Hezkuntza Saila

LHko Sarbideko Baldintzak

1.- Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloa

Baldintza hauek guztiak bete behar dira:

  • Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren ikasturtea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtea eginda izatea.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

2.- Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak, hezkuntza-premia bereziak dituzten eta aldi berean baldintza hauek guztiak betetzen dituzten ikasleentzat:

  • Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
  • Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
  • Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

3.- Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak, izena ematen duten urte naturalean 17 urte edo gehiago beteta izanik baldintza hauek guztiak ere betetzen dituztenentzat:

  • 17 urte edo gehiago izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin ez izana.

Baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
    • Oinarrizko lanbide-titulua.
    • Batxilergoko titulua.
    • Unibertsitateko titulua.
    • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
  2. Gainditu izana:
    • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak.
    • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan Erdi-Mailako Heziketa-Zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat.
    • Erdi- edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
    • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe.
    • Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.
    • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.
    • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala.

Gainera, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.

Baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    • Batxilergoko titulua.
    • Unibertsitateko titulua.
    • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari edo Teknikari Espezialista titulua.
    • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua.
  2. Gainditu izana:
    • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila.
    • Goi- Mailako Heziketa- Zikloetara sartzeko proba.
    • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
    • UZI edo PREU.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.

Azken aldaketako data: