Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra

Ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuak, herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzkoak, izapidetze elektronikoa egiteko betebeharra zabaltzen die, modu egokian eta proportzionatuan, enpresaburu indibidual edo autonomoei, unibertsitateko ikasleei (izaera akademikoa dela-eta), ikertzaile gisa jarduten duten ikertzaileei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko kidego, eskala edo lan-kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonei.

Horrela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan aipatzen diren subjektuez gain, honako kolektibo hauek ere bitarteko elektronikoen bidez izan beharko dituzte harremanak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoarekin:

Behartutako kolektiboa

Deskripzioa

Banakako enpresaburuak edo autonomoak

  • Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, beren lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.

Unibertsitateko ikaslea, bere izaera akademikoa dela eta

  • Unibertsitateko ikasleak, beren izaera akademikoa dela-eta egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.

Ikertzaileak, ikertzaile gisa jarduten dutenean

  • Ikertzaileak, ikertzaile gisa jarduten duten prozeduretan.

Kidego, eskala edo lan-kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonak

  • Funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonek bitarteko elektronikoen bidez egin behar dituzte hautaketa-prozesuarekin lotutako izapide guztiak, kasuan kasuko deialdietan ezarritakoaren arabera. Neurri egokiak hartuko dira bitarteko elektronikoak erabiltzen laguntzeko hala behar duten kidego edo eskala funtzionarialetan edo lan-kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonei.

Aldi baterako langileen lan-poltsak osatzen dituzten pertsonak

  • Aldi baterako langileen lan-poltsak osatzen dituzten pertsonak, horiekin lotutako izapide eta kudeaketa guztietan.

Aurreko taldeetako edozein ordezkatzen duten pertsonak.

  • Aurretik adierazitako edozein ordezkatzen duten pertsonak.

Azken aldaketako data: