Osasun Saila

Zure osasun zentroko arreta, talde-lanean

Zure osasun-zentroko arreta, lan-taldeanOsasuna zaintzea talde-lana da. Norbanako bakoitzak parte har dezake bere osasuna hobetzen eta osasun-sistemari laguntzen.

Osakidetzako osasun-zentroak kalitatezko arreta eskaintzeko daude antolatuta, eta beharrezko bitartekoak dituzte.
Horretarako, betiere, pertsonen beharrak hartzen dira aintzat.

Osasun-zentroko taldea zenbait profesionalek eratzen dute. Fida zaitez haietaz eta jarrai itzazu beraien argibideak.

Lagun iezaguzu zure osasuna zaintzen:

  • Laguntzarik gabe ebatzi ezin dituzun osasun-zalantzak edo -arazoak kontsulta itzazu.
  • Eskatuko duzuna premiazkoa den ala ez balora ezazu.
  • Autozaintzari eta tratamenduari buruzko jarraibideak eta aholkuak jarrai itzazu.

Zure osasun zentroko arreta, talde-lanean

Zertan lagun diezazukete administrazio arloan?

  • Beraiek dakite ondoen nora jo behar duzun osasun arloko premia duzunean. Esaiezu arazoa zein den, eta, horrela, lana erraztuko diezu.
  • Zure zentroan edo erkidegoan garatzen diren osasun-programei buruzko informazioa emango dizute.
  • Kontsultarako, probetarako edo analisietarako hitzorduak eta erreklamazioak kudeatzen.
  • Administrazio-izapideak kudeatu edo jasoko dituzte (baja- edo alta-agiriak, errezetak, kontsulta-orriak edo zure osasun-txartelari edo zorroari loturiko horiek jasotzea).

Zer nolako zaintzak jaso ditzakezu erizaintzako langileen aldetik?

  • Prozesu arinentzako zaintzak (hotzeria, eztarriko mina, sukarra, beherakoa eta okadak…).
  • Etxean bertan zaindu ditzakezun beharrez haraindi doazen lesio, ultzera, zauri edo ubelentzako zaintzak.
  • Zure gaixotasun kronikoaren jarraipena.
  • Zure osasuna zainduko duten programak (tabakoa uztea, osasun-hezkuntza).
  • Haurrentzako arretan: txertoak, haurrentzako osasun-programa…

Noiz joan emaginarenera?

  • Haurdun bazaude, informazio, jarraipen, erditze aurretiko eta ondoko prestatze guztiarekin laguntzeko.
  • Amagandiko edoskitzearekin laguntzeko.
  • Kontrazepzioaren edo sexu-transmisiozko gaixotasunak prebenitzearen inguruko informazioa jasotzeko.
  • Umetoki-lepoko minbizia bahetzeko programan parte hartzeko.

Noiz joan zure familiako medikuarenera?

  • Zure osasun-egoeraren arabera, familiako medikuak behar duzun banan-banako jarraipena adieraziko dizu (zer nolako azterketa, zer nolako maiztasunez).
  • Zure osasun-egoeran aldaketaren bat sumatuz gero edo zaintza orokorrekin arintzen ez diren sintoma berriak badituzu.
  • Gaixotasun kroniko batek okerrera egiten badu.
  • Arazoak badituzu agindutako medikazioarekin.

Noiz eraman zure seme-alaba pediatriako kontsultara?

  • Haurrentzako osasun-programan zehaztutako hitzordua duzunean.
  • Nahiz eta ohiko autozaintzako neurriak hartu, denboran luzatzen den edo txarrera egiten duen osasun-egoeran aldaketarik egonez gero.

Azken aldaketako data: