Lehendakaritza

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza

Euskadiren kanpoko ordezkaritzek Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen dute garapenerako lankidetzan, euskal gizataldeekiko harremanetan eta hainbat arlotako interesen defentsa eta sustapenean, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen barruan.

Kontaktua

820 Second Avenue Diplomat Building, Suite 13B.
New York, 10017 (USA)

Komunikazio Irekiko Gida: Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza

Egitekoak:

  • Euskadiko eragile ekonomiko eta sozialen eta ordezkaritza bakoitzeko eragin-eremuaren barruan dauden herrialdeetako eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza eta harremanak bultzatzea.
  • Tokian tokiko erakunde, enpresa eta elkarteekin harremanak izatea, bisitak eta topaketak antolatzeko eta loturak ezartzeko enpresa-arloan, ekonomia-arloan eta arlo guztietan.
  • Euskadiko operadoreen eta tokian tokiko operadoreen arteko harremanak ezartzeko azpiegitura gisa eta laguntza-zentro gisa jardutea.
  • Euskadin dauden kultur adierazpen guztien berri ematea; bai tradizionalak bai abangoardiakoak eta berritzaileak. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, kanpoan diren euskal gizataldeetako herritarrek, edo gizatalde horietakoak izan ez arren interes berezia duten gainontzeko herritarrek, ikasteko aukera izan dezaten.
  • Herrialde bakoitzean dauden araudi, politika eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Jaurlaritzaren sailei zein toki- eta foru-erakundeei, bai eta interesa duten enpresei, Unibertsitateei, zentro teknologikoei eta eragile ekonomiko eta sozialei ere.
  • Erakunde eta enpresen arteko topaketetan laguntza ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreek dagozkien eremu geografikoetan izan ditzaketen beharrizanen aurreikuspenak ebaluatzea eta dagozkion proposamenak bideratzea.
  • Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten eta ekonomia- eta enpresa-arloan era guztietako loturak ezartzen diharduten tokian tokiko erakundeekin ere.
  • Euskadiren eta euskaltasunaren benetako irudia helaraztea tokian tokiko gizarteei, batez ere balio demokratikoei eta erakundeen berezitasunari dagokienez.
Azken aldaketako data: 2016/04/21