Lehendakaritza

Aldebiko harremanak

Akordio honeek, era berean, nazioarteko –eta, zehazki, Europako– bazkide estrategikoen sarea sortzearen aldeko erronkaren barruan sartzen da. Hala, eragina izateko gaitasuna areagotuko da, eta, horrekin batera, Euskadiko interesak hobeto defendatuko dira kanpoan.

Eremu geografiko estrategiko horiek aukeratzean, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Euskadiko sektore anitzetako interes asko barne hartzen dituzten eremuak aukeratzea. Jaurlaritzak kanpoan abiaraziko ditu datozen urteotan ekimen gehienak.

Kanpo Harremanetarako Estrategiak eta Basque Country Estrategiak aukerako esparru geografiko lehentasunezkotzat hartzen dituzte Bavaria eta Flandria, besteak beste.

Baviera

Lankidetza-hitzarmena: Eusko Jaurlaritzak eta Bavierako Gobernuak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2014ko uztailaren 2an, interes orokorreko arloetan harremanak sendotzeko eta lankidetza indartzeko asmoz.

Akordioak lankidetza-esparrua ezarri du, eta hortik sortuko dira sektoreko aldebiko harremanak. Bi eskualdeen asmoa da aldebiko harremanetan sakontzea, interes orokorreko hainbat arlotan lankidetzan aritzeko. Zehazki, honako hauetan oinarrituko da lankidetza hasiera batean: ikerkuntza, garapen eta berrikuntza; industria-politika eta horren barruko sektore adierazgarrienak, hala nola automobilgintza, manufaktura eta makina-erreminta; ingurumena eta energia; lanbide-heziketa, eta barne-segurtasuna eta poliziaren lankidetza. 

Flandria

Asmoen Adierazpena: Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Geert Bourgeois Flandriako ministro-presidenteak asmoen adierazpen bat izenpetu zuten Brusela hirian (Belgika) 2015eko ekainaren 1ean, alde bien arteko harremanak sendotu eta areagotzeko eta lankidetza esparru ahalik eta zabalena ezartzeko.

Adierazpenaren asmoa da harremanak indartzea, politikak trukatzea eta proiektuak elkarrekin garatzea zenbait arlotan, hala nola berrikuntzan, ingurumenean eta kultura zein sorkuntzaren arloetan. Adierazpenaren helburua da, halaber, eskualde bion arteko lankidetza sustatzea bake eta bizikidetzaren alorrean eta elkarlana bultzatzea aliantzen esparruan Europako eskualdeen egitekoa sustatze aldera.

Azken aldaketako data: 2015/11/20