Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Espezie inbaditzaileak

Johannesburgoko 2002ko Gailurrean, Bioaniztasunari buruzko Hitzarmenaren sinatzaileek 2010erako bioaniztasunaren galera tasa nabarmen murriztea adostu zuten. Urtebete geroago, Europako Batasunak bere egin zuen konpromisoa. Lan esparru horretan, EBk martxan jarritako ekintzen artean, Espezie Exotiko Inbaditzaileen inguruko batzuk daude. Nagusien artean, DAISIE (Delivering Alien Invasive Species Inventories for Europe), espezieak identifikatzea eta inbentarioak egitea helburu duena.

Gure lurraldean informazio gutxi dago Espezie Exotiko Inbaditzaileen eraginaz.

Estatuko zein autonomia erkidegoko araudiek duela urte batzuetatik jasoa dute espezie aloktonoen sarrera arautu beharra, (gure kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Zaintzeko 16/1994 Legean ditugu erreferentziak), baina Ondare Naturalaren eta Bioaniztasunaren 42/2007 Lege onartu berria iritsi arte, Espezie Exotiko Inbaditzaileek ez dute berezko nortasunik izan gure legerian.

Aipatutako legeak Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa sortu du. Legearen arabera, autonomia erkidegoek parte hartu behar dute katalogoko espezieak kudeatzeko, kontrolatzeko eta, beharrezkoa balitz, desagerrarazteko jarraibideak ezartzeko prozesuan. Horrez gain, legeak behartu egiten ditu autonomia erkidegoak inbaditzaile izan daitezkeen espezie exotikoei jarraipena egitera. Autonomia erkidegoei, bakoitzak bere lurraldean, Espezie Exotiko Inbaditzaileen katalogoak sortzeko eta espezie horiek kentzeko beharrezko jotzen dituzten debekuak eta ekintza gehigarriak ezartzeko aukera ematen die legeak.

Azken aldaketako data: