Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Familia biltzea



Egoitza-baimen bat da, Egoitza eta Lan-Baimen berritua duen edo hori berritzeko eskatu duen Espainian bizi den legezko egoiliar baten familiakoa izateagatik ematen dena.

Familiarteko batekin berrelkartzeko eskubidea dute ezkontideak, 18 urtetik beherako edo ezinduak diren seme-alabek, eta ekonomikoki haren pentzuan dauden aurrekoek.

Bere familia berriz elkartu nahi duen atzerritarrak egiaztatu beharko du enplegu bat duela eta/edo familiaren premiei erantzuteko nahikoa baliabide ekonomikoak dituela eta etxebizitza egokia duela. Horretarako, etxebizitza izateko Txosten bat eskatu ahal izango du dagokion Udalean.

Bildutako familiartekoak Egoitza-bisatua eskatu behar du jatorrizko herrialdean eta salbuespenez beste atzerriko herrialde batean eska dezake. Behin Espainian bildurik eta hilabete bateko epean, Atzerritarraren Identifikazio Txartela eskatu behar da.

NON?

Familiarekin Berriz Elkartzea Atzerritarren Bulegoetan izapidetzen da

Azken eguneratzea: 2010/07/22