Euskadin hartutako azken neurriak
LABIren Batzorde Teknikoaren txostenaren arabera, eta Lurralde Arteko Kontseiluari aurkeztutako proposamenarekin bat etorriz, honako neurri hauek ezartzea erabaki da:
- Konfinamendu perimetrala Euskadiko udalerri guztietara zabaltzea, Dekretuaren esparruan aurreikusitako salbuespenekin, baina udalerri mugakiderako igarobidea salbuetsi gabe. Neurri honen helburua mugikortasuna are gehiago mugatzea da. Mugikortasunak, pertsona bakoitza birusa garraiatzeko ibilgailu bihurtzen du eta ondorioz, birusa hedatzen laguntzen du.
- Pertsonak gehienez ere 4ko taldetan biltzeko muga ezartzea, bai erabilera publikoko espazioetan, bai erabilera pribatuko espazioetan. Beraz, ostalaritzako eta jatetxeetako mahaien okupazioan ere bai. Neurri honen helburua da gure ohiko bizikidetza-burbuilatik kanpo dauden pertsonen arteko bilkurek kutsatzeen transmisioan duten hedatze-uhina murriztea.
Aldaketa horiek jasotzen dituen Dekretua bihar, urtarrilak 23, argitaratuko da eta astelehenean, urtarrilak 25, 00:00etan jarriko da indarrean.
Bigarrenik, LABIren Aholku Batzordeak uste du duela aste batzuetatik indarrean dauden murrizketei eutsi behar zaiela, eta horien laburpena egin behar dela, hauen garrantzia azpimarratzeko eta prebentzioan duten eragina berresteko. Hortaz, aurrekoak eta gaur erabakitakoak kontuan hartuta, Euskadin aplikatu beharreko neurri nagusien laburpena honako hau da:
- Euskadiren itxiera perimetrala eta udal mailako itxiera perimetrala.
- Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
- Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
- % 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura- eta gizarte-ekitaldietarako.
- Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35 mugatzea.
- Musika- eta ahots-entsaioak eta emanaldiak bertan behera uztea.
- Ostalaritza eta jatetxeak ixteko ordutegia 20:00etatik 06:00etara.
- 100.000 biztanleko Intzidentzia-tasa metatua 500 edo gehiago duten udalerrietan:
- Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak.
- Taldeko kirol-jarduera etetea.
Azken aldaketako data: