Lehendakaritza

Araudia

"Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legea" garatuz onartutako arau sortak araupetzen du Eusko Jaurlaritzaren kanpoko euskal gizataldeekiko jarduera oro (hutsen zuzenketa).
Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren funtzioak "187/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa", ezartzen dira (hutsen zuzenketa).

Hona hemen Legeak garatzen duten Dekretuen zerrenda:

Euskal Etxeak aitortu eta erroldatzea:

  • 318/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkartetik kanpo dauden Euskal Etxeak aitortu eta erroldatzea arautzen duena
  • 106/1996 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Euskal Autonomi Elkartetik Kanpora dauden Euskal Etxeak aitortu eta erregistratzeko araubidea ezartzeko Dekretua aldatzeko dena

Euskal Gizataldeekiko harremanetarako organoak:

  • 234/1995 DEKRETUA, apirilaren 11koa, euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzeko dena.
  • 21/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Andrés de Irujo Saria:

  • 98/2000 DEKRETUA, ekainaren 6koa, Andrés de Irujo Saria arautzeko. Sari hori atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko da

Bira Kulturalak:

  • 186/2003 DEKRETUA, uztailaren 29koa, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzen araubidea ezartzen duena.

Espezializatzeko Bekak:

  • 172/2011 DEKRETUA (EHAA Zk. 152/2011) uztailaren 26koa, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dena
  • 36/2014 DEKRETUA (EHAA Zk. 57/2014) martxoaren 18koa, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko den dekretua aldatzen duena

Gaztemundu:

  • 316/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Gaztemundu programa arautzen duena
  • 38/2015 DEKRETUA, martxoaren 31koa, Gaztemundu programa arautzen duen Dekretua aldatzeko dena

Egoera larrian dauden pertsonei dirulaguntzak:

  • 222/2003 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzeko dena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira

Euskal Etxeentzako dirulaguntzak:

  • 50/2008 DEKRETUA (EHAA Zk. 69/2008) martxoaren 18koa, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena
  • 175/2014 DEKRETUA (EHAA Zk. 176/2014) irailaren 9koa, Euskal Etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko Dekretua aldatzekoa

Programak deitu eta erabakitzen dira dagozkion Ebazpen bidez. Web honetan eskuragarri izango dira Ebazpen guztiak, "Diru-laguntzak" atalan.

Azken eguneratzea: 2016/09/02