Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Higienea eta autokontrola abeltzaintzan

Elikakatearen Informazioa (EKI)

EKI edo Elikakatearen informazioa abeltzaintzaustiategiko titularraren erantzukizunpeko adierazpena da. Dokumentu horretan, hiltegira bidaliko diren ekoizpen-animaliei buruzko informazio garrantzitsua jasotzen da.

361/2009 Errege Dekretuaren arabera, ustiategiaren titularrak hiltegira helarazi beharko du hiltzera bidalitako animaliei dagokien elikakatearen informazioa (EKI).

Informazio hau garrantzitsua da:

- Elikagaien segurtasuna bermatzeko

- Animalien osasuna zihurtatzeko

- Hiltegiko lana eta Albaitaritza-Zerbitzu Ofizialena errazteko

- Trazabilitatea hobetzeko

Bisita zoosanitarioak abeltzaintza-ustiategietara

Bisita zoosanitarioen bidez abeltzaintza-ustiategien eskakizun sanitarioak ebaluatzen dira, zaintza epizootikoa egin eta gaixotasunak sahiesteko helburu nagusiarekin. Bisitak albaitari profesionalak egiten dituzte. 

346/2025 Errege Dekretuaren arabera, bisita zoosanitarioen erantzukizuna ustiategiaren titularrarena da.

Azken aldaketako data: