Arautegia
Inprimatu216/1997 DEKRETUA, urriaren 7ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko ibaietan arrantza egiteko baimena arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 5291
- Xedapen-zk.: 216
- Xedapen-data: 1997/10/07
- Argitaratze-data: 1997/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
– Helbide interesgarriak aldizkari eta argitalpenetan bilatzea eta jasotzea.
– Helbideen direktorioak sortzea eta antolatzea, zerbitzu telematikoetarako sarrera-programen prestazioak erabiliz.
– Posta elektronikoaren erabilpenean bertako gutunontziak sortzea eta antolatzea.
– Posta elektronikoaren bidez, eskolako beste erabiltzaile batzuekin mezuak bidaltzea eta jasotzea.
– Datu-base telematikoetan informazioa bilatzeko antolatzea.
– Informazioa selektiboki jasotzea eta fitxategietan gordetzea, beranduago testu-prozesadore batekin erabiltzeko.
– Zerbitzu telematikoetatik berreskuratutako informaziotik abiatuta, testu-prozesadore txiki baten bidez txosten txikiak egitea.
– Beste ikastetxe batzuetako taldeekin batera, proiektu komunak egitea, posta elektronikoak, informazioa trukatzeko eskaintzen duen aukera erabiliz.
Jarrerazko edukiak.
– Zerbitzu telematikoen erabilpenean eta sarreran, a priori plangintza baloratzea.
– Helbideen zerrendak antolatzeagatik eta mantentzeagatik interesa azaltzea.
– Informazio telematikoaren trukaketan, gizalegezko arauak erabiltzearen aurrean jarrera positiboa azaltzea.
Datu-Baseen antolatzailea (1. eta 2. Zikloa).
Lehenengo ziklorako egokitzat jotzen diren edukiak (*) bidez adieraziko dira
Kontzeptuzko edukiak.
– Datu-Basea kontzeptua. Datu-Basearen eta Datu-Basearen programa edo antolatzailearen arteko desberdintasuna. Datu-Baseak erabiltzeko eremua. Datu-Baseak eskola-esparruan erabiltzeko aukerak. (*)
– Datu-Base baten fitxategi baten egitura. Erregistroak eta eremuak. (*)
– Erregistroak edo fitxa sinpleak diseinatzea. Erregistro edo fitxa bat diseinatzean, kontuan hartu beharreko puntuak.
– Datu-Base lau baten antolatzailearen (ez-erlazionala) funtzionamenduaren eskema logikoa. Erregistroen kokapen logikoa: memorian erregistroak (pantaila) eta diskoan erregistroak (fitxategia).
– Programaren baliabideak, erregistroak memorian (pantaila) eta memoriatik diskora irekitzeko-kargatzeko eta gordetzeko-salbatzeko. (*)
– Erregistroak pantailan ikusteko modu desberdinak: erregistro bakarrak eta taulak (*).
– Base-datuen antolatzaile batek pantailan duen inguruneko arloak edo eremuak. Aipatu ingurune horretatik desplazamenduak. Menuaren aukeretara prozesua pertsonalizatzeko aukerak.
– Datu-Basearen antolatzailean, teklatuak eta arratoiak dituzten berariazko funtzioak. (*)
– Datu-base bat sortzeko eta diseinatzeko baliabideak.
– Erregistroak aukeratzeko, editatzeko, gehitzeko eta ezabatzeko baliabideak. (*)
– Erregistroak antolatzeko baliabideak (*).
– Datu-Baseei galdeketak egiteko moduak. Programaren baliabideak, erregistroak bilatzeko eta aukeratzeko. (*)
– Txostenaren kontzeptua. Inprimagailuaren bidezko oinarrizko txostenak eta fitxategian txostenak, beste aplikazio batzuekin erabiltzeko.
– Txostenak diseinatzeko baliabideak.
Prozedurazko edukiak:
– Datu-Basearen antolatzailearen aplikazioan sartzea eta ateratzea. (*)
– Erabilpen komuneko dokumentuak aztertzea (ordainagiriak, eskola-fitxa, ikasleen zerrendak, posta-etiketak, banku-kontuen laburpenak, ekipamendu-zerrendak, liburuen fitxak, eta abar), Datu-Baseen erabilpenarekin erlazionatu ahal izateko. (*)
– Datu-Baseen fitxategien adibide desberdinetatik abiatuz, ondoren adierazten diren eragiketak egitea: (*)
Datu-Basea memoriara (pantaila) irekitzea-kargatzea.(*)
Erregistroak bilatzea eta aukeratzea. (*)
Irizpide desberdinen arabera erregistroak antolatzea (ordenan jartzea). (*)
Erregistroen altak (berriak) eta bajak (ezabapena). (*)
Eremuen edukia erregistro batean eguneratzea.(*)
Eguneratzeak diskoan (fitxategian) gordetzea (salbatzea). (*)
– Txostenak egitea, erregistroak iragaziz eta antolamendu-irizpideak jarraituz.
– Txostenak testu-prozesadorearen formatura esportatzea.
– Informazioa fitxetan biltzeko beharrak definitzetik abiatuz, honako eragiketa hauek egitea:
Datu-Basearen diseinua planifikatzea: eremu-kopurua, tamaina eta eremuen formatua, erregistroak pantailan duen itxura eta aurkezpena, datu-baseen erabilpena, erregistroak antolatzeko eta sailkatzeko irizpideak, eta abar...
Datu-basearen antolatzailearen baliabideak erabiltzea, datu-basearen egitura sortzeko.
Aurkezpen pertsonalizatuak sortzea, erregistroak pantailan ikusteko.
Datu-Base berrian datuak sartzea.
Datu-Basearen erabilpen-aukerekin baieztapenak egitea.
Jarrerazko edukiak.
– Datu-Base baten diseinua antolatzeagatik interesa agertzea.
– Erregistroak bilatzeko planteamendu zorrotza egitea.
Kalkulu-orria (2. Zikloa).
Kontzeptuzko edukiak.
– Kalkulu-orriaren kontzeptua. Gelaskak, errenkadak eta zutabeak.
– Testu-prozesadore baten taulekin, edo datu-base batekin dituen antzekotasunak eta desberdintasunak.
– Kalkulu-orri baten erabilgarritasuna. Eskola-esparruan erabiltzeko aukerak.
– Gelaskek izan dezaketen informazio-mota.
– Gelaskak aipatzeko moduak.
– Kalkulu-orri lau baten funtzionamenduaren eskema logikoa: fitxategi moduan diskoan gordetako orria eta memorian (pantaila) gordetako orria.
– Datuak gelasketan sartzeko moduak: zuzenean edo beste gelaskei erreferentzia eginez, formulak erabiliz. Formula-kontzeptua. Oinarrizko formulak.
– Kalkulu-orri bat marrazteko eta aurkezpen-formatua emateko moduak. Testuaren erabilpena, marrazkiak sartzea, errenkadak ikustea, ertzak finkatzea, eta abar...
– Errenkaden eta zutabeen itxura pantailan pertsonalizatzeko moduak.
– Teklatuak eta arratoiak, kalkulu-orrian dituzten berariazko funtzioak.
– Estatistika-grafikoak eta horiek sortzeko abiapuntu bezala behar diren datuak. Balore-bikoteen serieak eta kalkulu-orrian duten aurkezpena. Kalkulu-orri batean, balore-pareak estatistika-grafikoak sortzeko antolatzeko moduak.
Kalkulu-orri baten inprimatze-aukerak. Inprimatze-eremuak aukeratzeko aukerak.
Prozedurazko edukiak.
– Kalkulu-orriaren aplikaziora sartzea eta ateratzea.
– Erabilpen komuneko dokumentuak aztertzea (estatistika-datuak prentsan, kirol-sailkapenak, indizeen eboluzioa, eta abar), kalkulu-orrien erabilpenarekin erlazionatzeko.
– Kalkulu-orri desberdinen adibideak aztertzea eta jarraikuntza egitea:
Kalkulu-orria, diskotik (fitxategia) memoriara (pantaila) irekitzea-kargatzea.
Menuaren aukeretatik desplazamendua.
Pantailan egiten den lanaren ingurunearen itxura pertsonalizatzea.
Errenkada eta zutabe berriak sartzea.
Gelasketako datu-motak baieztatzea eta aztertzea.
Gelasketako datuen formatua aldatzea.
Gelaska berriak sortzea, beste gelasketako edukitik abiatuta, formula errazak erabiliz.
Orriaren itxuran eta diseinuan aldaketak egitea.
Balore-serietatik abiatuta estatistika-grafikoak sortzea.
E rrenkadei eta zutabeei itxura erakargarria emateko elementu argigarriak erabiltzea.
Txostenak inprimagailuaren bidez sortzea.
– Kalkulu-orrien diseinua eta sorkuntza.
Datu-motak, elementu argigarriak, formatua eta gelasken itxura, formulak, grafiko erlazionatuak, inprimagailuko txostenaren itxura, orria gordetzen deneko disko-fitxategia, eta abar...
Kalkulu-orria lan-eremuan sortzea.
Proba-datuak erabiltzea, formulen bidez kalkulatutako gelasketan simulazioak egiteko.
Jarrerazko edukiak:
– Kalkulu-orria lanabes bezala baloratzea, fenomeno matematikoak irudikatzeko.
– Simulazioaren aurrean jarrera positiboa azaltzea, arazoak konpontzeko prozedura bezala kalkulu-orriak erabiliz.
(1. eta 2. Zikloa)
Multzo honetan, arlo edo disziplina jakin batzuen curriculum-alderdiak garatzeko, berariaz, diseinatu diren informatika-aplikazioak landuko dira. Aplikazio-mota hauek modu desberdinetan ezagutzen dira, nahiz eta guztiak izendatzeko Ordenadorez Lagundutako Irakaskuntza (OLI ) termino generikoa erabiltzea erabaki den. Gaur egun, honako termino hauek ere erabiltzen dira: Ordenadorean Oinarritutako Irakaskuntza (OOI ) edo Ordenadorean Oinarritutako Ikaskuntza ( OOI ).
Kontzeptuzko edukiak.
– Ordenadoreak ikasteko baliabide bezala erabiltzeak dituen aukerak eta mugak.
– Ikasteko balio duten aplikazio- edo programa-motak:
Trebatzeko programak.
Tutoretza-programak.
Simulazio-programak.
Historiak, ipuinak, eta abar, sortzeko programak.
Estrategia-jokoen, abenturen, bideo-jokoen, eta abarren, programak.
– Programa-mota hauen ezaugarriak. Erabilpen-motak.
– Ordenadore-jokoak.
Prozedurazko edukiak.
– Programa desberdinen funtzionamendua ikusteko probak egitea.
– Programen aukeretatik desplazamendu-probak egitea.
– Hezkuntza-mailako informatika-programei eta -aplikazioei buruzko informazioa bilatzea.
– Jolas-izaera duten informatika-jokoen eta beste zenbait informatika-aplikazioen azterketak eta balorazioak egitea.
Jarrerazko edukiak.
– Informatika, ikasteko bitartekoetara sartzeko baliabide bezala baloratzea.
– Jolas-izaera duten zenbait informatika-aplikazioen aurrean jarrera kritikoa agertzea.
ETA KONPONTZEA ETA PROGRAMAZIO-LENGOAIA: LOGOA (2. Zikloa)
Edukien multzo honen bidez, programaziorako oinarrizko teknika errazak erabiltzea lortu nahi da, jarduera konstruktibo bezala, azterketarekin, arazoak konpontzearekin eta akatsak konpontzearekin erlazionatutako zenbait gaitasun bereganatzeko.
Hori guztia lortzeko, beharrezkoa da, alde batetik, programazio-lengoaia eta -ingurunea ahalik eta errazena izatea, eta bestetik, aurkezten diren jardueretan, arazo erraz bat konpontzeko jarraitu beharreko faseak azpimarratzea, programazio-lengoaia erabiliz. Nahiz eta diseinu honetan LOGO lengoaiari aipamen berezia egin -lengoaia erraza eta egituratua denez, eskolan erabiltzeko aproposa-, horrek ez du oztopatzen adierazten diren edukiak beste programazio-lengoaia batekin landu ahal izatea.
Kontzeptuzko edukiak.
– Ordenadorea makina programagarri bat bezala. Ordenadoreen programazioarekin erlazionatutako lanbideak.
– Programatzeko behar diren lanabesak. Programazio-ingurunea eta programazio-lengoaia.
– LOGO lengoaiaren programazio-ingurunea: programazio-ingurunearen pantailak edo leihoak.
– LOGO lengoaiaren gramatikaren oinarrizko elementuak: Hitzak, zerrendak, karaktere mugatzaileak.
– LOGO an oinarrizko Aginduak edo Primitiboak. Komandoen eta eragiketen arteko desberdintasuna
Pantailen erabilpena.
Lanerako espazioaren kudeaketa.
Disko-fitxategietan programak gordetzea eta berreskuratzea.
Dordokaren erabilpenaren primitiboak.
Hitzak eta zerrendak erabiltzeko oinarrizko primitiboak.
Eragiketa matematikoetarako oinarrizko primitiboak.
Aldagaiak erabiltzeko oinarrizko primitiboak.
– Aldagaiak LOGO lengoaian. Aldagaiak, memorian dauden «kutxak» bezala dira, baloreak eduki ditzaketenak.
– LOGO lengoaian oinarrizko programazio-unitatea: PROZEDURA. PROZEDURAK sortzea.
– LOGO lengoaian programa baten egitura: Prozeduren bilketa.
– Prozeduretan eta programetan fluxua kontrolatzeko egiturak.
– Arazo bat konpontzeko fase desberdinak, programazio-lengoaia erabiliz:
Arazoa aztertzea.
Programaren egitura diseinatzea.
Programazio-lengoaian kodetzea.
Programa probatzea eta araztea.
Prozedurazko edukiak.
– Programazio-ingurunean sartzea eta ateratzea.
– Programazio-ingurunearen erabilpenerako, oinarrizko aginduak edo aukerak erabiltzea.
– Diseinu batetik abiatuz, azterketa-orri batean, nahi diren dordoka-mugimenduak erabiltzea, pantailaren efektua baieztatzeko, zuzenean aginduak erabiltzea.
– Arazo erraz baten definiziotik, eta programazio-lengoaian dagokion irtenbidetik abiatuz:
Diskotik, programa bat duen fitxategi bat kargatzea, exekutatzea eta programak eragiten dituen ondorioak baieztatzea.
Akatsik gabe aurretik landutako programen eta prozeduren sintaxiaren eta egituraren jarraikuntza eta egiaztapena.
Akatsak dituzten aurretik landutako programen eta prozeduren jarraikuntza, egiaztapena eta arazketa.
– Arazo erraz baten definiziotik abiatuz (ordenadoreak egitea nahi dena):
Arazoaren azterketa egitea.
Programaren egitura diseinatzea.
Programazio-lengoaian kodetzea, prozedurak eta programa sortuz.
Programa exekutatzea, probatzea eta araztea.
Disko-fitxategi batean eta batetik, programa gordetzeko eta kargatzeko probak egitea
Jarrerazko kontzeptuak.
– Arazoak aztertzeko eta konpontzeko orduan zorroztasuna eta sistematizazioa egitearen aurrean jarrera positiboa azaltzea.
– Arazo baten azterketan erabiltzen den antolamendu dokumentala baloratzea.
– Akatsen arazketa praktika konstruktibo bat bezala erabiltzearen aurrean jarrera irekia azaltzea.
– Ebaluazio-Irizpideak.
Ebaluazio-irizpide bakoitzean adierazi behar da, zein ziklotan edo zikloetan ezartzea eta erabiltzea komeni den.
– Ordenadore pertsonal baten multzo funtzionalak deskribatzea eta adieraztea, baita aplikazio batekin lan egitean informazioa antolatzeko eskemak ere. (1. zikloa).
Irizpide honen bidez, ordenadore pertsonal baten funtzionamenduaren oinarrizko kontzeptuak zein neurritan bereganatu diren baieztatu nahi da; kontzeptu horiek beharrezkoak dira informazioaren osotasuna ziurtatzeko, erabilpen orokorreko aplikazioak erabiltzen direnean. Garrantzitsua da, adibidez, dokumentu bat edo beste edozein informazio-objektu memorian noiz dagoen eta diskoan -fitxategi moduan- noiz dagoen bereiztea.
– Ordenadore pertsonal baten periferiko erabilienak arazorik gabe erabiltzea eta ingurune fisikoaren mantenimendurako eragiketak egitea, lanpostuan zaindu beharreko segurtasun- eta garbitasun-arauak kontuan hartuz. (1. zikloa).
Irizpide honen bidez, erabiltzaileak zuzenean datuak sartzeko sarrera-periferiko erabilienak eta derrigorrezkoak erabiltzen duen gaitasuna baieztatu nahi da, hala nola teklatua eta arratoia.
Aldi berean, unitate zentralaren oinarrizko konexioak eta periferiko erabilienak aztertzeko autonomia-maila baieztatu nahi da: pantaila, teklatua, arratoia, inprimagailua, scannerra, modema, mikrofonoa, bozgorailuak, eta abar...; gauza bera aipatu periferiko horien oinarrizko mantenimenduari dagokionez: garbiketa, periferikoaren komando-panela, periferikoaren funtzionamenduan akatsak konpontzea, segurtasun- eta garbitasun-arauetara egokitzea, eta abar.
– Ingurune eragilearen oinarrizko erabilpenak eta osagarriak ezagutzea, modu praktikoan ingurune logikoaren mantenimendurako zereginak egiteko gai izanez, autonomia- eta kontzientzia-maila nahikoa azalduz (1. zikloa).
Irizpide honen bidez, ikaslea, sistema eragilea, ingurune eragilea eta erabiltzailearen interfaze bereizten dituen ikusi nahi da, baita ingurune eragilea eta programa-multzoetarako sarrera antolatzen eta egituratzen ote dakien ere, ordenadore pertsonalaren prestazioak bere beharretara egokituz. Zentzu honetan, ikasleak informazioa diskoetan antolatzeko orduan duen autonomia-maila kontuan hartuko da, programak-lanabesak eta informazioa bereiziz; pantailan egiten den lanaren ingurunea egokitzea, periferiko erabilienen konfigurazioa kontrolatzea, diskoan dagoen espazioa optimizatzea, segurtasun-kopiak egitea, disko akastunak berreskuratzea, informatika-birusen aurkako babesa, sare baten baliabideak erabiltzea, eta abar.
– Ordenadore pertsonal baten ingurunearen mantenimenduan izaten diren akats nagusiak bereiztea, eta egoera zailak bakarrik konpontzeko gai izatea, horretarako, eskuliburuak, gidaliburuak eta ikasleak berak landutako materialak erabiliz (1. zikloa).
Irizpide honen bidez, ikasleak, ordenadore pertsonal batekin lan egiten denean, normalean, azaltzen diren akatsen aurrean, zein jarrera hartzen duen baloratu nahi da. Zentzu honetan, ikasleak akatsen oinarrizko eskuliburua lantzen duen eta nola egiten duen aztertu nahi da. Etengabe eskuliburuak, gidaliburuak, laguntza-pantailak, eta abar, erabiltzeak, ikasleak ordenadorearen erabilpenean aurkitzen dituen arazoak konpontzeko hartzen duen jarrera erakutsiko digu. Irizpide hau bigarren zikloan ere azalduko da, informatika-lanabesak erabiltzeko orduan sortzen diren arazoak konpontzeko ikasleak duen autonomia areagotzeko eta indartzeko.
– Erabilpen orokorreko aplikazioak modu autonomoan erabiltzea (1. eta 2. zikloa).
Irizpide honen bidez, ikasleak, eskola-mailako lan bat egiteko behar dituen erabilpen orokorreko aplikazioak aukeratzen eta erabiltzen dakien baieztatu nahi da. Aldi berean, beste aplikazio batzuekin sortutako oinarrizko objektuak beste aplikazio batera inportatzen eta sartzen dakien baieztatu nahi da.
– Informatikako oinarrizko terminologia ondo erabiltzea (1. eta 2. zikloa)
Irizpide honen bidez, ikasleak, ordenadore bat erostekotan, ordenadore pertsonal baten ezaugarriak definitzeko kontzeptuak bereganatu dituen, edo zeregin jakin bat egiteko aplikazioan jarraitu beharreko oinarrizko prozedurak azaltzeko gai den, baieztatu nahi da.
– Azterketarako eta arazoak konpontzeko proiektu txikiak egitea, informatika-baliabide bezala programazio-lengoaia bat erabiliz. (2. zikloa)
Irizpide honen bidez, arazo txiki bat konpontzeko orduan sistematizazio- eta antolamendu-maila baieztatu nahi da, baita irtenbide informatiko bat emateko, aurretik azterketarako jarrera positiboa agertzea ere, programazio-lengoaia erraza erabiliz.
– Zerbitzu telematikoetara sartzeko aplikazioak modu autonomoan erabiltzea, espazio birtualetan, elkarbizitzaren errespetuarekiko eta arauekiko jarrera positiboa agertuz.
Irizpide honen bidez, ikaslea zerbitzu telematiko horien erabilgarritasuna eta interesa, erabiltzaileentzako zerbitzu bat bezala baloratzeko gai den ikusi nahi da, baita posta elektronikoaren zerbitzuak eta interes orokorreko datu-bankuetarako sarrera autonomiaz erabiltzen jakitea ere. Aldi berean, zerbitzu hauek erabiltzean, informazio telematikoa trukatzeko gizalegezko arauak errespetatzen dituen eta jabego intelektualarekiko errespetua agertzen duen ikusi nahi da.
– Modu autonomoan, izaera hezitzailea duten aplikazioak erabiltzea, programa bakoitzaren dokumentazioa eta laguntza-gidaliburuak erabiliz (1. eta 2. zikloa)
Irizpide honen bidez, programa bakoitzak eskaintzen duen informazioa eta laguntza-gidaliburuak erabiliz, ikaslea programen ezaugarriak bereizteko gai den ikusi nahi da, baita erabiltzeko moduak ere, programa bakoitzaren hezkuntza-mailako interesa baloratuz eta jolas-izaera duten zenbait informatika-aplikazioen aurrean jarrera kritikoa azaltzea.
Jakintzagai hau irakas dezaketen irakasleek.
Informatika-Espezialitatea duten irakasleak.
Batxilergoan Informatika aukerako jakintzagai bezala irakasteko eskatzen diren espezialitateak eta tituluak dituzten irakasleak, 1997ko ekainaren 27ko VI. Eranskina, 1997ko uztailaren 16ko .
Halaber, Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorreko legearen 4. Aldibaterako Xedapenean ezarritakoaren kaltetan gabe, Informatikan Diplomatuek, Gestio-Informatikako eta Sistemen Informatikako Injineru Teknikoek eman ahal izango dute jakintzagai hori.
Aurreko kasuetan agertzen ez diren edozein espezialitateko irakasleek, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzan baimena eskatu ahal izango dute, eta aurkezten duten prestakuntzaren arabera, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak baimena emango du ala ez.
Denbora luzea igaro da Euskal Autonomi Elkarteko ehiza eta arrantzarako baimenen eredua ezarri eta hori emateko arauak agintzen dituen martxoaren 6ko 56/1990 Dekretua argitaratu zenetik, eta, bestetik, teknika informatikoak ezarriz joan dira tarte horretan; hori guztia kontutan hartuta, gomendatzekoa da ibaietan arrantza egiteko egungo baimen-ereduaren ordez plastikoz egindako beste bat ezartzea, zeinetan erantsiko baitira, titularraren datuez gain, barra-kode bat eta banda magnetiko bat, prozesu administratibo batzuen burutzapena errazteko xedeaz.
Euskal Autonomi Elkartean ehiza egiteko baimena arautzeko den maiatzaren 21eko 117/1996 Dekretuak indarrean utzi zuen martxoaren 6ko 56/1990 Dekretua, ibaietako arrantzarako baimenari dagokionez.
Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 72. atalean xedatzen denez, foru organoek luzatuko dituzte baimenak, eta baimen horiek ahalmena emango dute Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan arrantzatzeko.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.– Luzapena.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek luzatuko dituzte, Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan, ibaietan arrantzan jarduteko gaikuntza edo ahalmena ematen duten baimenak.
atala.– Gaikuntza.
Foru organoek luzatzen duen baimenak gaikuntza emango dio titularrari Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremu osoan ibaietako arrantzan jarduteko.
atala.– Balioa.
Ibaietako arrantzarako baimenak iraupen mugagabea izango du, eta, baliogarria izan dadin, beharrezkoa izango da baimenari eranstea foru organo eskudunek baimena luzatzeko ezartzen dituzten urteko tasak ordaindu izana frogatzen duen agiria.
atala.– Edizioa.
Ibaietako arrantzarako baimenak euskarri plastikoan editatuko dira, dekretu honen eranskinean argitaratzen diren eredu eta ezaugarrien arabera.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Martxoaren 6ko 56/1990 Dekretuaren itzalpean luzatutako ibaietako arrantzarako baimenek indarrean iraungo dute harik eta luzatu zirenean finkatutako indarraldia agortu arte.
INDARGABE XEDAPENA
Indargabeturik geratzen da Euskal Autonomi Elkarteko ehiza eta arrantzarako baimenen eredua ezarri eta hori emateko arauak agintzen dituen martxoaren 6ko 56/1990 Dekretua.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 7an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Plastikozko txartela, hiru pistako banda magnetikoduna.
Materiala: PVC a.
Mota: CR-80 estandarra.
Neurriak: 54 mm x 86 mm.
Lodiera: 0,76 mm.
Aurrealdea:
Aurrealdean jasotako informazioa:
Baimenaren zenbakia.
Titularraren NAN edo pasaportearen zk.
Titularraren izen-abizenak.
Barra-kodea.
Barra-kodearen zehaztasunak:
Kode-mota: EAN -128.
Barra-kodeak 24 digitu izango ditu guztira, eta testua editaturik izango du:
5 digitu «formatu mota» adierazteko.
7 digitu «sozietate luzatzailearen zenbakia» adierazteko: sozietate luzatzailearen IFK ren azken sei digituak eta kontrol-digitu bat.
12 digitu «erreferentzi zenbakia» adierazteko. Zenbaki hau txartelaren titularraren adierazgarria da. Gehienez, zenbakizko 11 karaktere eta kontrol-digitu bat izango ditu.
Atzealdea:
Atzealdeko testua:
Agiri honek ahalmena ematen dio titularrari ibaietan arrantza egiteko indarrean dauden arauekin bat etorriz, beti ere Euskal Autonomi Elkartearen barruan.
Baimen honen titularraren nortasuna NAN edo pasaportearen bidez frogatuko da. 16 urtetik beherakoak identifikatzeko, nortasuna egiaztatzen duen edozein agiri erabil daiteke.
Ibaietako arrantzarako baimen honek ez du baliorik izango, baldin eransten ez bazaio tasa ordaindu izanaren frogagiria.