Hezkuntza Saila

Nazioartean mugitzeko dirulaguntzak

Dirulaguntzen onuradunak dira nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten unibertsitateak, Unibertsitate mailako ikastetxeak eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak.

Unibertsitateek eta zentroek erabiliko dute dirulaguntza beraien ikasleen mugikortasunak finantzatzeko.

Nazioartean mugitzeko dirulaguntzak. 2023-2024

  • Deialdia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2023-11-14)
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko azaroaren 15etik 2024 urtarrilaren 31ra arte, biak barne
  • Eskaera eredua: I. eranskina (leiho berri batean irekitzen da)
  • Barariazko baimena: II. eranskina (leiho berri batean irekitzen da)

2023-2024 ikasturtean nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak, unibertsitate-zentroak eta arte eta kirol irakaskuntzen goi-mailako ikastetxeak.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatutako pertsonak, baldin eta 2023-2024 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako edo zentroetako unibertsitate-ikasketetan edo goi-mailako ikasketa artistiko edo kirol-ikasketa ofizialetan nazioartean mugitzeko programaren batean parte hartzen badute.

Dirulaguntza unibertsitateak, unibertsitate mailako ikastetxe, unibertsitate-zentroak edo arte eta kirol irakaskuntzen goi-mailako zentroak eskatuko du; beraz, ikasketak egiten ari diren ikastetxera joan beharko da eskaera egiteko epearen eta moduaren berri izateko.

Unibertsitate edo zentro bakoitzak bere epea ezarriko du, eta, beraz, dagokion unibertsitatearekin edo zentroarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.

Hala ere, honako hauek dira erakundeek aurreikusitako epeak:

  • UPV/EHU: 2023ko azaroaren 16tik abenduaren 12ra arte
  • Deustuko Unibertsitatea: 2023ko azaroaren 20tik abenduaren 20ra arte
  • Mondragon Unibertsitatea: 2023ko azaroaren 15tik abenduaren 11ra arte
  • Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskola, egoitza Donostian izanik (TECNUN): 2023ko abenduaren 1etik 31ra arte
  • IDarte: 2023ko abenduaren 4tik 2024ko urtarrilaren 12ra arte
  • Musikene: 2023ko abenduaren 1etik 15era arte

Deialdiaren 3.b) artikuluan adierazitako betekizunak betetzen diren adierazten duten dokumentuak. Betiere, honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Eskaera epean eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea adierazten duen administrazio-egoitzaren agiria.
  • Berariazko baimena, II. eranskinaren (leiho berri batean irekitzen da) araberakoa
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, betiere Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea.
  • 2023-2024 ikasturtean nazioarte mailako mugikortasun programaren bati atxikita egotea.
  • 2023-2024 ikasturtean honako ikasketa hauetakoren bat egitea, edo 2022-2023 ikasturtean burutu izana:
    • Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
    • Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
    • Goi-mailako arte- edo kirol-irakaskuntzak ofizialak.

Inola ere ez dira finantzatuko 2022-2023 ikasturtean ikasketak amaitu eta doktorego-programen esparruan nazioarteko mugikortasunak egiten dituzten ikasleen mugikortasunak.

Eusko Jaurlaritzak 9 hilabetera arteko egonaldiak diruz lagunduko ditu. Kopurua mugikortasun-programaren, iraupenaren eta destino-herrialdearen araberakoa izango da.

Dagoen aurrekontu-zuzkiduraren bidez ezin bazaie eskabide guztiei erantzun, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera hainbanatuko da aurrekontu-zuzkidura.

Erasmus+ programan parte hartzen dutenak:

Eusko Jaurlaritzak SEPIEk emandako diru-laguntza osatuko dute hilabeteko 390 eurora arte mugikortasuna egiten duten herrialde-taldearen arabera.

Gainerako mugikortasun-programetan parte hartzen dutenak:

Eusko Jaurlaritzak hilabeteko 390 euroko laguntzak emango ditu..

Nazioartean mugitzeko diru-laguntzak. 2022-2023

2022-2023 ikasturtean nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak, unibertsitate-zentroak eta arte eta kirol irakaskuntzen goi-mailako ikastetxeak.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatutako pertsonak, baldin eta 2022-2023 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako edo zentroetako unibertsitate-ikasketetan edo goi-mailako ikasketa artistiko edo kirol-ikasketa ofizialetan nazioartean mugitzeko programaren batean parte hartzen badute.

Dirulaguntza unibertsitateak, unibertsitate mailako ikastetxe, unibertsitate-zentroak edo arte eta kirol irakaskuntzen goi-mailako zentroak eskatuko du; beraz, ikasketak egiten ari diren ikastetxera joan beharko da eskaera egiteko epearen eta moduaren berri izateko.

Unibertsitate edo zentro bakoitzak bere epea ezarriko du, eta, beraz, dagokion unibertsitatearekin edo zentroarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.

Hala ere, honako hauek dira erakundeek aurreikusitako epeak:

  • UPV/EHU: 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 236ra arte.
  • Deustuko Unibertsitatea: 2022ko abenduaren 5etik 2023ko urtarrilaren 13ra arte.
  • Mondragon Unibertsitatea: 2022ko azaroaren 25etik abenduaren 11ra arte.
  • Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskola, egoitza Donostian izanik (TECNUN): 2022ko abenduaren 1etik 31ra arte
  • IDarte: 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 12ra arte.
  • Musikene: 2022ko abenduaren 1etik 16ra arte.

Deialdiaren 3.b) artikuluan adierazitako betekizunak betetzen diren adierazten duten dokumentuak. Betiere, honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Eskaera epean eta 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea adierazten duen administrazio-egoitzaren agiria.
  • Berariazko baimena, II. eranskinaren (leiho berri batean irekitzen da) araberakoa
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, betiere Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea.
  • 2022-2023 ikasturtean nazioarte mailako mugikortasun programaren bati atxikita egotea.
  • 2022-2023 ikasturtean honako ikasketa hauetakoren bat egitea, edo 2021-2022 ikasturtean burutu izana:
    • Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
    • Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
    • Goi-mailako arte- edo kirol-irakaskuntzak ofizialak.
  • Berariazko baimena aurkeztea, II. eranskinaren (leiho berri batean irekitzen da) araberakoa

Eusko Jaurlaritzak 9 hilabetera arteko egonaldiak diruz lagunduko ditu. Kopurua mugikortasun-programaren, iraupenaren eta destino-herrialdearen araberakoa izango da.

Dagoen aurrekontu-zuzkiduraren bidez ezin bazaie eskabide guztiei erantzun, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera hainbanatuko da aurrekontu-zuzkidura.

Erasmus+ programan parte hartzen dutenak:

Eusko Jaurlaritzak SEPIEk emandako diru-laguntza osatuko dute hilabeteko 350 eurora arte mugikortasuna egiten duten herrialde-taldearen arabera.

Gainerako mugikortasun-programetan parte hartzen dutenak:

Eusko Jaurlaritzak hilabeteko 350 euroko laguntzak emango ditu..

Nazioartean mugitzeko diru-laguntzak. 2021-2022

  • Deialdia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2021-10-29)
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 30etik 2022ko urtarrilaren 31ra arte, biak barne.
  • Eskaera eredua: I. eranskina (leiho berri batean irekitzen da)

2021-2022 ikasturtean nazioarte mailako mugikortasuneko programa batean parte hartzen dutenek eta Euskal Herriko Erkidegoko Unibertsitate, unibertsitate mailako ikastetxe edo goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeren batean ikasten ari direnek.

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, betiere Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.

  • 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea.

  • 2021-2022 ikasturtean nazioarte mailako mugikortasun programaren bati atxikita egotea.

  • 2021-2022 ikasturtean honako ikasketa hauetakoren bat egitea, edo 2020-2021 ikasturtean burutu izana:

    • Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
    • Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
    • Goi-mailako arte- edo kirol-irakaskuntzak ofizialak.
  • Berariazko baimena (leiho berri batean irekitzen da) aurkeztea , II. eranskinaren araberakoa

Dirulaguntza unibertsitateak, unibertsitate mailako ikastetxe, unibertsitate-zentroak edo arte eta kirol irakaskuntzen goi-mailako zentroak eskatuko du; beraz, ikasketak egiten ari diren ikastetxera joan beharko da eskaera egiteko epearen eta moduaren berri izateko.

Deialdiaren 3.b) artikuluan adierazitako betekizunak betetzen diren adierazten duten dokumentuak. Betiere, honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Eskaera epean eta 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea adierazten duen administrazio-egoitzaren agiria.
  • Berariazko baimena (leiho berri batean irekitzen da), II. eranskinaren araberakoa

Unibertsitate edo zentro bakoitzak bere epea ezarriko du, eta, beraz, dagokion unibertsitatearekin edo zentroarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.

Hala ere, honako hauek dira erakundeek aurreikusitako epeak:

  • UPV/EHU: 2021eko azaroaren 5etik 26ra arte.
  • Deustuko Unibertsitatea: 2021eko abenduaren 9tik 2022ko urtarrilaren 14ra arte.
  • Mondragon Unibertsitatea: 2021eko azaroaren 5etik abenduaren 3ra arte (eguerdiko 13:00era arte).
  • Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskola, egoitza Donostian izanik (TECNUN): 2021eko abenduaren 1etik 31ra arte
  • IDarte: 2021eko abenduaren 3tik 2022ko urtarrilaren 11ra arte.
  • Musikene: 2021eko abenduaren 2tik 17ra arte.

Eusko Jaurlaritzak 9 hilabetera arteko egonaldiak diruz lagunduko ditu. Kopurua mugikortasun-programaren, iraupenaren eta destino-herrialdearen araberakoa izango da.

Dagoen aurrekontu-zuzkiduraren bidez ezin bazaie eskabide guztiei erantzun, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera hainbanatuko da aurrekontu-zuzkidura.

Erasmus+ programan parte hartzen dutenak:

Eusko Jaurlaritzak SEPIEk emandako diru-laguntza osatuko dute hilabeteko 330 eurora arte mugikortasuna egiten duten herrialde-taldearen arabera.

Gainerako mugikortasun-programetan parte hartzen dutenak:

Eusko Jaurlaritzak hilabeteko 330 euroko laguntzak emango ditu..