Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Baimendutako espezieak, haien gutxieneko neurriak eta gehieneko harrapaketa-kopurua

Baimendutako espezieak

Kanpoko uretan347/2011 Dekretua, martxoaren 11koa, espezie hauek arrantzatzea debekatzen du: Koralak, Kusku Biko Moluskuak edo Gasteropodoak, Oskoldunak, eta Europako Erkidegoko edo Estatuko arautegiak nahiz Estatuak sinaturiko nazioarteko hitzarmenek harrapatzea debekatzen duten beste edozein espezie.

Barneko uretan, itsaski-espezie horietako batzuk harrapa daitezke, beti ere, gehieneko harrapaketa-kopuruak, gebenaldiak eta gutxieneko neurriak errespetatuz, eta Itsasoko Kirol Arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren III. Eranskinak ezarritakoaren arabera.

Hona hemen Bizkaiko Golkoan gehien ikusten diren espezieak eta horiek arrantzatzeko garaiak:

Karraspio atlantikoak, Dontzeilak, Txistuak, Panekak, etab. - urte osoan

Lupia - apiriletik abendura

Txipiroia- maiatzetik abendura (nolanahi ere, urte osoan harrapa daiteke)

Tunidoak- uztailaren hasieratik urrira (data horiek aldakorrak dira)

Berdela - apiriletik maiatzera (nolanahi ere, urte osoan harrapa daiteke)

Txitxarroa - ia urte osoan, baina udazkenean batez ere

Gutxieneko neurriak

Gutxieneko neurriei dagokienez, barruko nahiz kanpoko uretan errespetatu egin beharko dira honako arauek ezarritakoa: Itsas erakundeek arrain gazteak babesteko hartutako neurri teknikoen bidez arrantza-baliabideei eusteari buruzko 1998ko martxoaren 30eko 850/98 Erregelamenduaren XII. eranskina eta arrantzako espezie jakin batzuen gutxieneko neurriak ezartzen  dituen apirilaren 7ko 560/1995 Errege Dekretua.

Horrela, Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren 13. artikuluaren arabera (EHAA, 196. zk., 2000ko urriaren 11koa), itsasoko kirol-arrantzan nahitaez errespetatu behar dira Bizkaiako Golkoko ipar-mendabaldeko kalerako ezarri diren gutxieneko neurriak, eta neurri horietatik beherako arrain guztiak itsasora itzuli behar dira.

Gehieneko harrapaketa kupoak

- 5 kg lizentzia eta eguneko edo, pisu hori gaindituz gero, pieza bat litzentzia eta eguneko. Harrapaketak pisu hori gainditzea eragiten badu, gehiegizko pisu hori onartu egindo da.

- Ontzi batean litzentzia daukaten 5 tripulazio-kide edo gehiago badaude, ontzi osoarentzako kupoa 25 kg-koa izango da. Ontzi batean dagoen litzentzia-kopurua ezin izango da inoiz itsasontziko despatxuko tripulazio-kideen kopurua baino handiago izan.

- Urpean egiten den itsasoko kirol-arrantzaren kasuan, 5 kg-koa da gehieneko muga.

- Pelagiko handiak badira, harrapaketa kupoak aldatzen dira:

Hegaluzea (thunnus alalunga), Atun moja (thunnus obesus) eta Legatza (merlucius merlucius- 5 pieza baimen eta eguneko. Gehienez 20 pieza, 4 tripulazio-kidek edo gehiagok baimena dutenean.

Marlinak (makaira spp.), Akulak (tetrapturus spp.) eta Belarraina (istiophorus albicans- Pieza 1 baimen eta eguneko, eta gehienez 4 pieza itsasontzi eta eguneko.

Ezpata-arraina (xiphias gladius)   debekatuta.

Hegalaburra  (thunnus thynnus)  debekatuta.

Espezie hauek bestelako babes-neurriak aplikatzen zaizkie. Hori dela eta, espezie horiek harrapatu nahi izanez gero, baldintza hauek bete behar dira:

- Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusiak ontziarentzat espresuki emandako baimena eduki behar.

- Lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu behar da. Itsasoko kirol-arrantzaren arautegia onartzeko den urriaren 3ko 198/2000 Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen du kirol-ontzien kapitain edo patroiek edo, kasuan kasu, baimenen titularrek, hain kasa edo  aintzatetsitako kirol-elkarten bidez, lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu edo igorri behar dutela Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzura, baldin eta babes-neurri berezien menpeko espezierik harrapatzen badute, eta, horretarako, eredu ofiziala erabili behar dutela (aipatutako dekretuaren III. eranskina). Aitorpea Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusira bidali behar dute hilabete bakoitzaren lehenengo 5 egunetan.

Azken aldaketako data: