetze-mailaren jarraipena egitea.
Jantoki-zerbitzua ebaluatu eta OOGari hobekuntzak proposatzea.
Batzarretako aktak egitea.
Zerbitzuak behar bezala funtziona dezan, egoki ikusten den beste edozein funtzio, bai eta indarrean dagoen legediak agintzen dizkion bestelako funtzioak ere.
Sukaldeko langileen zereginak izango honakoak dira:
– Janariak prestatzea.
– Janaria behar bezala aurkeztea eta jantokira eramatea.
– Sukaldea eta bertako tresnak garbitzea.
– Jantokia garbitzea eta jantokiko instalazioak prest izatea.
– Jantokiko funtzionamenduari eragiten dioten gorabeheren berri ematea jantokiko arduradunari, besteak beste lehengaien erosketen eta tresnen mantenimenduen gainean.
– Zerbitzuak behar bezala funtziona dezan, egoki ikusten den edozein funtzio, bai eta indarrean dagoen legediak agintzen dituen bestelako funtzioak ere.
Janaria egiten ez duten jantokietan eta sukaldeko langile kopurua ratioak ezarritakoa baino handiagoa izanik, janaria jantokian bertan egiten duten jantokietan, sukaldeko langileek janaria jantokiko mahaietara eraman eta bertatik jasoko dute. Zeregin hori jantokiko begiraleekin koordinatuta egingo dute.
Janaria arloko enpresa homologatu batek egiten badu, kontratatutako enpresa horretako langileek egin beharko dituzte goian esandako zereginak, eta enpresak bera arduratuko da zeregin horiek ondo betetzen direla egiaztatzeaz.
– Jantokian ordena zaintzeaz arduratzea.
– Ikasleen ardura eta zaintza, ikasleak jantokian daudenean, bai eta jantokian sartu aurreko eta bazkal osteko atsedenaldietan daudenean ere.
– Janaria mahaian ipintzea eta mahaitik jasotzea.
– Jantokiak hezkuntza-izaera duenez, ikasleen partehartzea ere sustatuko da, eta honela egingo da: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko lehen urtetik gorakoei mahaia ipintzen eta jasotzen erakutsiko zaie eta DBHko lehen urtetik gorakoei mahaiak zerbitzatzen eta txikiei laguntzen erakutsiko zaie.
– Ikasleen partehartzerako programak garatu: osasunerako hezkuntza, gizarte-azturak eskuratzea eta aisialdia.
– Zerbitzuak behar bezala funtziona dezan, egoki ikusten den edozein funtzio, bai eta indarrean dagoen legediak agintzen dizkien bestelako funtzioak ere.
– Premia bereziak dituzten ikasleen ardura eta zaintza, jantokian dauden bitartean.
– Premia bereziak dituzten ikasleen ardura eta zaintza jantokiko aisialdietan.
– Zerbitzuak behar bezala funtziona dezan, egoki ikusten den edozein funtzio, bai eta indarrean dagoen legediak agintzen dizkien bestelako funtzioak ere.
III. AZPIATALA
Era berean, ikasturtean zehar jantokiaren edukiera eta tresnen egoerari buruzko azterketa bat egingo da. Horrez gain, horiek hobetzeko proposamenak egingo dira.
Horretarako, ikasturte bakoitzaren hasieran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jantoki baimenduen zerrenda igorri ahal izango dio Osasun Sailari.
Bestalde, jantoki baimenduek Osasun Ikuskaritzaren bisita-liburua izango dute bertan.
– Era berean, eta kuotek eta laguntzek ez badituzte jantoki-zerbitzuaren benetako kostuak estaltzen, Hezkuntza Sailak behar duten dotazioa esleituko die ikastetxeei, hala baitago jasota Euskal eskola Publikoaren Legearen 54.2 artikuluan, lege beraren 56.1, 31.2b) eta 36.2b) artikuluen haritik.
– Jankideren batek ez badu kuotarik ordaintzen, jantokiko plaza galduko du. Jantokiko plaza kentzea OOGak erabaki beharko du.
– Jantokien baimenei, aldaketei eta baimenen baliogabetzeei buruzko jarduerak Sailak berak egingo ditu, Baliabide Zuzendaritzaren bitartez.
– Aurrekontuak eta Ekonomi Kontroleko Zerbitzuak eta Aukera Berdintasuneko Zerbitzuak ezarriko dituzte jantokien kudeaketa administratibo eta ekonomikorako beharrezkoak diren jarraibide guztiak.
Aurrekontu eta Hezkuntza Administrazioko Lurralde Burutzak egingo du jantokien kudeaketa administratibo eta ekonomikoaren jarraipena, eta horretarako behar duen informazioa jasoko du jantokietatik.
– Ikastetxeek bankuko kontu baimendu bat eduki ahal izango dute jantoki-zerbitzua kudeatzeko. Kontu hori funtzionamenduko gastu orokorretako kontu baimendutik aparte egon ahalko da, eta kontuaren kudeaketa ikastetxeko kudeaketa orokorrean sartu ahal izango da, eta bat etorri beharko da aldez aurretik onartu izan den urteko kudeaketa programarekin.
OOGak jantokia onartzeko eskabidea, bertako lehendakariak sinatua, bidaliko du dagokion Lurralde Ordezkaritzako Aukera Berdintasuneko Zerbitzura.
Eskabidearekin batera honako agiriak bidali beharko dira:
– OOGak hartutako erabakia. Erabakian adierazi beharko da baimendutako entitate batek kudeatutako jantoki-zerbitzua beharrezkoa dela.
– Jantoki erabilpena izango duen lokala aldi batez eta dohainik erabiltzeko baimenaren ziurtagiria; ziurtagiria ikastetxeko zuzendariak luzatuko du jantokiaren kudeaketa beregain hartuko duen zuzenbide pribatuko entitate baimenduaren alde.
– Proiektatu den jantokiaren ezaugarri nagusien memoria deskribatzailea; jantokia kudeatuko duen baimendutako entitate pribatuak izenpetuko du memoria, eta bertan honakoak jaso beharko dira:
Jantokiaren gehienezko plaza kopurua: jankide kopurua eta jateko txanda kopurua zehaztu beharko dira.
Jantokia finantzatzeko aurreikusi den sistema eta sarrera eta gastuen aurrekontuaren kalkulua.
Jantokiaren kudeaketa beregain hartuko duen zuzenbide pribatuko entitatearen nortasun juridikoaren ziurtagiria, bai eta merkataritza, zerga nahiz lan arloan indarrean dagoen legedia betetzen duela egiaztatzen duen ziurtagiria ere.
Lurralde Ordezkaritzako Aukera Berdintasuneko Zerbitzuak erabakiko du baimena eman ala ez, eta ematen bada, zeintzuk baldintza bete beharko diren. Ondoren, hori guztia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Baliabide Zuzendaritzara bidali beharko du a) idatz-zatian adierazitako agiriekin batera.
Baliabideetako zuzendariak ebatziko du baimena eman ala ukatzea, eta gerta liteke baiezko ebazpen bi ematea aldi berean:
– Behin-behineko baimena: jantokiek egokitze-lanak behar badituzte eta aldi berean jantoki-zerbitzuaren funtzionamendua bermatu ahal bada.
– Behin betiko baimena.
Baimena ematen duen ebazpenak eskolako jantoki-zerbitzua emateko baldintza guztien aipamena egin beharko du.
Baimena ematen duen ebazpenean jasotako edozein baldintza aldatu nahi bada, Baliabideetako Zuzendaritzaren oniritzia beharko da, eta dagokion Lurralde Ordezkaritzaren bidez egin beharko da aldaketa-eskabidea. Eskabidea ikasturtearen azken hiruhilekoan egin beharko da, eta horrela hurrengo ikasturtea hasi baino lehen baimendu ahal izango da. Baliabideetako Zuzendaritzak ebatziko du aldaketa-eskaera bidezkoa den ala ez.
– Agindu honetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetzeak, edo jantoki-zerbitzuan ekonomia-defizita egoteak, eskola-jantokia zabaltzeko eta berorien funtzionamenduaren gaineko baimena baliogabe dezakete.
– Nolanahi ere, ikastetxeko OOGak ezin baditu berma eskola-jantokia behar bezala funtzionatzeko eta antolatzeko beharrezko baldintzak, Baliabideetako zuzendariak jantoki-zerbitzua etetea erabakiko du.
– Baliabideetako Zuzendaritzak baimenean jasotako baldintzen jarraipena egingo du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organo eskumendunen bitartez, 23. artikuluan jasotakoari jarraiki.
Baimendutako entitateen jantoki-zerbitzuek sortzen dituzten lan harremanak edo bestelako harremanak ez dute inolako lege-loturarik sortuko administrazioarekiko.
– Baimendutako entitatearen erantzukizuna izango da zerbitzua ematen duten enpresek lan, zerga nahiz merkataritza arloko legezko betebehar guztiak betetzen dituztela zaintzea. Erantzukizun horrek ez dio kalterik egingo beste erakunde batzuei dagozkien eskumenei.
– Jantokiaren barne-funtzionamenduko irizpideak onartzea.
– Jantokiaren funtzionamendua gainbegiratzea.
– Berezko eskubidea duten erabiltzaileak hartzeko Agindu honetako 13. artikuluan ezarritako irizpideak betetzen direla gainbegiratzea.
– Jantokiaren kudeaketa ekonomikoa gainbegiratzea.
– Jantokien baimenei, aldaketei eta baimenen baliogabetzeei buruzko jarduerak Sailak berak egingo ditu, Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko Aukera Berdintasuneko Zerbitzuaren bitartez.
– Aurrekontuak eta Ekonomi Kontroleko Zerbitzuak eta Aukera Berdintasuneko Zerbitzuak ezarriko dituzte jantokien kudeaketa administratibo eta ekonomikorako beharrezkoak diren jarraibide guztiak. Aurrekontu eta Hezkuntza Administrazioko Lurralde Burutzak horretarako behar den informazio guztia jasoko du jantokietatik.
Bakarra.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko ekainaren 10eko Aginduan ezarritakoari jarraituz, kudeaketa ez-zuzeneko jantokiak dituztenei ezarriko zaie Agindu honek entitate baimenduek kudeatzen dituzten jantokientzako ezarri duen erregimen bera.
Indargabetu egiten da 1997ko ekainaren 10eko Agindua, bai eta Agindu honen maila bereko edo beheragoko mailako xedapen guztiak, baldin eta hemen jasotakoaren kontrakorik badiote. Edozelan ere, ez da izango horrek 1999/2000 ikasturtean izan ditzakeen ondorioen kalterako.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2024ko irailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko derrigorrezko hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako (lehen zikloko hirugarren maila eta bigarren zikloa) ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan dauden eskola-jantokiak arautzen dituena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1997ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeetan, Derrigorrezko Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako mailetan (2. zikloa), jantokiak arautzen dituena.