Lehendakaritza

Euskal Diasporaren Eguna

Euskal Diasporaren Eguna. Irailak 8 Sept.

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak (diasporari buruzko gaietan aholkua ematen duena) irailaren 8a aukeratu zuen Euskal  Diasporaren Eguna izateko. Izan ere, Vitoria-Gasteizen 2015ean egin zen Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondorioetako bat izan zen “Diasporaren Eguna” bilatzea.

Hori dela eta, “Diasporaren eguna” Kongresuaren leloaren (“Diasporizatu”) eta Lau Urteko Planaren baitan aurreikusten diren ekimenetako bat da. Hau da, gizartean “Euskal Diaspora” balioan jarri eta zabaldu. Beraz, Irailaren 8an egingo diren ekitaldien bitartez euskal diaspora ikustaraziko da eta balioan jarriko da, Euskadin nola kanpoan den Euskal Komunitatean

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak hurrengo bideo eta logoa prestatu du, Irailak 8 Euskal Diasporaren Eguna sozializatzeko asmoz eta diasporaren garrantziaz jabetzeko.

2018 urtean, irailaren 8an, mundo osoko Euskal Etxeek Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egin ziren ospakizun ezberdinetan parte hartu zuten. “Berdin dio non bizi zaren, Euskadi bizi baduzu, Euskadi zugan bizi da” lelopean ekitaldi ezberdinak antolatu ziren Euskal Diaspora balioan jartzeko eta mundo osoan zehar, Euskadin baita, Euskal Diasporaren ezagutza zabaltzeko asmoarekin.

Euskaletxeetatik munduko toki ezberdinetan egin ziren ekitaldi batzuk biltzen dituen bideo honek.

Mila esker egun honetan parte hartzeagatik!

2019 urtean Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldi kultural eta instituzionala egin zen Ispasterren (Biazkaia) eta bertan ondorengo bideo hau erakutsi zen:

Azken aldaketako data: