Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2020-2021 ikasturtea.

[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:

  1. Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
  2. Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
  3. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.
  4. Goi-mailako arte-ikasketak.
  5. Goi-mailako ikasketa militarrak.
  6. Goi-mailako erlijio-ikasketak.

Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen.

Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.

Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2020. urtean ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

28.460.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera, eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.

Hauek dira bekaren osagaiak:

a) Oinarrizko zenbatekoa; horren barruan honako hauek:

  • Matrikularen prezio publikoa
  • Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa
  • Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
  • Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa

b) zenbateko osagarri aldakorra; horren barruan honako hauek:

  • Ikaskuntzari laguntzeko prozesuari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
  • Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra

Betebeharren, mugak eta zenbatekoen gaineko informazio gehiago, Deialdiaren oinarriak

Ordainketa-modua:

Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2019ko abenduaren 31n.
  • Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2019an zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez, ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.

  • Ikasketa-betebeharrak: Matrikula egitea eta 2020-2021 ikasturtean 1. artikuluan zehaztutako ikasketetako bat egitea. Aldi batera hainbat ikasketa egiten badira, horietako bakarrentzat baino ez da beka jasoko, dagokion unibertsitateak ikasketa bakar modura eskaintzen duen gradu edo titulazio bikoitzak direnean izan ezik, betiere Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan horrelakoak ikasketa-kode bakar batekin erregistratuta badaude.

  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera
  • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak. Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztiak matrikulatu beharko dituzte.

  • Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.

  • Matrikula-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

  • Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak

  • Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak

  • Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak

  • Ikaskuntzari laguntzeko prozesuari lotutako zenbateko osagarri aldakorra eta betekizunak

  • Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorraren betekizunak eta zenbatekoa

  • Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1010606

Eskeraren aurkezpena



OSO GARRANTZITSUA:

  • Dibortzio kasuetan derrigorrez aitaren eta amaren datuak gehitzea, nahiz eta eskatzailearekin batera erroldan ez egon. Kasu honetan, ezinbestekoa da dibortzioari buruzko sententzia eta hitzarmen arautzailea aurkeztea.
  • Notifikazioetarako email helbide eta kontaktuko telefono bat baino gehiago jartzea gomendatzen da.
  • Eskaerarekin batera derrigorrezkoak diren dokumentu guztiak gehitu behar dira. Dokumenturen bat faltako balitz kontaktu emailaren bidez eskatuko da. Kontuan izan Gora jotzeko errekurtso garaian ez dela onartuko subsanazio edota helegite garaian aurkeztu behar zen dokumenturik.
  • Nola aurkeztu eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebatziko dira sei hileko epearen barruan, eskabideak aurkezteko azken epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk