Osasun Saila

Covid19.eus informatika-aplikazioaren erabilera-baldintzak

1 - ERANSKINA

“Covid19.eus” informatika-aplikazioaren erabilera-baldintzak

Covid19. Eus aplikazio mugikorra deskargatzean eta erabiltzean honako erabilera-baldintza eta pribatutasun-politika hauek argi eta garbi onartzen dituzula ematen duzu aditzera.

ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika Aplikazioaren edozein zerbitzutara sartu eta erabili aurretik, bere erantzukizunpean.

 1 – COVID19.EUS aplikazioaren deskribapena

MAM OBJECTS, S.L. (aurrerantzean “MAM OBJECTS” edo “TITULARRA”) da COVID19-EUS aplikazio mugikorraren (aurrerantzean “APP”) titularra. APPak herritarrei laguntzen die COVID-19 gaixotasun infekziosoa izateko probabilitatearen autoebaluazioa egiten, eta ERABILTZAILEEN eskura jartzen du (aurrerantzean, banaka "ERABILTZAILEA" eta  multzoan "ERABILTZAILEAK") aplikazioan nabigatzeko aukera eta COVID-SAREA zerbitzuaren edukietara eta zerbitzuetara sartzeko aukera, betiere ERABILERA-BALDINTZA hauen arabera. Helburua izango da herritarrei COVID-19 gaixotasun infekziosoaren inguruan laguntzea, balizko kasuen hasierako triajea egin ahal izatea eta, ondoren, kasu horien jarraipena egitea.

OHAR GARRANTZITSUA: ERABILTZAILEARI ohartarazten zaio APPa ERABILTZEA EZ DELA INOLA ERE DIAGNOSTIKO MEDIKOKO ZERBITZU BAT, LARRIALDI-ARRETAKO ZERBITZU BAT EDO TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOEN PRESKRIPZIOKO ZERBITZU BAT. APPa erabiltzeak ez du, inola ere, ordeztuko behar bezala kualifikatutako profesional mediko batekin aurrez aurre egiten den kontsulta.

 2- ERABILTZAILE gisa alta hartzea eta APPa erabiltzea

Aplikazioaren erabilera doakoa, librea eta boluntarioa da.

APParen zerbitzuak erabiliko badira, nahitaez erregistratu beharko da ERABILTZAILE gisa. Horregatik, aplikaziora sartzeak eskatuko du aldez aurretik erregistratzea eta ERABILTZAILE gisa identifikatzeko oinarrizko datu batzuk ematea, baita, hala badagokio, zure sakelako telefonoaren zenbakia egiaztatzea ere.

ERABILTZAILEAK bere burua identifikatu beharko du bere benetako, egungo eta egiazko datuekin, eta datuak eguneratu beharko ditu. Horrez gain, bere jabetzako sakelako telefonoaren zenbakia ere eman beharko du, egiaztapenetarako. Debekatuta dago datu faltsuak ematea. Ildo horretan, TITULARRAK informazio gehigarria eskatu ahal izango du eta/edo, arrazoi horren ondorioz, zure ERABILTZAILE-kontua ezeztatu ahal izango du, aldez aurretik abisatu gabe eta ERABILTZAILEAK inolako konpentsaziorik edo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

Ezin izango zara APParen erabiltzaile izan, ez badituzu HAMASEI URTE, gutxienez, edo ez baduzu zure gurasoen edo legezko tutoreen baimenik. Kasu horretan, APPa erabiltzen duten adingabeen edo ezgaien gurasoak, tutoreak eta/edo arduradunak izango dira erabilera horren erantzuleak. Betekizun hori betetzen ez baduzu, ez erabili aplikazioa, arren.

3 – TITULARRAREN eta ERABILTZAILEAREN erantzukizuna eta betebeharrak

APPa inolako bermerik gabe eskaintzen da, haren kalitatea eta erabilgarritasuna titularrarenak ez diren faktoreen eraginpean egon baitaitezke, hala nola, ERABILTZAILEAK erabilitako gailuaren eta sistema eragilearen bateragarritasunaren eraginpean, hirugarren operadoreen sareen mugen edo murrizketen eraginpean edo erabiltzailearen kokapen geografikoaren eraginpean. Gainera, ERABILTZAILEEK onartzen dute zerbitzua eten ahal izatea, mantentze-lanek hala eskatzen dutenean.

TITULARRA ez da izango APParen eta/edo haren zerbitzuen eskuragarritasun- edo erabilgarritasun-arazoen erantzulea, ezta horrek sor ditzakeen kalteen erantzulea ere, baldin eta horiek bere kontrol-esparruaz kanpoko faktoreen ondoriozkoak badira. Era berean, TITULARRAK ez du erantzukizunik izango APPa deskargatzearen eta/edo erabiltzearen ondoriozkoak izan daitezkeen zure terminalen edo gailuen akatsen, bateraezintasunen eta/edo kalteen gainean.

TITULARRAK ez ditu honako gertakari eta eduki hauek bermatzen eta ez da, inola ere, horien erantzulea izango, ezta horien ondoriozko edonolako kalteen eta galeren erantzulea ere:

  • ‍Edukien eguneratzea, zehaztasuna, zorroztasuna, egokitasuna, gaurkotasuna eta fidagarritasuna, betiere edozein izanik ere egitate horien kausak eta zailtasun edo arazo teknikoak, edo bestelakoak.
  • Materialen eta gainerako edukien kalitatea, titulartasuna, legitimitatea, egokitzapena edo bidezkotasuna.

ERABILTZAILEAREN betebeharrak:

  • ERABILTZAILE-kredentzialak arduraz zaintzea, baimenik ez duten hirugarrenak sar daitezen eragotziz eta, hartara, konfidentzialtasuna bermatuz.
  • APPan informazio pertsonal faltsurik ez ematea, norbera baita bere datu pertsonalen komunikazio errealaren eta egiazkoaren erantzule bakarra.
  • Ez sortzea kontu faltsurik, ez ordeztea hirugarren baten nortasuna, haren baimenik gabe.
  • TITULARRARI berehala jakinaraztea Aplikazioan segurtasuna urratu izanaren zantzu oro, aplikaziotik egindako zerbitzuen erabilera desegokien edo debekatuen zantzu oro, edo edonolako segurtasun-akatsen zantzu oro.
  • Aplikaziotik, edo aplikazioaren bidez, emandako edukiak eta informazioa eta egindako zerbitzuak behar bezala erabiltzea, legearen, fede onaren eta oro har onartzen diren ohitura onen arabera, eta konpromiso hauek berariaz hartzea:
  • Zerbitzuak ez egitea edo erabiltzea legez kontrako helburuekin edo iruzur egiteko helburuekin, ezta TITULARRAREN edo hirugarren batzuen eskubideak edo interesak kaltetzen dituzten helburuekin, hau da, dokumentu honetan biltzen diren arauen aurkako helburuekin.
  • APParen sistemak, tresneria edo zerbitzuak —edo APParen bidez zuzenean edo zeharka eskura daitezkeenak— erabilezin bihur ditzaketen, kalte ditzaketen edo gainkargak eragin diezazkieketen edonolako ekintzak ez egitea.
  • TITULARRAK eta hirugarren batzuek Aplikaziotik, edo Aplikazioaren bidez, ematen diren edukien eta informazioen eta egiten diren zerbitzuen gaineko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak errespetatzea, eta, oro har, hirugarren batzuei eskubide horiek ez kopiatzea, banatzea, erreproduzitzea edo formalki komunikatzea, baldin eta ez badago eskubide horien titularraren edo titularren berariazko eta idatzizko baimenik.

APParen ERABILTZAILE gisa, APParen zerbitzuez egiten duzun erabileraren erantzule bakarra zara. ERABILTZAILE gisa dituzun betebeharrak ez betetzeak Aplikazioan eta/edo haren zerbitzuetan berehalako baja ematea eragin ahal izango du; ez du inolako konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik eragingo, betiere TITULARRAK, dagozkion eskubideen arabera, egin ditzakeen legezko ekintzak alde batera utzi gabe.

TITULARRA ez da inoiz izango APPa eta haren edukiak behar ez bezala erabiltzearen erantzule. ERABILTZAILEA izango da horiek gaizki erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte-galeren gaineko erantzule bakarra, edo baldintza hauetan xedatutakoa urratzeagatik sor daitezkeen kalte-galeren gaineko erantzule bakarra. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du TITULARRA kalterik gabe mantentzeko arau-hauste horiek direla-eta hirugarrenengandik  partikularrak izan zein erakunde publikoak edo pribatuak izan— jaso ditzakeen erreklamazioen edo zehapenen aurrean, baita horien ondorioz jasan ditzakeen orotariko kalte-galeren aurrean ere.

Nolanahi ere, TITULARRAK eskubidea izango du, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, web-gune honen edukia, egitura, diseinua, zerbitzuak eta sarbide- eta/edo erabilera-baldintzak aldatzeko edo ezabatzeko, egoki jotzen duen guztietan. Era berean, TITULARRAK eskubide du baldintza hauek interpretatzeko, haren aplikazioak plantea ditzakeen gai guztietan.

Era berean, debekatuta dago APParen edukiak edo haren ikastaroak (web-gune honetako testuak, diseinuak, grafikoak, informazioak, datu-baseak, soinu- eta/edo irudi-fitxategiak, logoak eta gainerako elementuak) erreproduzitzea, banatzea, transmititzea, egokitzea edo aldatzea, edozein bitartekotan eta modutan.

Aurreko zerrenda adierazpen hutsa da, eta ez da, inola ere, esklusiboa edo baztertzailea ezein puntutan.

Kasu guztietan, Titularrak BAZTERTU EGITEN DU EDONOLAKO KALTE ETA GALEREN GAINEKO EDOZEIN ERANTZUKIZUN, HAIEK ZUZENEAN EDO ZEHARKA ERAGINDAKOAK BADIRA, BAITA ANTZEKO EZAUGARRIAK DITUZTEN ETA ZEHAZTU EZ DIREN BESTE EDOZEIN ERATAKOAK BADIRA ERE.

4 - Jabetza intelektuala eta industriala

MAM OBJECTS da APPari dagozkion jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztien jabea eta titularra.

APParen testuak, diseinuak, irudiak, datu-baseak, logoak, egitura, markak eta gainerako elementuak jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazioarteko legeen eta itunen babespean daude.

Ildo horretan, guztiz debekatuta dago web-gune honen eduki osoaren edo zati baten erreprodukzioa, transmisioa, egokitzapena, itzulpena, aldaketa, komunikazioa edo bestelako edonolako ustiapen, edozein modu edo bitarteko elektroniko, mekaniko edo bestelakoren bidez, salbu eduki horien titularrak aldez aurretik idatzizko baimena ematen badu. Eskubide horien edozein urraketak prozedura judizialak, judizioz kanpokoak, zibilak edo penalak, eragin ditzake.

Erabiltzaileari lizentzia mugatua, aldi baterakoa, ez esklusiboa eta ezeztagarria ematen zaio APPa bere gailuetan erabili, deskargatu eta/edo instalatu ahal izateko, betiere baldintza hauetan aurreikusitakoaren arabera eta aurreikusitako erabileretarako.

Hirugarren batzuek emandako edukiei dagozkien jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen legitimitatea haien erantzukizun esklusibokoa da.

Jabetza intelektualaren eskubide posibleak babesteko ondorioetarako, ERABILTZAILE batek edo hirugarren batek uste badu APPan eduki jakin bat sartzeagatik bere eskubide legitimoak urratu direla, idatziz eman beharko dio inguruabar horren berri TITULARRARI.

5 – Estekak eta hiperestekak

APParen edukietan barnean har daitezke hirugarren batzuen jabetzakoak diren eta/edo hirugarren batzuek kudeatzen dituzten web-guneetarako estekak, Internet bidez eskuragarri dauden informazioak eta zerbitzuak errazago eskuratzeko.

TITULARRAK ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen, APParen edukien artean estekak egotearen ondorioz eta horietatik kanpo dauden edukien ondorioz edo web-gune honetatik kanpoko edukien beste edozein aipamenen ondorioz. Esteka edo aipamen horien helburua informazioa ematea da, besterik gabe, eta esteka eta aipamen horiek ez dute inola ere adierazten TITULARRAREN eta eduki horien egile eta/edo kudeatzaile diren pertsonen eta erakundeen arteko inolako babesik, onarpenik, merkaturatzerik edo harremanik, ezta TITULARRAREN bermerik ere, estekatutako web-guneen edo edukien funtzionamendu zuzenaren gainean.

Ildo horretatik, ERABILTZAILEAK ahalik eta arretarik eta zuhurtasunik handiena jarri beharko du esteka horien bidez sartzen den web-guneetako edukiak edo zerbitzuak eskuratuz gero edo erabiliz gero.

Ez da onartzen APParen orrialdeak beste COVID19.EUS edo web-orri batetik hiperesteka bidez kopiatzea; soil-soilik horietara sartzea baimentzen da.

Ezin izango da, inola ere, ulertarazi Titularrak hiperesteka baimentzen duela edo hiperesteka egiten den web-guneak eskaintzen dituen zerbitzuak edo edukiak nolabait gainbegiratu edo bereganatu dituela.

Ezin izango dira egin TITULARRAREN orriei eta zerbitzuei buruzko adierazpen edo erreferentzia faltsuak, okerrak edo zehaztugabeak.

Berariaz debekatzen da APParen orriei buruzko edonolako nabigatzaile, programa, browser edo border environment sortzea.

Hiperesteka ezartzen den web-orrian ezin izango dira hirugarren batzuen eskubideen aurkako edukiak sartu, ezta onartutako moralaren eta ohitura onen aurkako edukiak edo legez kanpoko edukiak edo informazioak ere.

Web-orri baten eta APParen artean hiperesteka bat egoteak ez du esanahi orrialde horren titularraren eta jabearen artean loturarik dagoenik, ezta haren edukiak eta zerbitzuak onesten eta onartzen direnik ere.

6 – Segurtasuna eta pribatutasuna

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak APParen Pribatutasun Politikan ezarritakoaren arabera tratatuko direla.

7 – Informazioa eta harremanak

MAM OBJECTS, S.L.: Bizkaiko Teknologia Parkea, 207-B eraikina, 2. solairua, (48160) Derio, Bizkaia.

Email: soporte@erictel.com

Gorabeherak eta/edo erreklamazioak izanez gero, ERABILTZAILEARI online emango zaio laguntza, eta ahalik eta lasterren erantzungo zaio.

Osasunaren arloko zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, hau da Osakidetzarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: COVID19.APP@osakidetza.eus

8 – Aplikatzekoa den legea eta forua

Espainiako Legeak alderdi guztietan arautuko ditu eta interpretatuko ditu erabilera-baldintza hauek. Indarrean dagoen araudiak foru edo legeria jakin baten mende jartzeko betebeharra aurreikusten ez duen kasuetan, TITULARRA eta ERABILTZAILEAK Bilboko epaitegi eta auzitegien mende egongo dira, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez.

 

2. ERANSKINA

COVID19.EUS APLIKAZIOAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA

COVID19.EUS APLIKAZIO MUGIKORRA DESKARGATZEAN ETA ERABILTZEAN PRIBATUTASUN-POLITIKA IRAKURRI ETA ONARTZEN DUZULA ADIERAZTEN DUZU.

 

Irakurri arreta handiz COVID19.EUS aplikazio mugikorraren (aurrerantzean, "APP") erabiltzaileentzako pribatutasun-politika hau. Hemen aurkituko duzu zuri buruz biltzen ditugun datuei buruzko informazio guztia, nola erabiltzen dugun eta datu horien gainean zer kontrol duzun. Gogoratu datu guztiak beti tratatuko direla COVID-19 pandemiarekin lotuta.

  1. APParen erabiltzaile zaren aldetik, zure datuen tratamenduaren arduraduna:

OSASUN SAILEKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARITZA

Helbidea: Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz

IFK: S5100023J‍

Datuen tratamenduaren arduraduna: MAM OBJECTS, S.L.

Datuak babesteko ordezkaria: Albert Casas Corominas jn.

E-posta: legal@censorconsulting.es

  1. Zuri buruzko zer datu tratatzen ditugu?

Zuri buruz dugun informazioak zure pertsonari buruzko datu hauek biltzen ditu:

  • Izen-abizenak (abizenak aukerakoak dira)
  • Sakelako telefonoaren zenbakia
  • Adina
  • Posta elektronikoa
  • Posta-kodea
  • Generoa        
  • COVID-19rekin lotuta egon daitezkeen sintomekin lotzen diren osasun-datuak: tenperatura, flemarik gabeko eztula, eztarriko mina eta arnasa hartzeko zailtasuna.
  • Osasun-datuak: pertsona arrisku-talde batean dagoen (diabetesa, tentsioa eta kardiopatia, zein zehaztu gabe).
  • Hartzen ari zaren sendagaiak.

