Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko animalien elikadurako operadoreen-sektorerako ezohiko laguntzak, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatuko laguntza-neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionalaren barruan

Deskribapena


Xedea

Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko ezohiko aldi baterako 2022ko laguntzak. Abeltzaintza-erabilerarako animalia-elikaduran diharduten operadoreei zuzenduta daude laguntzak, helburu hartuta abeltzaintzaren sektoreari laguntzea, lehengaien hornidura bermatzea eta, hartara, etxalde-animalien elikaduraren sargai nagusien prezio-igoerak geldiaraztea, Errusiak Ukraina inbaditu izanak larriki eragin baitie.

Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzen neurriei buruzko Aldi Baterako Esparruan sartzen dira laguntza hauek. Esparru hori Batzordearen 2022ko martxoaren 22ko Jakinarazpenaren (2022/C 131 I/01) bidez arautzen da (2022ko martxoaren 24ko EBAO, 65. zk.).

Aurrekontuko zuzkidura

1.850.000 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetarako, 1.850.000 eurokoak dira.

Zenbatekoa eta mugak:

– Laguntzaren zenbatekoa, guztira, honela kalkulatuko da: 2021ean deklaratutako artoaren erosketa-bolumena bider tonako finkatutako laguntzaren zenbateko unitarioa, 30 euroan ezarri dena.

– Erakunde onuradun bakoitzari 400.000 euroko laguntza emango zaio, gehienez.

– Laguntza murriztu ahal izango da, etxalde-animalientzat ez diren animalientzako elikagaien salmenta-ehunekoaren arabera.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa. Zenbateko hori gainditzen bada, goian finkatutako zenbateko unitarioak proportzionalki murriztuko dira.

Nori dago zuzenduta


Animalien elikadurako operadoreen-sektorerako ezohiko laguntzen onuradunak

Pentsuen fabrikatzailea eta merkaturatzaileak, eta hala erregistratuta egotea, 183/2005 (EE) Erregelamenduan eta 629/2019 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Behar bezala inskribatuta egotea Animalien Elikaduraren Sektoreko Operadoreen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan eta Nekazaritzako eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan. 2021ean, 629/2019 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluan jasotako adierazpena egin izana.

Eskakizunak:

  • Erakunde onuraduna izateko, honako hauetan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua eta hura garatzeko erregelamendua.
  • Betekizun horiek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko dituzte, eta, han, honako hauek adierazi, berariaz: onuradun izan daitezkeenek kalte ekonomikoak jasan dituztela Ukrainako inbasioaren ondorioz, nazioarteko komunitateak Errusiaren aurka ezarritako zehapenen ondorioz edo Errusiak zehapen horien aurka hartutako neurrien ondorioz. Gainera, adierazi beharko dute beste laguntzarik jaso duten, Aldi Baterako Esparru Nazionala edo Europako Aldi Baterako Esparrua aplikatzearen ondorioz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Administrazioak ofizioz ematen die alta laguntza horiei.
  2. Ez duzu eskabide-inprimakirik bete behar.
  3. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  4. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  5. Zure espedientea eta haren tramitazioa kontsulta ditzakezu esteka honetan:

Ebazpena eta errekurtsoak


Erantzukizunpeko adierazpena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Erantzukizunpeko adierazpena betetzeko, sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk