Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Lan-sustraitzea



Lan Sustraitzeagatiko Bizileku eta Lan Baimena lortzeko, egiaztatu beharko da, alde batetik, gutxienez bi urtez etengabe bizi izan dela Espainian (erroldatze- txartelen, mediku-ziurtagirien, banku-libreten, jatorrizko herrialdera egindako diru-igorpenen ziurtagirien edo FROGATZEKO ZUZENBIDEAN BALIAGARRIA DEN EDOZEIN BALIABIDEREN bitartez), eta beste alde batetik, lan-harremanak izan dituela gutxienez urte batean. Hori Lan Ikuskaritzaren akta baten edo ebazpen judizial baten bitartez lor daiteke. Lan-harremana honela egiaztatu beharko da: lan-harremana aintzat hartzen duen ebazpen judizialaren bitartez, edo lan-harremana egiaztatzen duen Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskaritzaren arau-hauste aktaren administrazioaren ebazpen berreslearen bitartez.

Era berean, pertsonak ez du zigor-aurrekaririk eduki behar ez Espainian, ez jatorrizko herrialdean.

Lan-sustraitzeagatik Baimen hori lortzeko ez da bisaturik behar eta lan egitea ahalbidetzen du.

NON?

Atzerritarren Bulegoetan edo Gobernuaren Ordezkaritzaren lan-bulegoetan eskatzen da, dagokionaren arabera.

Azken eguneratzea: 2010/07/22