Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

BASOTEK, basoko berrikuntza iraunkorra

BASOTEK diziplina askoko I+G+Bko partzuergo bat da Euskadiko baso eta egurraren balio katearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak gidatuta, BASOTEK bat dator Eusko Jaurlaritzaren erronkekin basoaren sektorean berrikuntza sustatzeko, eta basoko bioekonomia bultzatzeko estrategiaren baitan kokatzen da, garapen ekonomikorako paradigma berri edo garatzeko aukera berri moduan, basoko baliabideen erabileran oinarrituta, balio erantsiko produktu edo tresna berriak sortzeko.

BASOTEK basogintzaren eta eraikuntzaren inguruan ikertzen duten zentro teknologikoek osatzen dute, eta Euskadiko egur eta basoaren balio katea osatzen duten eragile nagusiak ere bertara bildu dira: BaskEgur, HAZI, NEIKER, Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Vicomtech. Partzuergoaren babesleak dira baita ere Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gainera, BASOTEKen, Europan baso gaietan erreferentziazkoak diren European Forest Institute (EFI) eta Europa Hegoaldeko Basoginen Elkartea (USSE) erakundeek ere parte hartzen dute.

Azken aldaketako data: