Hezkuntza Saila

Unibertsitateko Ikasleak. Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak

2017-2018 ikasturtea

  • Ebazpen-proposamena

Ebazpena argitara eman arte ez da behin-betikoa, alegazioak aurkezten badira edo Administrazioak, ofizioz, berrikuspenen bat egiten badu, alda baitaiteke.

Oso inportantea: alegazioen fasean, proposamenaren ondoren, besterik ez da dokumentazio berria onartuko. Alegazioen tramitean errekurtsogileak, aurkezteko aukera zuen arren, aurkeztu ez dituen agiriak edo alegazioak ez dira errekurtsoak ebazteko orduan kontuan hartuko (39/2015 legearen 118. artikulua). 

  • Ebazpena

Beka eman edo ukatu den aditzera emateko behin-betiko ebazpena jakinarazten da eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari gorako errekurtsoa jarri ahal zaio behin-betiko ebazpen horren kontra. Beka, prezio publikoa izan ezik, hilabete bateko gehienezko epean ordainduko da, ebazpenaren berri eman ondoren.

Beka ebazpen propoasamenaren emaitza ezagutzeko, zure espedientera, erabiltzaile eta pasa-hitzarekin, sartu behar duzu. Proposamenarekin ados daudenek onartzen dutela espresuki adierazi ahal dute. Proposamena onartzeko edo alegazioak aurkeztuko direla aditzera emateko, espedientera sartu behar da (alegazio-eredua)

Datozen asteetan proposamen berriak emango dira iragarki-taulan argitara. Unibertsitate Zuzendaritzak SMS bat eta abisua emateko e-mail bat bidaliko die, aldez aurretik, proposamen edo ebazpen bakoitzean dauden ikasleei.

  • 7. ebazpen proposamena (2018-05-04)
         Alegazioak aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 5etik 21ra arte, biak barne

  • 6. ebazpen proposamena (2018-04-19)
         Alegazioak aurkezteko epea: 2018ko apirilaren 20tik maiatzaren 4ra arte, biak barne

  • 5. ebazpen proposamena (2018-03-22)
          Alegazioak aurkezteko epea: 2018ko martxoaren 23tik apirilaren 6ra arte, biak barne

  • 4. ebazpen proposamena (2018-02-27)
         Alegazioak aurkezteko epea: 2018ko otsailaren 28tik martxoaren 14ra arte, biak barne

  • 3. ebazpen proposamena (2018-02-08)
         Alegazioak aurkezteko epea: 2018ko otsailaren 9tik 23ra arte, biak barne

  • 2. ebazpen proposamena (2018-01-17)
         Alegazioak aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 18tik otsailaren 1era arte, biak barne

  • 1. ebazpen proposamena (2017-12-11)
       Alegazioak aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 12tik 26ra arte, biak barne

Beka ebazpenaren emaitza ezagutzeko zure espedientera, erabiltzaile eta pasa-hitzarekin, sartu behar duzu. Beka ebazpenaren emaitzaren ziurtagiri bat deskargatzeko aukera izango duzu.

Datozen asteetan ebazpen berriak emango dira iragarki-taulan argitara. Unibertsitate Zuzendaritzak SMS bat eta abisua emateko e-mail bat bidaliko die, aldez aurretik, ebazpen bakoitzean dauden ikasleei.

Prozedura-ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari (Gora jotzeko errekurtsoa- Eredua)

  • Matrikularen salneurri publikoa

Deialdi honetatik aurrera, “matrikula” osagaiaren salneurria, gehienez, ikasketa berdinean edo baliokidean Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulak duen kostua izango da. Matrikulen prezioa arautzen da 2017ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Aginduaren bidez (EHAA 2017-06-30)

  • Matrikularen osagaiak eta prezio publikoa ordaintzea

Unibertsitate-beka eman zaien ikasleei bi fase desberdinetan ordainduko zaie. Beka eman zaiela jakinarazteko ebazpenaren ondoren, behar diren bekaren osagai guztiak (egoitza, aparteko material didaktikoa, aprobetxamendu akademikoa edo garraioa) ordainduko dira, ikasturtearen bukaeran ordainduko den matrikularen prezio publikoa izan ezik

  • Matrikularen kredituak zabaltzea

Unibertsitate Zuzendaritzari 2018ko martxoaren 31ren ondoren jakinarazten zaizkion kredituen zabaltzeak ez dira kontuan hartuko

  • Elkarbizitza-unitateak

    Ezkontzaren edo izateko bikotearen lokarria desagertu ez den egoera jakin batzuetan gurasoek elkarbizitza-unitateari egin beharreko ekarpena kalkulatzeko, deialdi-aginduak 15.4 artikuluan  ezarritako irizpide