  1. Nola lortzen ditugu zure datuak?

  • Datuak zuk zeuk ematen dizkiguzu zuzenean, aplikazioaren bidez. Datuak beti benetakoak eta egiazkoak izango dira eta eguneratuta egon beharko dute. ERABILTZAILE zaren heinean, datu horiek eguneratzeko eta zuzentzeko betebeharra duzu.
  • Aplikazioa erabiltzen duzunean behatutako datuak edo zure gailutik lortzen ditugunak (gailuaren sistema eragilea, konektatzen zaren sarea edo zure kokapen fisikoa). Zure gailuan dauden aukeren bidez, beti berrikus eta kudea ditzakezu APPari zure gailuko datuak lortzeko ematen dizkiozun baimenak.
  • Datuak "Epidemiologia" izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.
  1. Zertarako eta zergatik erabiltzen ditugu zure datuak?

APPan sartzen duzun informazioa COVID-19rekin lotutako helburuetarako soilik erabiliko da. Aplikazioaren helburua da herritarrei COVID-19 gaixotasun infekziosoaren arloan laguntzea, egon daitezkeen kasuen hasierako triajea ahalbidetzea eta horien ondorengo jarraipena egitea.

Zure datuak erabiltzen ditugu zuri APParen zerbitzuak egiteko eta zuk haren funtzionalitateak erabili ahal izateko:

  • COVID-19ari buruzko informazioa ematea, unean-unean prebentzio- eta ebaluazio-neurriei buruzko jakinarazpenak aplikazioaren bidez bidaltzea barne.
  • Zure autoebaluazioa egitea, COVID-19 birusak kutsatuta egoteko probabilitateari buruz jakinarazten dizkiguzun sintoma medikoetan oinarrituta.
  • Ebaluazioaren arabera jarraitu beharreko ekintzen aholku praktikoak eta gomendioak ematea.
  • Beharrezkoa izanez gero, balizko proba egiteko hitzordua aukeratzea, eta probaren emaitzak eta berrogeialdirako edo auto-berrogeialdirako jarduera-gomendioak jasotzea edo osasun-zentroarekiko hitzordua jasotzea.
  • Eguneko autoebaluazioa: tenperatura eta oinarrizko parametroak monitorizatzea, datu horiek sartzeko gogorarazpena barne.

Gainera, zure datuak tratatu ahal izango ditugu APParen funtzionalitateekin zuzenean lotzen ez diren baina beti COVID-19aren pandemiarekin lotuta dauden helburu hauetarako:

  • Xede estatistikoetarako;
  • Ikerkuntza biomedikorako, zientifikorako edo historikorako; eta
  • Interes publikoan artxibatzeko.‍

Zure datuak aurreko helburuetarako erabiltzen ditugu, interes publikoko arrazoien ondorioz behar-beharrezkoak baitira agintari publikoek COVID-19ko pandemiaren —eta pandemia kontrolatzeko eta zabaltzeko beharraren— harira ezarritako egungo osasun-larrialdiko egoera honetan. Era berean, beharrezkoak dira zure bizitzarako eta/edo hirugarren batzuen bizitzarako funtsezko interesa babesteko eta zaintzeko.

  1. Datuak gordeko diren aldia

Aurreko puntuan adierazitako helburuetarako beharrezkoak diren bitartean soilik gordeko eta tratatuko ditugu, betiere aplikatzekoa den araudiaren arabera eta urtebeteko mugarekin.

Zure datuak gordetzeko epea amaitzen denean, datu horiek ezabatu, anonimizatu eta/edo blokeatuko dira, aplikatzekoa den araudian ezarritako betekizunen arabera. Gauza bera gertatuko da Aplikazioan baja hartzea erabakitzen den unean.

  1. Nor sar daiteke zure datuetara?

OSASUN SAILEKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARITZAZ gain, ondoren adieraziko ditugun hirugarren jakin batzuekin partekatu beharko ditugu zure datuak, betiere 4. puntuan deskribatutako helburu zehatzei dagokienez, eta 5. puntuan deskribatutako denbora-tartean.

