Lehendakaritza

Europako Gaietarako zuzendaritza

Europar Batasunaren esparruko kudeaketak bi ikuspegi hartzen ditu. Alde batetik, jarduteko politika definitzen du, eta europar erakundeekin –batez ere Europar Batasunarekin eta Europako Kontseiluarekin– ditugun harremanak garatzearekin loturiko kudeaketak eta jarduerak gauzatzen ditu. Beste alde batetik, mugaz bestaldeko eta eskualde-arteko lankidetzaren gaineko jarduera-esparrua definitzen du eta, horretarako, beste eskualde batzuekiko kolaborazioan Jaurlaritzaren ordezkari edo aholkulari papera hartzen du.

Eginkizunak

  • Europako erakundeetako organo eta lantaldeetan –Europar Batasunekoetan, batez ere– EAEko ordezkarien parte-hartzea sustatu, garatu eta koordinatzea.
  • Koordinazio-neurriak bete daitezela bultzatu eta gauzatzea, Europar Batasuneko arauak eta politika landu eta aplikatzen Jaurlaritzak esku har dezan, eta neurri horiek betetzeko Jaurlaritzaren Sare Eragilea garatzea.
  • Europako Erkidegoko zuzenbidearen erabilera gainbegiratu eta koordinatzea. 
  • EAEko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara –batez ere, Europako Kontseilura– bideratu eta gidatzea, komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak eragiten dieten betebeharrei buruzkoak direnean bereziki (xedapenen transposizioei, Estatu-laguntzen proposamenei, arau-hausteei eta abarrei buruzkoak). Horretarako legeak ezarritako bideak erabiliko dira.
  • Kanpo Harremanetarako eta Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzekin elkarlan- eta lankidetza-harremanak izatea, Europar Batasunaren gaiei dagokienean.
  • Europar Batasuna eraikitzearekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapena eta zabalkundea egiteko jarduerak gauzatzea, gai horiei buruzko prestakuntza-egintzak eta -azterlanak gauzatzea, eta Europako Informazioaren Euskal Sarea sustatzea.
  • Mugaren alde bietako eragile publikoen eta pribatuen artean mugaz gaindiko harremanak ezar daitezela bultzatzea.
  • Jaurlaritzaren sailen mugaz gaindiko jardueren aholkularitzan laguntzea.

Kontaktua

Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz

 
Azken aldaketako data: 2016/02/01