Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Itsaski-baliabide gutxieneko neurriak eta debekualdiak

Itsaski baliabide ustiaketa Euskadin, batez ere Mundakako, Plentziako eta Txingudiko itsasasdarretan egiten da.

Txirla handia (Tapes decussatus) da itsaskitan oinez arituta harrapatzen den espezie nagusia, Euskadiko estuarioetan. Harekin batera, orobat ustiatzen dira txirla lingirdatsua (Venerupis pullastra), berberetxo arrunta (Cerastoderma edule) eta hainbat datil espezie (Ensis sp., Solen sp.)

Egun bada arautze bat, 2000ko urriaren 3an onetsitako 198/2000 Dekretuaren II eranskina eta 1997ko maiatzaren 6an onetsitako 102/1997 Dekretuko I eranskina. Arau horiekin, itsaski bilketari ezarri zaizkiobilketa garai jakin batzuk, bildutako aleetarako gutxieneko tamaina batzuk, eta kiroleko itsaski biltzaileentzat, eguneko harrapaketen kupoa, biltzea baimendutako espezieei dagokienez.

Beste alde batetik, itsaski baliabideen populazioak balioztatzen dira, aldian aldian laginketa zientifikoak eginez, hainbat alderdi zehazteko: ugaritasuna, tamainaren eta adinen araberako banaketa… Orobat, kontrolatu egiten da nolako bilakaera duten baliabide horiek ustiaketako hainbat aldagairen arabera, hala nola debekualdien dataren arabera, itsaski biltzaile kopuruaren arabera, legezko gutxieneko tamainaren arabera edo ustiaketa eremuaren arabera.

Azken aldaketako data: