Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzak 2026

[Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsizioa]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritzako ustiategiei ustiategi osoa edo horien zati bat ohiko ekoizpen-eredua ekoizpen ekologiko bihurtzeko aukera ematen dieten neurriak hartu eta ezartzeko proiektuak gauzatzeko laguntzak

Aurrekontuko zuzkidura

180.000 €

Laguntzen zenbateko osoa 180.000 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritza-ustiategien titularrak, baldin eta ustiategiaren zati bat edo ustiategi osoa ekoizpen ekologikorako bihurtze-prozesu batean sartu nahi badute edo jarduera ekologiko bat hasten badute.

Eskakizunak:

  • Bihurtu beharreko nekazaritza-ustiategiak Nekazaritza Ustiategien Erregistroan edo legez dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egon beharko dira, eta, hala badagokio, Euskadiko Eragile Ekologikoen Erregistroan (10/2006 Legea, abenduaren 29koa, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzkoa).
  • Ustiategiaren titularrek konpromisoa hartu behar dute egindako bihurketa-proiektura sarbide publikoa izateko, eta Eusko Jaurlaritzak proiektua argitaratzeko eta zabaltzeko modurik egokiena ezarri ahal izango du.

Betekizunak

  • Epai irmo baten bidez, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor bat ezarri ez izana edo delitu hauetakoren bat egitearen erruduntzat jo ez izana: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Borondatezko konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin ez izana, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dituztelarik.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Egunean izatea indarreko xedapenek zergen eta Gizarte Segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Egoitza fiskala ez izatea araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ezarri ez izana.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
  • Beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribaturi diruz lagundu daitekeen gastu bera ordaintzeko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabide ekonomikoak eskatu dizkion ala ez eta eskuratu dituen ala ez jakinarazi beharko dute.
  • Minimis erregimenean jasotako beste laguntzarik eskatu duen ala ez eta jaso duen ala ez jakinaraztea, hala dagokionean.
  • Mikroenpresatzat edo ETEtzat hartzea, Europako Batzordearen 2022/2472 Erregelamenduaren (2022ko abenduaren 14koa, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
  • Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea, 2022/2472 EB Erregelamenduaren 2. artikuluko 59. puntuaren arabera.
  • Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, eskatzailea berreskuratze-agindu baten mende ez egotea.
  • Zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua izatea, Emakume Nekazariaren Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, konbertsio-terapiak sustatu edo egin izana barne.
  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak oinarri espezifikoetan ezarritako epeetan egin badira.
  • Proiektuak, beranduenez, 2026ko azaroaren 1ean gauzatuta egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Telefonoa: 945 01 18 41

E-maila: nekazaritza@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207006

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez eman eta jakinaraziko da, agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ogasun eta Finantzetako Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk