Debekatutako publizitatea
Publizitatean dena ez da baleko. Sormena baloratzen bada ere, mugak daude jendeari iruzur ez egiteko, merkatua ez distortsionatzeko edo jokabide kaltegarriak saihesteko. Zer publizitate mota dagoen debekatuta eta nola kontrolatzen den ezagutzen jakiteak merkataritza-interesak zaintzen eta kontsumitzaileak babesten laguntzen du.
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Publizitatea zer kanaletatik iristen zaizun eta nola eragiten dizun hausnartuko dugu.
- Debekatuta dauden publizitate motak identifikatzen ikasiko duzu.
- Zenbait produkturen publizitatea mugatzen duten arau sektorialak aztertuko ditugu, hala nola elikagaiena, tabakoarena edo sendagaiena mugatzen dutenak.
- Kontsumitzaileak publizitate engainagarri edo kaltegarrietatik babesten dituzten defentsa-mekanismoak ezagutuko dituzu.
- Zure interes legitimoen aurka egiten duen publizitatearekin topo egiten baduzu nola jokatu erakutsiko dizugu.
Teoria eta praktika uztartzen dituzten saio planifikatu eta egituratuak. Parte-hartzaileak aktiboki inplikatzen dira, dinamika fisiko eta digitalen bidez.