Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

ECOGAN Euskadi

ECOGAN Euskadi, abeltzaintzako ustiategietako emisio kutsatzaileak eta baliabideen kontsumoa zenbatesteko aplikazio informatikoa da.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, abeltzaintzako ustiategien titularrek agintari eskudunari jakinarazi behar diote teknika erabilgarri onenak aplikatu direla, emisioak eta ingurumen osoko inpaktua saihesteko edo ahal den neurrian murrizteko.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak garatutako ECOGAN sistema informatizatuaren bidez, abeltzaintza-sektoreari eta agintari eskudunei ustiategi bakoitzaren isuriak kalkulatzen, jarraitzen eta jakinarazten lagundu nahi zaie, bai eta Teknika Erabilgarri Onenen Erregistro Orokorrari jakinarazten ere.

Ecoganek zertarako balio du?

  • Ustialekuan aplikatutako teknika erabilgarri onenak (TEO) erregistratzea aukera ematen du.
  • Ekoizpen-prozesuan zehar, animalien elikaduran, ostatuak diseinatzean eta maneiatzean, sortutako simaurrak eta mindak biltegiratzean eta kudeatzean, erabilitako teknikak eta prozedurak kontuan hartuz, etxalde jakin bateko emisio kutsatzaileak eta berotegi-efektuko gasak eta baliabideen kontsumoak zenbatesteko balio du.

Nori zuzentzen zaio Ecogan?

- Araudiaren arabera behartuta dauden abeltzaintzako ustiategien titularrei.

- Informazioa baloratzeaz eta kudeatzeaz arduratzen diren agintari eskudunei.

- Publikoari, oro har (simulazioak egiteko aukera ematen du).

Gaur egun, txerri-espeziearentzat baino ez dago eskuragarri aplikazioa. Dagokion antolamendu-araudia ezarri ahala, gainerako abeltzaintza-espezieak sartzen joango dira.

ECOGAN aplikaziorako sarbidea

Nola eman alta Ecoganen? Ikus aplikazioa erabiltzeko eskuliburu honen 3. atala:

Ecogan aplikazioaren erabilera-eskuliburua (2022ko apirilaren 22an eguneratua)

Ecoganen bideo tutorialak

Ecogan aplikazioaren tutoriala. Alta eta Sarbidea

Ecogan aplikazioaren tutoriala. Hasiera eta 1. urratsa: Baserriaren datu orokorrak

Ecogan aplikazioaren tutoriala. 2. urratsa: Ostatuak

Ecogan aplikazioaren tutoriala. 3. urratsa: Simaurra kanpoan biltegiratzea

Ecogan aplikazioaren tutoriala. 4. urratsa: Ostatuen kudeaketa

Ecogan aplikazioaren tutoriala. 5. urratsa: Nekazaritza-erabilera. 6. urratsa: Kontsumoa eta hondakin-urak

Ecogan aplikazioaren tutoriala. 7. urratsa: Emaitzak. TEOen jakinarazpena. 8. urratsa: Ingurumeneko Baimen Bateratua (IAA)

Informazio gehiago eta kontaktua

Gorka Ruiz de Eguino Echeverria - gorka-ruiz@euskadi.eus

Azken aldaketako data: