Osasun Saila

Osasun-asistentzia emateko hitzarmen berezia

Deskribapena


Hitzarmen berezia osasun-laguntzako prestazioak eskuratzeko bide bat da, kontraprestazio ekonomiko bat ordainduz.

Hitzarmen hau Osasuneko Lurralde Ordezkaritzarekin sinatuko da, eta Estatuko Osasun Sistemaren oinarrizko laguntza-zerbitzuen zorro komuneko osasun-prestazioak jasotzeko aukera ematen du, Euskadin eta indarrean dagoen bitartean.

Hitzarmen bereziaren sinatzailea aldi baterako beste autonomia-erkidego edo hiri autonomo batzuetara lekualdatzen denean, lurralde horietan hitzarmen berezi hori sinatu den erkidegoko prestazio berberak jasotzeko eskubidea izango du.

Ez dira sartzen zorro komun gehigarrian jasotako prestazioak, hau da, ez dira sartzen prestazio farmazeutikoa, ortoprotesikoa, produktu dietetikoak edo premiazkoa ez den garraio sanitarioa.

Nori dago zuzenduta


Euskadin bizi diren eta Osasun Sistema Nazionaleko (OSN) aseguratu edo onuradun gisa osasun-laguntzarako eskubidea aitortuta ez duten pertsonei, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Espainian edo Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko, Suitzako edo Erresuma Batuko gainerako estatu kideetako lurraldean benetan bizi dela egiaztatzea, eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Euskadiko udalerriren batean erroldatuta egotea hitzarmen bereziaren harpidetza-eskaera aurkezteko unean.
  • Osasun-babes publikoko sistemarako sarbiderik ez izatea edozein tituluren bidez, dela araudi nazionalaren bidez, dela Gizarte Segurantzaren arloko Erkidegoko erregelamenduen bidez, dela arlo horretan Espainiaren eta beste herrialde batzuen artean sinatutako aldebiko hitzarmenen bidez.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

  • Helbidea: Olagibel, 38. 01004 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945017100

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

  • Helbidea: Sancho El Sabio, 35. 20010 Donostia-San Sebastián
  • Telefonoa: 943023000

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

  • Helbidea: Errekalde zumarkalea, 39. 48008 Bilbo
  • Telefonoa: 944031500

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Osasun-asistentzia emateko hitzarmen berezia (EK)


Interesdunek eskaera normalizatua aurkeztu beharko dute Zuzenean zerbitzuan edo dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan ere.

Eskabidea eskatzailea bizi den udalerria dagoen lurraldeko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzara bidaliko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk