Lehendakaritza

Nazioarteko erakundeak

Euskal gizarteak gaur egun aurrez aurre dituen erronketako askok izaera globala dute, eta, beraz, nazioarteko erakundeetako agendetan leku garrantzitsua dute.

Euskal erakundeek nazioarteko erakunde horietan mintzakidetza zuzena izan beharraren arrazoia bertan jorratzen diren auzietako asko  euskal erakundeen eskumenekoak direla da.

Hortaz, honako helburuak betetzeko da garrantzitsua erakundeotan presentzia izatea:

  • Eskualdeek nazioarteko testuinguruan jokatu beharreko papera posizionatzea eta aitortzea (eskualdea nazioarteko aktore gisa).
  • Euskal eragileek nazioarteko erakundeetan garatu beharreko jarduerak lagundu, erraztu, sustatu eta koordinatzea, bai aktore publikoen kasuan bai aktore pribatuen kasuan bai gizarte zibilaren ordezkarien kasuan.

Kanpo Harremanetarako Arloak Euskadik nazioarteko erakundeetan duen posizio estrategikoa indartzea du helburu gure interesak hobeto defendatzeko, hainbat arlotan Euskadik dituen aktibo bereizgarriak ezagutarazteko (industria politika, osasuna, genero politikak, ingurumena, kooperaziorako lankidetza...) zein gure gizarteari eragiten dioten erronkei irtenbide globalak emateko.

Horretarako, askotariko ekintzak antolatzen dira: lankidetza akordioak ezartzeko jarduerak, alderantziko misioak eta elkar ezagutza bultzatzeko bidaiak, foroetan parte hartzea, politika publikoak hedatu eta trukatzeko jarduerak, ezagutza eta esperientzia trukeak...

Aipatutako helburu eta jarduerok bultzatzeko Eusko Jaurlaritza honako erakundeekin ari da elkarlanean besteak beste:

Nazioarteko honako erakunde hauekin izenpatu ditu lankidetza hitzarmenak Eusko Jaurlaritzak:

  • NBE Sistema: Eusko Jaurlaritza-Unesco. 2016ko uztaila.
  • NBE Sistema: Eusko Jaurlaritza-Garapenerako Nazio Batuen Programa. 2015eko azaroa.
  • Iberoamerikako Idazkaritza Nagusia. 2013ko azaroan izenpetua.
  • Asmoen adierazpena Iberoamerikako Estatuen Erakundearekin. 2012ko urrian izenpatuta.
  • NBE Sistema: Eusko Jaurlaritza-NBE Emakumeak. 2011ko urrian.
Azken aldaketako data: 2015/12/09