Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Produktu fitosanitarioen erabilera profesionalerako txartela lortzea

Deskribapena


Irailaren 14ko 1311/20212 Errege Dekretuak, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duenak, 17. artikuluan xedatzen duenez, 2015eko azaroaren 26tik aurrera, erabiltzaile profesionalek eta produktu fitosanitarioen saltzaileek txartel bat izan beharko dute, jardueran aritzeko ezagutza egokiak dituztela egiaztatzeko. Hala, produktua manipulatzen duen pertsonaren erantzukizunaren arabera, honako gaitasun-maila hauek ezartzen dira:

- Oinarrizko erabiltzailea: lur-eta aire-tratamenduak ematen dituzten laguntzaileentzat, nekazaritzakoak ez direnak barne, eta produktu fitosanitarioak esplotazioan bertan eta laguntzailerik gabe erabiltzen dituzten nekazarientzat (gas toxikoak, oso toxikoak edo hilgarriak ez direnak eta horrelakorik sortzen ez duten fitosanitarioez ari gara) . Produktu fitosanitarioak manipulatzen dituzten banaketako laguntzaileentzat ere emango dira.

- Erabiltzaile gaitua: lur-tratamenduen gaineko arduradunak diren profesionalentzat, nekazaritzakoak ez direnak barne, eta tratamenduak laguntzaileekin ematen dituzten nekazarientzat. Era berean, erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioen salmentan zuzenean esku hartzen duten langileei emango zaizkie, erabilerari, osasunerako eta ingurumenerako dituzten arriskuei eta arrisku horiek arintzeko jarraibideei buruzko informazio egokia emateko gaitzeko. Maila kualifikatuak ez du gaikuntzarik ematen fumigatzaile edo pilotu aplikatzaile mailak eskatzen dituzten tratamenduak egiteko.

- Fumigatzailea: toxiko, oso toxiko edo hilgarri gisa sailkatutako gasak diren edo era horretako gasak sortzen dituzten produktu fitosanitarioekin tratamenduak egiten dituzten pertsonentzat. Fumigatzailearen txartela lortzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik oinarrizko mailari edo maila kualifikatuari dagokion gaikuntza lortzea.

- Pilotu aplikatzailea: aireontzietatik edo aireontzien bitartez tratamendu fitosanitarioak egiten dituzten langileentzat, aire-nabigazioaren esparruan lizentziak ematea arautzen duen araudi espezifikoa beteta.

Era berean, maila oinarrizko eta kualifikaturako gaitzen duen txartela eskatzen duenak ez du ikastaroa egin beharko, baldin eta prestakuntza baliokidea egiaztatzen badu, 1311/2012 Errege Dekretuan eta Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Maila kualifikatuko eta oinarrizko mailako ikastaroa egiteko betebeharretik salbuetsita daudela egiaztatzen duten titulazioen eta profesionaltasun-ziurtagirien taulak.

Prestakuntza horren ziurtagiriak ez du zuzenean gaitzen erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak erosteko edo erabiltzeko. Titulazio horiek dituen pertsonak oinarrizko erabilerako edo erabilera profesionaleko txartela eskatu beharko du.

Horregatik guztiagatik, produktu fitosanitarioen erabilera profesionalerako edozein motatako txartela lortzeko gaitzen duen titulaziorik ez badauka, ezinbestekoa izango da baimendutako erakundeek (1311/2012 Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera baimendutako prestakuntza-erakundeak) emandako gaikuntza-ikastaroa gainditzea.

Txartel horrek hamar urteko balioa izango du Espainia osorako, salbu eta organo eskudunak epe hori amaitu baino lehen kentzen badu, baldintzak ez betetzeagatik edo arau-hausteagatik.

Ikastaroa gainditu eta txartela lortu ondoren, izena eman beharko dute legezko egoitza duen lurralde historikoko foru aldundiko Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (EOEO).

Arabako Foru Aldundia - 945 18 18 18

Bizkaiko Foru Aldundia - 944 06 68 70

Gipuzkoako Foru Aldundia - 943 11 20 65

Nori dago zuzenduta


Erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioren bat edozein egoeratan aplikatu, manipulatu edo erosi behar duten eta legezko helbidea Euskadin duten pertsona guztiei.

Produktu fitosanitarioen erabilera profesionaleko txartela lortzeko prestakuntza-ikastaroak emateko homologatutako enpresei.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Aplikatzaile-txartela lortzeko

Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nekazaritza Zerbitzua

Tfnoa.: 945 01 96 52

Erregistroan (EOEO) inskribatzeko

Arabako Foru Aldundia
Nekazaritza Zuzendaritza Zuzeneko Laguntzen Zerbitzua
Tfnoa.: 945 18 18 18

Bizkaiko Foru Aldundia
Nekazaritza Zuzendaritza Landare Ekoizpenaren Atala eta Nekazaritzaren Hobekuntzaren eta Landare Babesa Bultzatzeko Atala
Tfnoa.: 944 06 68 70 / 944 06 68 69

Gipuzkoako Foru Aldundia
Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia. Nekazaritza eta Abeltzaintzako Osasun Zerbitzua eta Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua
Tfnoa.: 943 11 20 65

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

Banakako eskaera


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Eskaera kolektiboa


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.