Segurtasun Saila

AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saio batzuk egingo ditu

Argitalpen-data: 

  • Saioak Muskizen, Santurtzin, Zierbenan, Lantaronen eta Hernanin egingo dira.
  • Saio horien bidez inguruko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea nahi dute, ihes toxikoak eragiten dituzten istripuak gertatzen direnerako.

  • AVEQ-KIMIKAk, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko bost saio egingo ditu azaroaren 22an, 23an eta 24an. Saio horiek Muskizen, Abanto-Zierbenan, Zierbenan, Santurtzin, Lantaronen eta Hernanin egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko.

    SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.

    SIMULAZIOEN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK / FECHAS Y HORARIOS DE LOS SIMULACROS

    Data

    Tokia

    Enpresa

    Gunea

    Ordua

    2021/11/22

    Muskiz

    Petronor

    Muskiz

    Abanto - Zierbena

    Zierbena

    10:00

    2021/11/22

    Santurtzi

    Puerto de Bilbao

    Bilboko Portua

    Santurtzi

    Zierbena

    11:00

    2021/11/22

    Punta Luzero

    Puerto de Bilbao

    Bilboko Portua

    Zierbena

    11:30

    2021/11/23

    Lantarón

    Dekitra

    General Química

    Hexion Lantaron

    Lantarón

    10:00

    2021/11/24

    Hernani

    Electroquímica Hernani

    Hernani

    10:00

    Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argi eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.

    Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka, eta horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez, prentsan komunikatuak argitaratuz eta sare sozialen bidez.

    AVEQ-KIMIKA, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartea, Euskal Industriak sortutako elkartea da. Horren helburua da, araudia zorrotz betetzeaz gain, ingurumenaren gaineko eraginaren kudeaketa zein jardueren eta instalazioen segurtasuna etengabe hobetzen joatea. Gaur egun, Euskadiko 130 enpresa dira elkarte horretako bazkide eta enpresa horiek 6.000 langiletik gora dituzte.

    Elkarteak berritu egin ditu Hernanin, Lantaronen, Abanton, Zierbenan eta Muskizen arrisku kimikoarekin lotuta kalean kokatuta dauden informazio-kartelak.