Politika publikoen elkarrizketak

Ongi etorri webgune honetara. Bertan aurkituko duzu Besaldik 2026ko irailetik abendura bitarterako antolatu duen topaketa-zikloari buruzko informazio guztia. Zikloaren izenburua honako hau da: “Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak”.
Aurreko edizioak izandako harrera bikaina eta arrakasta ikusirik, berriro antolatu dugu zikloa, politika publikoen ebaluazioaren inguruan elkarrizketarako, ikaskuntza partekaturako eta gogoetarako espazioak sortzen jarraitzeko.
Aurten, hainbat ekarpen eta ikaskuntza tekniko eta akademiko partekatzeaz gain, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren ebaluazioa sozializatu eta jorratuko dugu.
Zikloak lau topaketa izango ditu, eta egun eta leku hauetan egingo dira:
- Bilbo (irailak 23).
- Donostia (urriak 14).
- Gasteiz (azaroak 10).
- Bilbo (abenduak 2).
Aurrez aurre zein telematikoki parte hartu ahal izango da topaketa guztietan. Topaketa bakar batean, zenbaitetan edo guztietan parte hartzeko eskaera egin eska dezakezu. Zure eskaera jasotakoan, harremanetan jarriko gara zurekin, hura baieztatzeko. Kontuan hartu aurrez aurreko plazak mugatuak direla; modalitate telemetikoan, berriz, plaza-kopurua handiagoa izango da.
Webgune hau topagune dinamikoa izatea nahi dugu, eta, horretarako, edukiak, materialak eta berritasunak erantsiko ditugu saio bakoitzaren aurretik, saioak iraun bitartean eta ondoren, zikloa garatu ahala, elkarrizketak zabaltzeko.
Lehenik eta behin, kontsultatu zikloari buruzko informazio orokorra, eta ondoren, irakurri topaketa espezifiko bakoitzari buruzkoa, edukiak ondo ezagutzeko eta, nahi izanez gero, parte hartzeko eskaera egiteko.
Eskerrik asko zure interesagatik. Atsegin handiz hartuko zaitugu zikloaren aurtengo edizioan.
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa.
Topaketa hauek bereziki pentsatuta daude enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioan interesatuta dauden pertsonentzat (profesionalak, akademikoak, herritarrak).
Zikloak elkar osatzen duten hiru helburu nagusi ditu:
- Aukera ematea interesa duten pertsonei aurrez aurre hitz egiteko enplegu- eta inklusio- politiken ebaluazioaren arloan erreferenteak diren adituekin.
- Euskadin (eta baita haratago ere) enplegu- eta inklusio-politiken instituzionalizazioan eta ebaluazioan interesatuta edo inplikatuta dauden pertsonen eta eragileen komunitatea eratzea pixkanaka Besaldiren inguruan.
- Besaldik bere buruaz eta bere lanaz duen diskurtsoa eta eredua eraikitzea, ahal den neurrian, komunitate horretan eta komunitate horrek partekatutako diskurtso gisa.
Ziklo honetan, zortzi erreferente izango ditugu (bi topaketa bakoitzean): Olga Cantó, iazko zikloko talde akademikoarekin lotura egiteko, eta Euskal Herriko Unibertsitateko zazpi kide (Besaldik aliantza estrategikoa dauka erakunde horrekin). Topaketa bakoitzean, gainera, errelatore batek Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren ebaluazioari buruzko elkarrizketa bultzatuko du; pertsona hori Besaldi-Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoko titularrak aurkeztuko du.
Topaketetan, euskaraz edo gaztelaniaz hitz egin ahal izango da, eta euskaratik gaztelaniarako aldibereko itzulpena egongo da, nahi duenarentzat. Topaketa guztietan, zeinu-hizkuntzako zerbitzua eskainiko da.
Besaldik erreferentetzat dituen pertsonen azalpenetatik abiatuta eraikiko dugu elkarrizketa. Eta hainbat baliabide erabiliko ditugu elkarrizketa piztu eta suspertzeko: zero ilara; aulkien kokapena aretoan; aplikazio informatiko lagungarria aretoan daudenentzat nahiz telemotikoki parte hartzen dutenentzat; LinkedIn…
Hauek dira topaketen joko-arauak: topaketa osoan egotea eta elkarrizketan aktiboki parte hartzea. Ez bazara oso eroso sentitzen arau horietakoren batekin, hobe izango duzu telematikoki parte hartzea. Izan ere, modalitate horren kasuan, saioan ez du horrenbesteko eraginik izango topaketa osoan ez egoteak edo gutxiago parte hartzeak.
Lehenengo topaketaren hasieran, zikloa bera eta Besaldik edizio honetan dituen helburuak aurkeztuko ditu Fernando Fantovak, Besaldiko titularrak, topaketako errelatore izango den Joseba Gayarekin batera.
Saioan, Olga Cantók eta Ainhoa Vega-Bayok bere ekarpenak aurkeztuko dituzte, eta enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioko alderdi kuantitatiboari, inpaktuari eta kausalitateari buruz hitz egingo dute.
Jarraian, Fernando Fantovak Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa aurkeztuko du, eta, ondoren, elkarrizketa irekia egingo da bertaratutakoekin, Joseba Gayak dinamizatuta.
Amaitzeko, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak hartuko du hitza, topaketari itxiera instituzionala emateko.
Eguna: irailak 23.
09:30 - 09:55: Ate-irekiera.
10:00 - 10:10: Topaketaren hasiera. Fernando Fantova. Besaldiko titularra. Joseba Gaya. Errelatorea.
10:10 - 11:25: Alderdi kuantitatiboa, inpaktua eta kausalitatea enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioan. Olga Cantó eta Ainhoa Vega-Bayo.
11:25 - 12:45: Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa: Fernando Fantovaren aurkezpena eta Joseba Gayak dinamizatutako elkarrizketa irekia.
12:45 - 13:00: Mintzaldia. Mikel Torres. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua.
13:00: Luntxa.
Anfitrioi
Fernando Fantova
Besaldiko titularra.
informazio gehiago
Gai-Jartzailea
Joseba Gaya
Gizarte Hezkuntzan diplomaduna (EHU) eta Etxebizitza Publikoaren Politika eta Kudeaketako unibertsitate-espezialista.
informazio gehiago
Erreferentea
Olga Cantó
Alcalako Unibertsitateko Ekonomia Katedraduna eta AIREFeko aholku batzordeko kidea.
informazio gehiago
Ainhoa Vega-Bayo
Ekonomian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea.
informazio gehiago
Ordezkari instituzionala
Mikel Torres
Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.
informazio gehiago
Lehen topaketa 2026ko irailaren 23an egingo da, asteazkenez, Yimby Ercilla aretoan (Ertzilla kalea 24), Bilbon. Hiri erdi-erdian kokatuta dagoenez, oso erraz irits daiteke bertara, eta parte-hartzaileek zerbitzu-eskaintza zabala dute inguruan.
Saioa Yimby Ercilla-ko instalazioetan egingo da.

Nola iritsi?
Aretora iristea erraza da, erdigunean dagoelako eta garraio-eskaintza zabala dagoelako erabilgarri:
Oinez: Google maps
Metro Bilbao: hirigunetik udalerriko kostalderaino iristen den metro-linea. Geltoki hurbilena Moyuakoa da, Elkano irteera. + Info gehiago
Autobusa - Bilbobus: aretora iristeko, 18., 28. eta 38. lineak erabil daitezke. + Info gehiago
RENFE aldiriak: + Info gehiago
Inguruko aparkalekuak: Indautxu plazakoa eta Azkuna Zentrokoa. Biak zabalik 24 orduz. + Info gehiago
Zikloaren bigarren saioari hasiera emateko, Besaldiren edizio honetako helburuak aurkeztuko ditu Besaldiko titular den Fernando Fantovak, topaketako errelatore Marta Senzekin batera.
Saioan, Marian Díazek eta Miriam Uretak bere ekarpenak aurkeztuko dituzte, eta enplegu- eta inklusio-politiken eta ebaluazioaren komunitate globaleko bultzada demokratiko, intersekzional eta eraldatzailean oinarritutako saioa izango da.
Jarraian, Fernando Fantovak Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa aurkeztuko du, eta, ondoren, elkarrizketa irekia egingo da bertaratutakoekin, Marta Senzek dinamizatuta.
Topaketari amaiera emateko, Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusio sailburuordeak hartuko du hitza.
Eguna: urriak 14.
09:30 - 09:55: Ate-irekiera.
10:00 - 10:10: Besaldiko titularraren (Fernando Fantova) eta errelatorearen (Marta Senz) agurra.
10:10 - 11:25: Bultzada demokratiko, intersekzional eta eraldatzailea ebaluazioaren eta enplegu- eta inklusio-politiken komunitate globalean. Marian Diez eta Miriam Ureta.
11:25 - 12:45: Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa: Fernando Fantovaren aurkezpena eta Marta Senzek dinamizatutako elkarrizketa irekia.
12:45 - 13:00: Alfonso Gurpeguiren mintzaldia. Enplegu eta Inklusio Sailburuordetza.
13:00: Luntxa.
Anfitrioi
Fernando Fantova
Besaldiko titularra.
informazio gehiago
Gai-Jartzailea
Marta Senz
Zabaltzen Sartu Koop. Elkarteko koordinatzailea.
informazio gehiago
Erreferenteak
Marian Díez
Ekonomian doktorea eta Hegoa Elkarteko presidentea.
informazio gehiago
Miriam Ureta
Ekonomian doktorea eta Hegoa elkarteko presidentea.
informazio gehiago
Ordezkari instituzionala
Alfonso Gurpegui
Enplegu eta Inklusio Sailburuordetza.
informazio gehiago
Zikloko bigarren topaketa 2026ko urriaren 14an egingo da EKINNen, berrikuntzarako, ekintzailetzarako eta lankidetzarako Donostiako erreferentziazko gunean.
Saioa ideien trukea eta elkarrizketa bultzatzen dituen ingurune batean egingo da, politika publikoen ebaluazioari buruzko elkarrizketa-ziklo honen helburuarekin bat etorriz.

Nola iritsi?
EKINN San Bartolome gainean dago, hiriaren erdigunean. Bista ikusgarriak ditu, eta itsasotik metro gutxira dago. Kultura-, turismo-, merkataritza- eta jatetxe-eskaintza aberatsa, askotarikoa eta berezia du inguruan.
EKINNen kokapenari esker, erraz iritsi daiteke hara, zenbait garraio-aukera erabiliz:
Oinez: 3 minutu Easo plazatik, 8 minutu Artzain Onetik eta 8 minutu Kontxako hondartzatik, Easo kaleko 22. zenbakiko etxebizitza-eraikinaren ondoan dagoen igogailu publikoa hartuta.
Autobusa - Dbus: zenbait lineak lotzen dute EKINN hiriko hainbat lekurekin, hala nola 19, E01, E02, E21, E27, T3 eta UK09 lineek. + Info gehiago
Trena: C1 eta E2 lineak. + Info gehiago
Ibilgailu pribatua: aparkatzeko hainbat aukera daude inguruan. + Info gehiago
Zikloaren hirugarren saioari hasiera emateko, Besaldiren edizio honetako helburuak aurkeztuko ditu Besaldiko titular den Fernando Fantovak, topaketako errelatorearekin batera.
Begoña Peñak-Lang eta Elena Martínez Tolaren hitzaldiarekin jarraituko du egitarauak, eta zientziak, datu-analitikak eta tresna teknologiko berriek enplegu- eta inklusio-politika publikoen ebaluazioan duten zereginari buruz hitz egingo dute.
Jarraian, Fernando Fantovak Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa aurkeztuko du, eta, ondoren, elkarrizketa irekia egingo da bertaratutakoekin, María Álvarez-Rementeriak dinamizatuta.
Topaketari amaiera emateko, Sara Buesa Eusko Jaurlaritzako Inklusioko zuzendariak hartuko du hitza.
Eguna: azaroak 10.
09:30 - 09:55: Ate-irekiera.
10:00 - 10:10: Besaldiko titularraren (Fernando Fantova) eta errelatorearen (María Álvarez-Rementeria) agurra.
10:10 - 11:25: Datuen zientzia eta analitika nahikoa da? Datu-, algoritmo-, asmamen-, ezagutza- eta botere-oldea enplegu- eta inklusio-politika publikoen ebaluaziorako. Begoña Peña-Lang eta Elena Martínez Tola.
11:25 - 12:45: Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa: Fernando Fantovaren aurkezpena eta María Álvarez-Rementeriak dinamizatutako elkarrizketa irekia.
12:45 - 13:00: Mintzaldia. Sara Buesa. Eusko Jaurlaritzako Inklusioko zuzendaria.
13:00: Luntxa.
Anfitrioi
Fernando Fantova
Besaldiko titularra.
informazio gehiago
Gai-Jartzailea
María Álvarez-Rementeria
EHUko ikertzailea, Lehen Hezkuntzako graduduna (UCM) eta Psikopedagogian doktorea (EHU).).
informazio gehiago
Erreferenteak
Begoña Peña-Lang
BASQUE Data – Instituto Vasco del Dato e Inteligencia erakundearen sortzaile eta ikertzaile nagusia.
informazio gehiago
Elena Martínez Tola
Ekonomian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia Aplikatua Saileko irakaslea.
informazio gehiago
Ordezkari instituzionala
Sara Buesa
Eusko Jaurlaritzako Inklusioko zuzendaria.
informazio gehiago
Hirugarren topaketa 2026ko azaroaren 10ean egingo da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian (Gasteiz hiribidea, 85), ekitaldi eta topaketa profesionalak egiteko erreferentziazko gunean.
Jasangarritasunarekin eta hiri-berrikuntzarekin duen konpromisoagatik da ezaguna Europa Jauregia, eta hiriko ekipamendu enblematikoenetako bat da kongresu, jardunaldi eta topaketa profesionalak antolatzeko.

Nola iritsi?
Oinez: Google maps
Autobusa: Aretora iristeko zenbait linea erabil daitezke, hala nola 1.a, 5.a eta 8.a. + Info gehiago
Tranbia: + Info gehiago
Inguruko aparkalekuak: Europa Biltzar Jauregiaren aparkalekua. + Info gehiago
Zikloaren azken saioari hasiera emateko, Besaldiren edizio honetan egindako ibilbidearena aurkezpen laburra egingo du Besaldiko titular den Fernando Fantovak, topaketako errelatore Uxue Zugazarekin batera.
Juan Aldazek eta Ane Egurenek hartuko dute parte saioan, eta zientziak, teknologiek eta berrikuntzak enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioaren instituzionalizazio kolaboratiboan duten eginkizunari buruz hitz egingo dute.
Jarraian, Fernando Fantovak Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa aurkeztuko du, eta, ondoren, elkarrizketa irekia egingo da bertaratutakoekin, Uxue Zugazak dinamizatuta.
Topaketari amaiera emateko, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak hartuko du hitza.
Eguna: abenduak 2.
09:30 - 09:55: Ate-irekiera.
10:00 - 10:10: Besaldiko titularraren (Fernando Fantova) eta errelatorearen (Uxue Zugaza) agurra.
10:10 - 11:25: Zientzia, teknologiak eta berrikuntzak enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioaren instituzionalizazio kolaboratiboan. Juan Aldaz eta Ane Eguren.
11:25 - 12:45: Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Ebaluazioa: Fernando Fantovaren aurkezpena eta Uxue Zugazak dinamizatutako elkarrizketa irekia.
12:45 - 13:00: Mintzaldia. Mikel Torres. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua.
13:00: Luntxa.
Anfitrioi
Fernando Fantova
Besaldiko titularra.
informazio gehiago
Gai-Jartzailea
Uxue Zugaza
Zientzia Politikoan doktorea, ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
informazio gehiago
Erreferenteak
Juan Aldaz
EHUko Soziologia Irakaslea eta Politika eta Programa Ebaluatzailea.
informazio gehiago
Ane Eguren
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Saileko (EHU) irakaslea eta idazkari akademikoa.
informazio gehiago
Ordezkari instituzionala
Mikel Torres
Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.
informazio gehiago
Laugarren topaketa 2026ko abenduaren 2an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian (Abandoibarra etorbidea, 4). Itsasadarraren ondoan dagoen gune hori jarduera profesional eta kulturaletarako eta biltzarretarako topagune nagusietako bat da Euskadin.

Nola iritsi?
Metro Bilbao: hurbilen dagoen geltokia San Mamesekoa da, Sabino Arana irteera. + Info gehiago
Autobusa: Aretora iristeko zenbait linea erabil daitezke, hala nola 18.a, 26.a, 56.a, 62.a eta A3a. + Info gehiago
Tranbia: + Info gehiago
Euskotren: + Info gehiago
RENFE aldiriak: + Info gehiago
Inguruko aparkalekuak: Euskalduna Jauregiaren aparkalekua. + Info gehiago
Parte hartu nahi baduzu, bete formulario hau zure datuekin, eta aukeratu zein saiotan eman nahi duzun izena; adierazi aurrez aurre edo telematikoki parte hartu nahi duzun.
- Izen-ematea: iralilaren 23
- Izen-ematea: urriaren 14
- Izen-ematea: azaroaren 10
- Izen-ematea: abenduaren 2
Laguntza behar baduzu edo topaketei buruzko zalantzaren bat baduzu, antolakuntza teknikoko taldea laguntzeko prest dago. Gurekin harremanetan jartzeko: secretaria.tecnica@eventokia.com edo 946 123 007.
![BESALDI_18 septiembre_"Conversaciones [sobre evaluación de políticas] públicas”.](https://live.staticflickr.com/65535/54933800661_36781c5346_b.jpg)
![BESALDI_9 octubre_"“Conversaciones [sobre evaluación de políticas] públicas”](https://live.staticflickr.com/65535/54933251152_fecb0af1f7_b.jpg)
![BESALDI_6 noviembre_“Conversaciones [sobre evaluación de políticas] públicas”](https://live.staticflickr.com/65535/54945766859_4147a5c59c_b.jpg)
![BESALDI_4 diciembre_"Conversaciones [sobre evaluación de políticas] públicas”](https://live.staticflickr.com/65535/54989928964_9c320026d3_b.jpg)