Hartara zure datuetara sartu ahal izango dira:

Osakidetza, zurekin zuzenean harremanetan jar daitezen, baldin eta aplikazioaren bidez egindako autoebaluazioaren emaitzatik ondorioztatzen bada mediku-arreta behar duzula koronabirusak infektatuta egon zaitezkeelako.

MAM OBJECTS, S.L, APParen titularra den heinean eta datuen tratamenduaren arduraduna den heinean.

Nolanahi ere, OSASUN SAILEKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARITZAK beti bermatzen du ahalik eta babes-mailarik handiena, hirugarren horiek zure datuetara eta informaziora sartzean. Esate baterako, zure datuen tratamendurako akordioak lortuko dira edo zure datuen konfidentzialtasuna eta tratamendu segurua bermatuko duten babes-neurri egokiak ezarriko dira.

  1. Zure eskubideak eta zure datuak kontrolatzeko modua

Zuri buruz tratatzen ditugun datuak eta informazioa eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak ematen dizkizu araudiak.

Eskubide horien irismena eta xehetasun osoa web-gune honetan kontsulta ditzakezu:

https://www.euskadi.eus/derechos_digitales/web01-a2datuba/es/

Oro har, eskubide horiek guztiak baliatu ahal izango dituzu (edozein unetan eta doan) Datuak Babesteko ordezkariari jakinaraziz: dpd-dbo@euskadi.eus. Horretarako, zure eskabidea eta nortasun-agiri ofiziala zehaztu beharko dituzu. Honako esteka honen bidez ere egin dezakezu:

https://www.euskadi.eus/web01-a2datuba/es/contenidos/arbitraje_denuncia_reclamacion/recl_10842/es_def/index.shtml

Azkenik, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzula uneoro.

  1. Zure datuen babesa

OSASUN SAILEKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARITZAK zure datuen, komunikazioen eta informazio pertsonalaren segurtasuna, sekretua eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, eta, horretarako, segurtasun-neurririk eta baliabide teknikorik zorrotzenak eta sendoenak ezartzen ditu, zure datuak gal ez daitezen, gaizki erabil daitezen edo baimenik gabe eskura ez daitezen.

Horrez gain, zure datuen segurtasuna arriskuan egonez gero, azkar eta erantzukizunez jokatzeko konpromisoa hartzen dugu, baita, garrantzitsua izanez gero, zuri informazioa emateko konpromisoa ere.

  1. APPa erabiltzean kontuan izan beharreko alderdiak

  • Erabiltzeko gutxieneko adina: erregistratzeko eta APPa erabiltzeko, 16 urte baino gehiago izan beharko dituzu edo zure gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimena. Horrenbestez, Aplikazioan alta hartzean, TITULARRARI bermatu beharko diozu adinez nagusia zarela edo, hala ez bazara, gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimen hori duzula. Edozein unetan jar gaitezke zurekin harremanetan baldintza hori betetzen duzun egiaztatzeko.
  • Ematen dizkiguzun datuen kalitatea: zure datu pertsonalak, sakelako telefonoaren zenbakia eta/edo Aplikazioko zerbitzuen erregistroan eta/edo erabileran ematen diguzun gainerako informazioa benetakoa eta egiazkoa izango da beti, eta eguneratuta egon beharko du.
  • Baja zure erabiltzaile-kontuan: oro har, bi egoeratan desaktibatu daiteke teknikoki zure erabiltzaile-kontua:
    • 1) Zure borondatez eskatzea, Aplikazioko zure erabiltzaile-kontuari baja emateko, eta
    • 2) OSASUN SAILEKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARITZAK edo Aplikazioaren Titularrak zure erabiltzaile-kontuaren desaktibazio teknikoa egitea.

Cookie-politika

Cookie teknikoak erabiltzen ditugu, eta, cookie horiei esker, erabiltzaileak aplikazioan eskaintzen diren aukeretan edo zerbitzuetan nabiga dezake eta aukera eta zerbitzu horiek erabil ditzake; esate baterako, saioa identifikatzeko eta erregistratutako erabiltzaile gisa identifikatzeko Aplikaziora sartzen den bakoitzean, sarbide mugatuko zatietara sartzen denean edo nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzen dituenean.

‍11. Harremanetarako

Pribatutasun Politika honi buruzko zalantzarik, eskaerarik edo iradokizunik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, arren, honako helbide elektroniko honen bidez:  COVID19.APP@osakidetza.eus

Azken aldaketako data: