Hezkuntza Saila

Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateak. Unibertsitatea + Enpresa Euskal Estrategia

XXI. mendeko Euskadi eraikitzeko motorra da unibertsitate eta enpresaren arteko lankidetza. Euskal unibertsitate-sistema indartzearen aldeko Eusko Jaurlaritzaren apustuetako bat da estrategia hau. Unibertsitateek, enpresek, instituzioek eta beste eragile batzuek beren erantzukizuna partekatzen dute eta euskal gizartearen garapena lortzen laguntzea dute azken helburua.