Hezkuntza Saila

Azpiegitura eta ikerketa-taldeak. Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun zentroak (BERC Programa)

Aginduaren xedea da 2014-2017 aldirako diru-laguntzen oinarriak ezartzea eta deialdia egitea, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko (BERC Programa).

Laguntza-deialdi honek diruz lagunduko du erakunde onuradunek 2014, 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldietan egiten dituzten jarduera ez-ekonomikoen kostu osoaren portzentaje bat. Jarduera horiek bat etorriko dira diru-laguntzaren helburuekin, eta jarduera ez-ekonomikotzat joko dira Europako Batzordeak 2006/C 323/01 zuzentarauan (ikerketa, garapen eta berrikuntzako estatuen laguntzen gainekoan) ezartzen dituenak erkidegoko esparrurako.

Diru-laguntzaren helburutik kanpo gelditzen da jarduera ekonomikoa. Jarduera ekonomikotzat jotzen dira hala industriarekin kontratupean burututako ikerketa, nola ikerketa-azpiegituren alokairua eta Europako Batzordearen arauetan —aurreko paragrafoetan jasotakoetan— exijitu eta jasotako baldintzei erantzuten ez dieten beste jarduera ekonomiko batzuk.

  • Agindua, 2017ko irailaren 12koa. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa)
  • Agindua 2014ko uztailaren 15ekoa. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteei laguntzak emateko (BERC Programa), 2014/07/16ko EHAA.