Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Sustraitze soziala



Sustraitze sozialagatik Egoitza-baimena lortzeko ezinbestekoa da:

  • Gutxienez hiru urtez etengabe Espainian egon dela egiaztatu behar du (erroldatze-txartelen, osasun-ziurtagirien, notarioen dokumentuen, banku-libreten, jatorrizko herrialdera egindako diru-igorpenen ziurtagirien...) edo FROGATZEKO ZUZENBIDEAN BALIAGARRIA DEN EDOZEIN BALIABIDEREN BITARTEZ.
  • Espainian eta jatorrizko herrialdean zigor-aurrekaririk ez edukitzea.
  • Eskabidea egiten denean langileak eta enpresariak sinatutako lan-kontratu bat edukitzea eta horren iraupena gutxienez urtebetekoa izatea.
  • Atzerritarrak egiaztatu beharko du Espainian legez bizi diren beste atzerritar batzuekin familia-loturak dituela, dagokion baimenarekin (ezkontidea, aita edo ama, aitona edo amona, semea edo alaba, biloba) edo gizarteratuta dagoela egiaztatzen duen txosten bat aurkeztu beharko du. Txosten hori atzerritarra erroldatuta dagoen udalak emango du. Txosten hori dagokion Udalean eskatu beharko da, eta honako hauek bildu behako ditu: interesdunak bere bizilekuan daraman denbora, zein bizi-bitarteko dituen, erabiltzen diren hizkuntzei buruzko zein jakintza-maila duen, bere inguruneko gizarte-sareetan zenbateraino sartu den, erakunde publiko edo pribatuen gizarteratzeko eta laneratzeko zein programatan parte hartu duen, eta haren sustraitze-maila zehazteko baliagarri izan daitekeen oro. Salbuespen gisa, txosten bat egin ahal izango da, eta hor azalduko da ez dela nahitaezkoa lan-kontratua izatea, betiere egiaztatzen bada interesdunak nahikoa bizibide dituela.

Udalak egindako txosten hauek beharrezkoak dira, baina ez dira lotesleak eskudun agintariek baimena emateko orduan.

Sustraitze sozialagatik Egoitza-Baimena emateko bisatua ez da beharrezkoa eta lan egitea ahalbidetzen du.

NON?

Atzerritarren Bulegoetan edo Gobernuaren Ordezkaritzaren lan-bulegoetan eskatzen da, dagokionaren arabera.

Azken eguneratzea: 2010/07/22