Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1997ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeetan, Derrigorrezko Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako mailetan (2. zikloa), jantokiak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 3166
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1997/06/10
  • Argitaratze-data: 1997/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 10ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta

Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

1994ko azaroaren 18ko Aginduak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarenak, eskola-jantokiei buruzkoak, herri ikastetxeetako zerbitzu osagarri gisa eratu zituen jantokiok.

Hala ere, denboraren joanean eman diren egoera desberdinak direla eta, Euskal Autonomi Elkartean zerbitzu osagarri hori emateak erabiltzaileen taldearekiko, bere osotasunean, desadostasunak sortu ditu, ematen zaizkien bazkariei eta ordaintzen diren kuotei dagokienez.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren Legeak herri-ikastetxeen autonomia printzipioa ematen du, bere aginte-organoei zerbitzu osagarriak eurak jasotzen dituzten atribuzioak aitortuz.

Zentzu horretan, egoera biak aintzakotzat hartuz, Agindu honen xedea da eskola-jantokiaren zerbitzua eskaintzeari adiera bakarreko trataera ematea, nolanahi ere, herri-ikastetxeen autonomia errespetatuz. Horrela, zerbitzua eman zein eman ez erabaki dezaten utziko zaie, eta, erabakia baiezkoa izatekotan, nola eman ere erabakiko dute (kudekatea zuzena edo ez-zuzena), horretarako araudi honek jarduera-parametro batzuk ezarriko ditu.

Agindu honetan ezarritakoa berehala aplikatzeak berekin dituen zailtasunek zera dakar berekin: ikastetxeetan apurka-apurka kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzuak ezarriz joatea, sozioekonomikoki erdeinatutako barrutietako ikastetxe, zentro integratu eta DBHko zentroetatik hasiz, azken horiek garraiatzen diren ikasleen kopuruagatik.

Ondorioz,

  1. atala.¿ Agindu honek, eskola-jantokiko zerbitzu osagarria ematea, baita jantokion zabaltzea eta berorien funtzionamendua arautzea eta, hala badagokio, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeetan, Derrigorrezko Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako mailetan (2. zikloa) finantziatzea du xede.

  2. atala.¿ 1.¿ Eskola-jantokiko zerbitzua honako bi eratan eman daiteke: ikastetxearen bitartez, kudeaketa zuzeneko jantokia deritzona, edo hala badagokio, zuzenbide pribatuko enteen bitartez, horiei kudeaketa ez-zuzeneko jantokiak deritze.

  1. ¿ Ikastetxeak jantoki-zerbitzua kudeaketa zuzenez eman nahi izango balu, jarduera hori ikastetxeko urteko kudeaketa-programan sartuko litzateke.

  2. ¿ Hala kudeaketa zuzeneko jantokiak, nola kudeaketa ez-zuzenekoak, era berean, banakako izaeraz beste ikastetxe bateko ikasleak onar ditzaketen jantoki unitarioak izan daitezke edo baita jantoki partituak ere, hau da, horrelakoxeak izateko baimendutakoak direnak.

  1. atala.¿ 1.¿ Herri ikastetxeetan jantokiak zabaltzea eta berorien funtzionamendua administrazio-baimen printzipioaren eraginpean egongo da.

  1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten eskola-jantokiak zabaltzea eta berorien funtzionamendua baimenduko du. Hala ere, Sail horrek berak aipatu baimena uka lezake baldin eta baliabideen plangintza eta aprobetxamendu irizpideek hala gomendatzen badute.

  1. Sekzioa.¿ Baimen erregimena eta ezaugarriak.

    1. atala.¿ 1.¿ Kudeaketa zuzeneko jantokietarako prozedura eta baldintzak:

      1. OOG ko presidenteak sinatutako baimen-eskabidea igorriko du Lurralde Ordezkaritzako Ikastxeetako Burutzara.

        Eskabideri honako agiriak erantsiko zaizkio:

        1. ¿ OOG aren Akordioa, bertan, nahitaez, honakoak jasoko dira:

          • Kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzuaren berariazko aukera.

          • Sailak antolatu eta finantziatutako eguerdiko garraioari berariaz uko egitea. Hala ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, OOG aren aginduz ikastetxeko jantoki-zerbitzua ezin erabil dezaketen talde zehatzentzat, taldeek eurek hala eskatzekotan, eta aurretiaz uko egiten badiote jantoki-zerbitzuari (uko egite hori ikasturte osorako izango da) eguerdiko garraio-zerbitzua baimen lezake.

        2. ¿ Zabaldu nahi den jantokiaren ezaugarri orokorren memoria, ikastetxeko zuzendariak sinatutakoa, honako puntuak jasoko dituena:

          • Jantokirako eskatutako antolaketa eta funtzionamendu barne araudia.

          • Eskola-jantokiko egoitza eta zerbitzu desberdinetara zuzendutako tokien kokapena erakusten duten planoak.

          • Erabiltzaileen gutxi gora-beherako kopurua, edukiera eta, dagokion kasuan, jantokiko txandak.

          • Jantokiko txanden aurretik eta ostetik egiteko programatutako jarduerak.

          • Jantokiaren finantziaziorako aurreikusitako sistema, aurrekontuak jotako sarrerak eta gastuak.

      2. Ordezkaritzako Ikastetxeen Burutzak baimentzearen edo ez baimentzearen bidezkotasunari buruzko txostena, bertan baimen-baldintzak jasoz, igorriko du, a) idazatian adierazitako gainontzeko agiriekin batera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeetako Zuzendaritzara.

      3. Ikastetxeetako zuzendariak baimena eman edo eskabidea ukatzea erabakiko du, erabaki positibodun bi kasu eman daitezkeelarik:

        1. ¿ Behin-behineko baimena: jantokiak egokitze-lanak behar dituztenean eta jantoki-zerbitzuaren funtzionamendua berma dezaketenean.

        2. ¿ Behin-betiko baimena.

      4. Ikastetxeetako zuzendariak emango duen baimenak eskola-jantokiaren funtzionamendua ahalbidetuko du, ezarritako formaz eta araudiz.

      5. Aipatu baimenaren baldintzaren bat aldatuko balitz, Ikastetxeetako Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzaren bitartez, berorrek erabaki dezan aipatu baimena aldatzea egoki denentz.

        1. ¿ Agindu honetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetzeak, edo jantoki-zerbitzuan ekonomia-defizita egoteak, eskola-jantokiaren zabaltzearen eta berorien funtzionamenduaren baimena baliogabetzea ekar lezake. Nolanahi ere, bazkalkideen kuotak ezartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako irizpideak ez betetzeak berehala baliogabetzea ekarriko du.

          Halaber, ikastetxeko OOGak ezin berma baditzake eskola-jantokia behar bezala funtzionatzeko eta antolatzeko beharrezko baldintzak, Ikastetxeetako zuzendariak jantoki-zerbitzua etetea erabakiko du.

    2. atala.¿ Kudeaketa zuzeneko jantokiek honako ezaugarriak izango dituzte:

    1. ¿ Janarien prestaketa:

      1. Kanpoan prestatutako janaria: arloko enpresa bati kontratatutako prestaketa eta banaketa

      2. Hala ere, eta bazkalkideen taldearen ezaugarriek hala gomendatzekotan, ikastetxean prestatuko da janaria: lehengai horniketa, prestaketa eta banaketa arloko enpresa bati kontratatua.

    2. ¿ Sukaldeko langileak:

      1. Janari hornitzailea den enpresak kontratatutako sukaldeko langileak, bai ikastetxetik kanpo zein ikastetxean bertan prestatu.

      2. Salbuespenez, sukaldeko langileak Sailekoak bertakoak izan daitezke, azken hauek egoera geografikoak eta sozioekonomikoak erdeinatutako alderdietakoak diren ikasleez arduratzen diren jantokietara zuzenduko dira.

        Sukaldeko langileen ratioak Hezkuntza-Administrazioko Sailordetzak zehaztuko ditu urtero.

    3. ¿ Zaintza:

      1. Ikastetxeko irakasleak arduratuko dira zaintzaz, zaintza lanak egiten dituzten irakasleek, euren jardueraren ordainez, kasu bakoitzean ezartzen denaren arabera, irakastordu gutxiago emateko eskubidea izango dute.

      2. Salbuespenezko kasuetan arloko enpresa baten bidez kontratatuko da.

        Zaintzaz arduratzen diren langileen ratioak Hezkuntza-Administrazioko Sailordetzak zehaztuko ditu urtero.

    4. ¿ Arduraduna:

      Jantoki bakoitzeko bat, ikastetxeko irakaslea izango dena. Jantoki partituen kasuan jantoki-instalazioak dauden ikastetxeko irakaslea izango da.

    1. atala.¿ Jantoki-zerbitzua kontratatzeko erregimena:

    1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bideratuko du kontratazio-espedientea, horretarako ikastetxeak eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu.

    2. ¿ Salbuespenez, Sail horrek berak hala baimenduta eta indarreango araudiarekin bat etorriz, aipatu kontratazioa ikastetxeak zuzenean egin ahal izango du, beti ere, zerbitzuaren kostua txikiagoa izan eta jantokiaren ardura duten langileak aipatu Sailekoak baldin badira.

  2. Sekzioa.¿ Jantoki-zerbitzuaren erabilpena.

    1. atala.¿ Zerbitzu hori dohain erabiltzeko eskubidea izango dute sukaldaritza, zaintza eta arduradun funtzioak beteko dituzten Saileko langileek, baita Hezkuntza Bereziko laguntzaileek ere.

    2. atala.¿ Ikastetxeko OOGak jantokiko plazak esleituko ditu honako lehentasunen arabera:

      1. Berezko eskubidedunak:

        • Ikastetxeko ikasleak garraio eskubidearekin.

        • Beste ikastetxe batzuetako ikasleak garraio eskubidearekin.

        • Ikastetxeko bekadunak.

        • Beste ikastetxe batzuetako bekadunak.

      2. Bolondresak:

        • Ikastetxeko gainontzeko ikasleak.

        • Beste ikastetxe batzuetako gainontzeko ikasleak.

        • Ikastetxeko langileak.

        • Beste ikastetxe batzuetako langileak.

          Jantokian lan egiten duten irakasleek zein bestelako langileek beti izango dute plaza erreserba bete behar dituzten funtzioen izaera dela eta.

  3. Sekzioa.¿ Funtzionamendu erregimena.

    1. Azpisekzioa.¿ Kudeaketa-organoak

    1. atala.¿ Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenari dagokio:

    1. ¿ Eskola-jantokiko antolaketarako eta funtzionamendurako jarraipideak onartzea.

    2. ¿ Jantokiko barne-funtzionamendurako araudia onartzea, ikastetxeko Antolamendu eta Jarduera-Araudiaren zati izango dena.

    3. ¿ Jantokiaren funtzionamendua ikuskatzea, Euskal Eskola Publikoaren Legeak bere 36.2.c) atalean zuzendarien kidegoari esleitzen dizkien eskumenen kaltetan gabe.

    4. ¿ Jantokiko kudeaketa ekonomikoa kontrolatzea, berorren aurrekontua eta berorren urte bukaerako kitapena onartuz (gastuen eta sarreren kontuak).

    5. ¿ Menuak onartzea ikasleen premia dietetikoak kontuan hartuz. OOG ak behar bezala justifikatutako osasun arrazoiengatik salbu, ez da onartuko bazkalkide-moten araberako menu berezituak izan daitezen.

    6. ¿ Bazkalkideen kuotak onartu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritakoaren arabera.

      Irizpide horiek aplikatuko ez balira jantokia zabaldu eta berorren funtzionamendurako baimena berehala baliogabetzea ekarriko luke berekin, Agindu honetako 4.2 atalean ezartzen denez.

    7. ¿ Ikastetxeko edo beste ikastetxe batzuetako ikasleak zein langileak jantokian sartzeko irizpideak, Agindu honetako 8. atalean ezarritakoak, betetzen diren ikuskatzea.

    8. ¿ Ikasleek parte har dezaten programak onartzea: osasunerako hezkuntza, gizarteko ohiturak hartzea eta aisialdia.

    9. ¿ Hala badagokio, Jantokiko Batzordea onartu.

    10. ¿ Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

    1. atala.¿ Ikastetxeko zuzendaria bera izango da jantokiko funtzionamenduaren arduradun gorena. Jantoki partituen kasuan, ikastetxeetako zuzendariek jantokiko zuzendaritza partitzen dute, hobeto deritzoten moduan antolatuko dira berorren kudeaketarako, beti ere instalazioak dauden ikastetxeko zuzendariaren gainbegiradapean.

      Jantokiko zuzendariak honako funtzioak beteko ditu:

    1. ¿ Jantokiko funtzionamenduari dagokionez egoki irizten diren izapideak eman arduradunari.

    2. ¿ Hala badagokio, jantokiko batzordeko presidentea izan.

    3. ¿ Jantoki-zerbitzura esleitutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langileen buru gisa jardun eta kanpoko langileen kasuan, bete behar dituzten funtzioen buru gisa, hala egokituz gero, hornitzaileak diren enpresen eta beren langileen artean existitzen diren lan-harremanen kaltetan gabe.

    4. ¿ Gastuak eta ordainketak baimenduko ditu. Jantoki partituen kasuan, kudeaketa ekonomikoa, era berean ikastetxearen kudeaketa ekonomikoan sartua, jantokia dagoen ikastetxean bakarra izango da.

    5. ¿ Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

    1. atala.¿ Jantokiko arduraduna izango da jantokiko kudeaketaren erantzukizuna duena, beti ere, ikastetxeko zuzendariaren gainbegiradapean eta, jantokiko batzordeak lagunduko dio, batzorde hori eratzea komenigarri ikusten den jantokietan.

      Jantokiko arduradunak honako funtzioak beteko ditu:

    1. ¿ Zaintza zereginetan jardun.

    2. ¿ Janari-zerbitzua antolatu.

    3. ¿ Menuen jarraipena.

    4. ¿ Hornitzaileei gastuen eta ordainketen proposamena egin. Bere ikastetxeko zein zerbitzuaz baliatzen diren beste ikastetxe batzuetako ikasleei, konbrantzaren jarraipena.

    5. ¿ Elikagaien eta lokalen higienearen kontrola.

    6. ¿ Sukaldeko tresneriaren inbentarioa aldian behin prestatzea eta gaurkotzea eta, behar direnak berriz jartzea.

    7. ¿ Jantokiko batzordea eratzekotan, organo horrek egin bilkuren aktak jaso.

    8. ¿ Jantokiko fondoen kontrola eraman.

    9. ¿ Jantokian bere zerbitzuak eskaintzen dituzten irakasleekin eta langileekin zuzeneko tratua eta zerbitzuak ematen dituzten enpresekin ere harreman zuzena.

    10. ¿ Jantokiko batzorderik eratzen ez den kasuetan, organo horren funtzioak bere gain hartuko ditu.

    11. ¿ Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

    12. atala.¿ Jantokiko Batzordea existitu ahal izango da (eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak berori era dadin sustatuko du), eta honako kideek osatuko dute:

      1. Ikastetxeko/ikastetxeetako zuzendaria/k.

      2. Arduraduna.

      3. OOG ak/ek adostutako ikasle ( DBHko lehenengo ziklotik hasita) eta ikasleen guraso kopuru batek; ahal dela, eskola-jantokia erabiltzen duten ikasleak eta ikasleen gurasoak izan beharko dute.

        Jantokiko Batzordeak honako funtzioak bete beharko ditu:

        1. ¿ Jantokiko aurrekontua prestatu.

        2. ¿ Ordezkaritza Organo Gorenari kontuak eman.

        3. ¿ Arduradunarekin batera jantokiko fondoen administrazioanlagundu.

        4. ¿ OOG ari menuak proposatu, ikasleen premia dietetikoak kontuan hartuz.

        5. ¿ Ikasleek parte har dezaten programak prestatu: osasunerako hezkuntza, gizarte ohiturak hartzea eta aisialdia.

        6. ¿ Helburuak betezen direnentz jarraipena.

        7. ¿ Jantokiko zerbitzua ebaluatu eta OOGari hobekuntzak planteatu.

        8. ¿ Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

        1. Azpisekzioa.¿ Sukaldeko langileak, Zaintzaz

          arduratzen direnak eta Hezkuntza Bereziko

          laguntzaileak.

    13. atala.¿ Sukaldeko langileak arduratuko dira janariak behar bezala prestatzeaz.

      Sukaldeko langileei honako funtzioak dagozkie:

    1. ¿ Janariak prestatzea.

    2. ¿ Janaria behar bezala aurkeztea, jantokiraino eramanez.

    3. ¿ Janaria mahaietan zerbitzatu eta gero erretiratu.

    4. ¿ Sukaldearen garbiketa baita bertako tresneriarena ere.

    5. ¿ Jantokiko instalazioak garbitzea eta doitzea.

    6. ¿ Jantokiko arduradunari jantokiko funtzionamenduan zuzenean eragiten duten gaien jakitun jarri.

    7. ¿ Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

      Funtzio horiek arloko enpresa batean batzen diren jantokietan, funtziook kontratatutako enpresako langileek beteko dituzte, eta enpresa bera arduratuko da horiek ondo betetzeaz.

    1. atala.¿ Zaintzaz arduratzen diren langileen funtzioak honakoak dira:

    1. ¿ Jantokian ordena egon dadin arduratzea.

    2. ¿ Jantokian eta atsedenaldietan, jatordu aurretik zein ostetik, ikasleen ardura eta zaintza.

    3. ¿ Eskola-jantokiaren hezkuntza-izaera dela eta, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko lehenengo urtetik hasita, ikasleen partehartzea sustatuko da mahai-zerbitzuak prestatzeko eta batzeko orduan eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo urtetik hasita, mahaiak zerbitzatzen eta txikienei laguntzen.

    4. ¿ Ikasleek parte har dezaten programak garatu: osasunerako hezkuntza, gizarte ohiturak eta aisialdia.

    5. ¿ Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

    1. atala.¿ Hezkuntza Bereziko laguntzaileak euren ikasleak eskola-komunitatean sartzeko bidea garatzeaz arduratuko dira era bateko edo besteko jantokien kasuan.

      Hezkuntza Bereziko laguntzaileei honako funtzioak dagozkie:

    1. ¿ Hezkuntza Berezikoak diren ikasle bazkalkideen zaintza-zereginak, beren garbitasunari arreta berezia jarriz.

    2. ¿ Bizikidetza-arauen garapena eta jateko orduan gizarte-portaera.

    3. ¿ Jantokiko tresnak erabiltzen irakatsi.

    4. ¿ Jolasaldian eta atsedenaldian, eta jatorduaren aurretik eta ostetik programatutako aisialdi-jardueretan zaintza-zereginak.

    5. ¿ Kurrikuluma norbanakoari egokitzearen garapenak ezartzen eta aurretiaz zehazten dituen lekualdaketetan hala eskatzen duen ikasleari lagundu.

    6. ¿ Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

    1. Azpisekzioa.¿ Erantzukizuna.

    1. atala.¿ Jantokiko funtzioak eta lanak betetzen dituzten langileen erantzukizuna, langileek eurek dituzten funtzioen arabera zehaztuko da.

  4. Sekzioa.¿ Segurtasuna eta Higienea.

    1. atala.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Osasun Sailak ezartzen duena alde batera utzita, jantokien osasun-egoera kontrolatuko du, gai horren inguruan herriko erakundeen eskumenen kaltetan gabe.

      Halaber, ikasturte bakoitzean jantokia funtzionatzen hasi aurretik, instalazioen, etxetresna elektrikoen, sukaldeko tresneriaren eta abarren egoera ezin hobea dela egiaztatuko du.

      Horretarako, ikasturte bakoitza hasi orduko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Osasun Sailari baimendutako jantokien zerrenda helarazi ahal izango dio.

      Hori dela eta, baimendutako jantoki guztiek Osasun-Ikuskaritzaren bisiten liburua izango du.

  5. Sekzioa.¿ Finantziazioa.

    1. atala.¿ 1.¿ Jantokiak bazkalkideen kuoten bitartez finantziatuko dira, eta hala badagokio, helburu horretara zuzendutako bestelako ente publikoren zein pribaturen diru-ekarpenen bitartez.

      Hezkuntza-Administrazioko Sailordetzak urtero ezarri ohi dituen irizpideei jarraiki zehaztuko dira bazkalkideen kuotak.

    1. ¿ Era berean, aipatu kuotek eta diru-ekarpenek jantoki-zerbitzuaren kostu erreala estaliko ez balute, Sailak emango dizkie ikastetxeei behar adinako dotazioak, Euskal Eskola Publikoaren Legearen 54.2 atalean ezarritakoaren arabera, Lege horretako 56.1, 31.2.b) eta 36.2.b) atalei jarraiki.

    2. ¿ Kuotak ordaindu ezean jantokiko plaza galduko da. OOGak erabakiko du nori kendu plaza.

  6. Sekzioa.¿ Kontrola eta Erregistroa.

    1. atala.¿ 1.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, arlo bakoitzean organo eskudunen bitartez, hau da, Ikastetxeetako Zerbitzuak, Langileria, Horniketa, Aukera Berdintasuna eta Aurrekontuak, eskola-jantokien administrazio-funtzionamendua eta funtzionamendu ekonomikoa ikuskatuko ditu, hori guztia Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorraren bidez egin daitezkeen jardueren kaltetan gabe.

    1. ¿ Baimendu, aldatu eta baliogabetzeko jarduerak Sailak berak, Ikastetxeetako Burutzen bitartez, egingo ditu, eta langileen jarraipena Ordezkaritzako Langileriaren Burutzak egingo du.

    2. ¿ Aurrekontuen eta Kontrol Ekonomikoaren eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuek jantokiak ekonomikoki eta administratiboki kudeatzeko behar adina izapide emango dituzte.

      Hezkuntza Administrazioko eta Aurrekontuetarako Lurralde Burutzak, jantokien jarraipen administratiboa eta ekonomikoa egingo du eta horretarako beharrezkoa den informazioa eskatuko du.

    3. ¿ Funtzionamendu gastu orokorretarako baimendutakoaz aparte, ikastetxeek jantokia kudeatzeko banku-kontua edukiko dute, hala nahi izanez gero, eta ikastetxeko kudeaketa ekonomiko osoaren baitan kudeatuko da, aurretiaz onartutako urteko kudeaketa-programaren arabera.

    1. atala.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dagoen ikastetxeetako erregistroan jasoko da zein diren baimendutako jantokiak.

I Sekzioa.¿ Baimen erregimena eta ezaugarriak.

  1. atala.¿ 1.¿ Kudeaketa ez-zuzeneko jantokiak erabiltzeko prozedura eta baldintzak:

    1. Jantokirako baimen-eskabidea, Ikastetxeko OOGko presidenteak sinatua, Lurralde Ordezkaritzako Burutzara zuzenduko da.

      Eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztuko dira:

      1. ¿ OOG aren Akordioa, bertan kudeaketa ez-zuzeneko jantoki-zerbitzuaren berariazko aukera.

      2. ¿ Ikastetxeko zuzendariak jantokiaren kudeaketa bere gain hartuko duen zuzenbide pribatuko enteari jantokirako erabiliko diren lokalak dohainik erabiltzeko aldi baterako baimenaren, eta enteak onartu dueneko egiaztagiria.

      3. ¿ Zabaldu nahi den jantokiaren ezaugarri orokorren memoria, jantokia kudeatuko duen zuzenbide pribatuko enteak sinatua, eta honako puntuak jasoko dituena:

        • Eskola-jantokiko egoitza eta zerbitzu desberdinetara zuzendutako tokien kokapena erakusten duten planoak.

        • Erabiltzaileen gutxi gora-beherako kopurua, edukiera eta, dagokion kasuan, jantokiko txandak.

        • Jantokiaren finantziaziorako aurrikusitako sistema, aurrekontuak jotako sarrerak eta gastuak.

        • Jantokiaren kudeaketa bere gain hartuko duen zuzenbide pribatuko entearen gaitasun juridikoaren egiaztagiria.

    2. Ordezkaritza Ikastetxeen Burutzak baimentzearen edo ez baimentzearen bidezkotasunari buruzko txostena, bertan baimen-baldintzak jasoz, igorriko du, a) idazatian adierazitako gainontzeko agiriekin batera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeetako Zuzendaritzara.

    3. Ikastetxeetako zuzendariak baimena eman edo eskabidea ukatzea erabakiko du, erabaki positibodun bi kasu eman daitezkeelarik:

      1. ¿ Behin-behineko baimena: jantokiak egokitze-lanak behar dituztenean eta jantoki-zerbitzuaren funtzionamendua berma dezaketenean.

      2. ¿ Behin-betiko baimena.

    4. Ikastetxeetako zuzendariak emango duen baimenak eskola-jantokiaren funtzionamendua ahalbidetuko du, ezarritako formaz eta araudiz.

    5. Aipatu baimenaren baldintzaren bat aldatuko balitz, Ikastetxeetako Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzaren bitartez, berorrek erabaki dezan aipatu baimena aldatzea egoki denentz.

      1. ¿ Agindu honetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetzeak, edo jantoki-zerbitzuan ekonomia-defizita egoteak, eskola-jantokiaren zabaltzearen eta berorien funtzionamenduaren baimena baliogabetzea ekar lezake.

        Nolanahi ere, ikastetxeko OOGak ezin berma baditzake eskola-jantokia behar bezala funtzionatzeko eta antolatzeko beharrezko baldintzak, Ikastetxeetako zuzendariak jantoki-zerbitzua etetea erabakiko du.

  2. atala.¿ Kudeaketa ez-zuzeneko jantokietan, jantokiko-zerbitzua arloko enpresek emango dute.

  3. atala.¿ Zerbitzuaren kontratazioa, hala badagokio, jantoki-erabilpenerako lokalak utzi zaizkion zuzenbide pribatuko enteak egingo du.

    Kudeaketa ez-zuzeneko jantoki-zerbitzuak eragiten dituen bestelako lan-harremanak ez dute Administrazioarekiko inolako lotura juridikorik ekarriko.

    II Sekzioa.¿ Jantoki-zerbitzuaren erabilpena.

  4. atala.¿ Kudeaketa ez-zuzeneko jantokietan, Agindu honetako 8. atalean jasotzen den kudeaketa zuzeneko jantokietarako ezarritako berariazko eskubidea duten erabiltzaileen lehentasun-ordena errespetatu beharko da.

    1. Sekzioa.¿ Funtzionamendu erregimena.

  5. atala.¿ Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenari dagokio:

  1. ¿ Jantokiko barne-funtzionamendurako eta menuen hautaketarako irizpideak onartzea.

  2. ¿ Jantokiaren funtzionamendua ikuskatzea.

  3. ¿ Agindu honen 8. atalean ezarritako berezko eskubidedun erabiltzaileak sartzeko irizpideak betetzen direnentz ikuskatzea.

  4. ¿ Jantokiaren kudeaketa ekonomikoa ikuskatzea.

  1. atala.¿ Ikastetxeko zuzendaria arduratuko da eskola-jantokirako lokalen emate-akordian ezarritako irizpideak bete daitezen.

    1. Sekzioa.¿ Seguritatea eta Higienea.

  2. atala.¿ Kudeaketa ez-zuzeneko jantokiei jantoki-zerbitzuan Seguritate eta Higienari buruz Agindu honetako 17. atalean ezarritakoa aplikatuko zaie.

    1. Sekzioa.¿ Kontrola eta Erregistroa.

  3. atala.¿ 1.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, arlo bakoitzean organo eskudunen bitartez, eskola-jantokien administrazio-funtzionamendua eta funtzionamendu ekonomikoa ikuskatuko ditu, hori guztia, Zerbitzuen Ikuskaritza Orokarraren bidez egin daitezkeen jardueren kaltetan gabe.

  1. ¿ Baimendu, aldatu eta baliogabetzeko jarduerak Sailak berak, Ikastetxeetako Burutzen bitartez, egingo ditu.

  2. ¿ Aurrekontuen eta Kontrol Ekonomikoaren Zerbitzuak eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuek Agindu honetan ezarritakoa betetzeko behar adina izapide emango dituzte eta Hezkuntza Administrazioko eta Aurrekontuetarako Lurralde Burutzak horretarako beharrezkoa den informazioa eskatuko du.

  1. atala.¿ Agindu honen 20. atalean ezartzen denaren arabera jasoko dira ikastetxeko erregistroan kudeaketa ez-zuzeneko jantokiak.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Agindu honetan ezarritakoa 1997/98 ikasturtetik aurrera aplikatuko zaie, ez bakarrik sortuko diren jantokiei, baizik eta dagoeneko existitu eta eranskinean agertzen direnei eta gainera kudeaketa zuzenaren aldeko aukera egiten dutenei ere; 1998/99 ikasturtetik aurrera gainontzeko jantoki guztiei aplikatuko zaie.

Argitaratuko den Agindua erabat aplikatu arte, bertan ezarritakoaren arabera sartu ez diren jantokiak, beren egungo araubide juridikoa izango dute 1996/97 ikasturterako ezarritako balioen araberako banakako laguntzak jasoz.

INDARGABETZE XEDAPENA

1994ko azaroaren 18ko Agindua indargabetzen da, baita Agindu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko eta beheragoko xedapenak ere.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

HERRIA / MUNICIPIOIKASTETXEA / CENTRO

1 AMURRIO I.B. GABRIEL MARIA IBARRA

2 CAMPEZO C.P. COMARCAL CAMPEZO YOAR

3 IRUÑA DE OCA C.P. JOSE MIGUEL BARANDIARAN

4 LABASTIDA C.P.LABASTIDA

5 LAGUARDIA I.B. SAMANIEGO

6 LLODIO C.P. LATEORRO

7 OYON-OION C.P. RAMIRO DE MAEZTU

8 RIBERA BAJA C.P. COMARCAL UNAMUNZAGA

9 SALVATIERRA / AGURAIN C.P. MARCOS SAGASTI

10 VALDEGOVIA C.P. GOBEA

11 VITORIA-GASTEIZ ODON APRAIZ IKASTOLA

12 VITORIA-GASTEIZ ABETXUKO IKASTOLA

13 VITORIA-GASTEIZ C.P.RAMON BAJO

14 VITORIA-GASTEIZ C.P.STA.MARIA DE VITORIA

15 VITORIA-GASTEIZ C.P. NTRA. SRA. DE LAS NIEVES

16 VITORIA-GASTEIZ I.B. FEDERICO BARAIBAR

17 VITORIA-GASTEIZ I.B. FRANCISCO DE VITORIA

18 VITORIA-GASTEIZ I.E.S. EKIALDEA

19 VITORIA-GASTEIZ I.E.S. MENDEBALDEA

19 ARABAKO IKASTETXEAK GUZTIRA TOTAL CENTROS ARABA

HERRIA / MUNICIPIOIKASTETXEA / CENTRO

1 ABADIÑO TRAÑA MATIENAKO HERRI ESKOLA

2 ABANTO C.P. EL CASAL

3 ABANTO I.B. DOLORES IBARRURI

4 AMOREBIETA-ECHANO AMOREBIETA-LARREA HERRI IK.PUBLIKOA

5 AMOREBIETA-ECHANO I.F.P.ZORNOZA

6 ARRATZU C.P. BARRUTIA

7 ARRIGORRIAGA C.P. ARRIGORRIAGA

8 ARRIGORRIAGA C.P.STA.M.OLLARGAN

9 BALMASEDA C.P. BALMASEDA / I.B. BALMASEDA (ESO)

10 BARAKALDO I.B. BEURKO

11 BARAKALDO I.B. CRUCES

12 BARAKALDO I.P.F.P. NICOLAS LARBURU

13 BARAKALDO C.P.BURCENA

14 BARAKALDO C.P.LARREA

15 BARAKALDO C.P.MUNOA

16 BARAKALDO C.P.RETUERTO

17 BARAKALDO C.P.RONTEGUI

18 BASAURI C.P. BASOZELAI-GAZTELU

19 BASAURI C.P. CALDERON BARCA-LOPE DE VEGA

20 BASAURI I.B. URBI

21 BASAURI I.B. URIBARRI

22 BASAURI I.F.P. BIDEBIETA -SEC.CERVANTES (IES)

23 BASAURI I.F.P. BIDEBIETA

24 BASAURI C.P.VELAZQUEZ-M.CERVANTES

25 BERMEO C.P. BERMEO-SAN FRANCISCO

26 BERMEO I.B.IGNACIO AROZENA

27 BERRIZ C.P. LEARRETA-MARKINA (+ ESO Berriz)

28 BILBAO C.P. BASURTO-OLABEAGA

29 BILBAO C.P. DEUSTO

30 BILBAO C.P. MTRA. ELENA DE LAS FUENTES

31 BILBAO C.P. MÚGICA-SOLOKOETXE

32 BILBAO C.P. PIO BAROJA

33 BILBAO C.P. SAN FCO. JAVIER-SAN IGNACIO

34 BILBAO C.P. SIETE CAMPAS-ZORROZGOITI

35 BILBAO C.P. ZABALA

36 BILBAO C.P. ZURBARANBARRI

37 BILBAO DEUSTUKO IKASTOLA

38 BILBAO I.B. GABRIEL ARESTI

39 BILBAO C.P.VDA.EPALZA (I.B.Martin de Bertedona)

40 BILBAO I.B. MARTIN DE BERTENDONA

41 BILBAO I.F.P. ESCURCE

42 BILBAO I.F.P. ARTABE

43 BILBAO I.E.S. LA PEÑA OLLARGAN

44 BILBAO I.B. RECALDEBERRI

45 BILBAO C.P.LUIS BRIÑAS (IES SANTUTXU)

46 BILBAO I.E.S. SOLOKOETXE

47 BILBAO I.B. SAN ADRIAN

48 BILBAO CP ZURBARAN (IES ZURBARAN)

49 BILBAO INTXIXU IKASTOLA

50 BILBAO C.P.ARESTIZABALA-ALTAMIRA

51 BILBAO C.P.ARTATXE (ARTATSE)

52 BILBAO C.P.ELEJABARRI

53 BILBAO C.P.FCO.GOYA-OTXARKOAGA

54 BILBAO C.P.GABRIEL ARESTI

55 BILBAO C.P.GRAL.ZUMALAKARREGUI

56 BILBAO C.P.ING.J.ORBEGOZO GOROSTIDI

57 BILBAO C.P.LOPE DE VEGA

58 BILBAO C.P. MINA DEL MORRO

59 BILBAO C.P.MTRO.GARCIA RIVERO

60 BILBAO C.P.MTRO.JUSTO PASTOR MANSO

61 BILBAO C.P.RAMON Y CAJAL

HERRIA / MUNICIPIOIKASTETXEA / CENTRO

62 BILBAO C.P.SAN FRANCISCO

63 BILBAO C.P.TOMAS CAMACHO

64 BILBAO C.P.ZAMAKOLA-JUAN DELMAS

65 BILBAO I.B.IBARREKOLANDA

66 BILBAO I.B.TXURDINAGA-BEHEKOA (MIXTO)

67 CARRANZA C.P. CONCHA

68 DURANGO I.E.S. SAN ROKE

69 ELORRIO C.P. ALEJANDRO GOIKOETXEA

70 ERANDIO ALTZAGA IKASTOLA

71 ERANDIO I.E.S. ASTRABUDUA

72 ERANDIO BEKOA IKASTETXEA

73 ERANDIO C.P.GOIKO-LANDA

74 ERANDIO C.P.IGNACIO ALDEKOA

75 ERMUA ANAITASUNA IKASTOLA

76 ETXEBARRI ELIZATEA / ANTEIGLESIA C.P. SAN ANTONIO

77 ETXEBARRI ELIZATEA / ANTEIGLESIA C.P.J.M.BARANDIARAN

78 GALDAKAO I.E.S. BENGOETXE

79 GALDAKAO C.P.APERRIBAI

80 GALDAKANO I.B.ELEXALDE

81 GERNIKA-LUMO C.P. ALLENDE SALAZAR

82 GERNIKA-LUMO I.B.GERNIKA

83 GETXO I.B. JULIO CARO BAROJA (EDIF.CP.S.IGNACIO)

84 GETXO I.B. JULIO CARO BAROJA

85 GETXO I.F.P.AIXERROTA

86 GETXO I.F.P.FADURA

87 GUEÑES C.P. SODUPE/ NTRA SRA DEL CARMEN

88 IGORRE C.P. IGNACIO ZUBIZARRETA

89 IURRETA I.E.S. IURRETA/ JUAN OROBIOGOITIA BHI

90 LEIOA C.P.LAMIAKO

91 LEIOA I.B. JOSE MIGUEL DE BARANDARIAN

92 LEIOA I.B. ROMO-I.B.AIBOA

93 LEKEITIO C.P. LEKEITIO

94 MARKINA-XEMEIN C.P. BEKOBENTA

95 MUNGIA I.B. ESTEBAN URQUIAGA «LAUAXETA»

96 MUSKIZ C.P. COMARCAL PEDRO CANTARRANA

97 ONDARROA I.B.ONDARROA

98 ORTUELLA I.E.S. ORTUELLA

99 PLENTZIA C.P. PLENCIA

100 PORTUGALETE C.P. KANPAZAR IKASTOLA

101 PORTUGALETE C.P. RUPERTO MEDINA

102 PORTUGALETE I.F.P. REPELEGA

103 PORTUGALETE C.P.GABRIEL CELAYA

104 PORTUGALETE C.P.VIRGEN DE LA GUIA

105 SANTURTZI I.B. AXULAR

106 SANTURTZI I.B. KANTAURI

107 SANTURTZI I.F.P. SAN JORGE

108 SANTURTZI C.P.LAS VIÑAS

109 SANTURTZI C.P.MTRA.EMILIA ZUZA BRUN

110 SANTURTZI C.P.SERANTES

111 SESTAO C.P. ALBIZ

112 SESTAO C.P. ANTONIO TRUEBA

113 SESTAO C.P.KUETO

114 SESTAO C.P.VISTA ALEGRE

115 SOPELANA I.E.S. SOPELANA

116 UGAO-MIRABALLES C.P. VIRGEN DE UDARRIAGA-UGAO

117 VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARAN I.B. SAN SALVADOR DEL VALLE

118 VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARAN C.P. LA ARBOLEDA

119 VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARAN C.P. SAN GABRIEL

120 ZALLA C.P. MIMETIZ

121 ZARATAMO JUAN RAMON AZPIRI IKASTOLA

121 BIZKAIKO IKASTETXEAK GUZTIRA TOTAL CENTROS BIZKAIA

HERRIA / MUNICIPIOIKASTETXEA / CENTRO

1 ALEGIA C.P. SAN JUAN

2 ANDOAIN C.P. ONDARRETA-LEIZARAN

3 ARETXABALETA C.P. KURTZEBARRI

4 ARRASATE edo/o MONDRAGON I.B. DE ARRASATE

5 AZKOITIA AZKOITIKO IKASTOLA -«XABIER MUNIBE»

6 AZPEITIA B.H.I. KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA

7 BEASAIN B.H.I. LOINAZPE

8 BERGARA C.P. SAN MARTIN DE AGUIRRE

9 DEBA L.H. OSTOLAZA-ITZIARKO AMA IK.

10 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA

11 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN B.H.I. AMARA

12 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN B.H.I. ANTIGUO

13 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN C.P. BIDEBIETA

14 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN C.P. SAN JOSE DE CALASANZ

15 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN ESCUELA PUENTE

16 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN I.F.P. MANTEO

17 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN IBAI LIZEOA

18 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN INTXAURRONDOKO IKASTOLA

19 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN ATEGORRIETA I.PUBLIKOA

20 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN C.P.OLETA

21 EIBAR B.H.I. ARMERIA

22 EIBAR B.H.I. ITZIO

23 ELGOIBAR I.B.ARREITURRE

24 HONDARRIBIA I.B. DE HONDARRIBIA

25 IRUN B.H.I. TOKI ALAI

26 IRUN C.P. JAIZKIBEL

27 IRUN IES DUNBOA (CP.STA.ELENA)

28 LEGAZPI C.P. D.AGUIRRE

29 LEZO B.H.I. J. ETXEBERRI/LEZO HERRI ESKOLA

30 MUTRIKU GOIZEKO IZARRA IKASTOLA

31 OIARTZUN C.P. ELIZALDE

32 ORDIZIA C.P. FRAY A. URDANETA

33 RENTERIA C.P. LANGAITZ

34 RENTERIA C.P. CRISTOBAL GAMON

35 RENTERIA C.P.PIO BAROJA

36 RENTERIA I.B. KOLDO MITXELENA

37 RENTERIA C.P. BERAUN-BERRI

38 TOLOSA C.P. FELIX SAMANIEGO

39 URNIETA B.H.I. URNIETA

40 VILLABONA C.P. DTOR. FLEMING

41 ZUMARRAGA C.P. ZELAI-ARISTI IKASTETXE

41 GIPUZKOAKO IKASTETXEAK GUZTIRA TOTAL CENTROS GIPUZKOA

181 IKASTETXEAK GUZTIRA TOTAL CENTROS