Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020

Xehetasunak

Estrategiak bi helburu nagusi dauka:

  • Euskal Herriko geodibertsitatea eta “EAEko Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa”n identifikaturiko geologia ondarea analizatzea eta baloratzea.
  • Kudeaketarako irizpideak eta ekintzen proposamenak egitea.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Geodibertsitatearen Kudeaketarako Estrategia esperientzia pilotu modura planteatu zen EAEko lurralde osora zabaldu baino lehen. Hori dela eta, estrategia berriak antzeko metodologia erabili zuen nahiz eta bestelako analisiak gehitu ziren beharrezkoak zirela pentsatu baitzen EAEko geodibertsitatearen kudeaketa zelako egoeratan zegoen jakiteko.